Askapena

“Herrietatik Europa berria eraikitzen” izenburupean, Iruñeko Katakraken jarudnaldiak antolatu ditu Askapenak, azaroaren 15 eta 16an. Jardunaldi hauetan eztabaida-mahai ezberdinak izango dira, teori(et)atik praktika eraginkorrera salto egin, ezkerretik iparra aurkitu eta bidea egiten hasi behar dela uste baitute. Horregatik, eztabaidari ekin eta hainbat galderei erantzuna topatzeko espazio bat eskeini nahi dute, besteak beste. Askapenako Izaskun Goienetxearekin […]

irakurri gehiago →

Zer gertatzen ari da Venezuelan?

apirila 30, 2019 | 0 Komentarioak

Venezuelara begira dago Euskal Herria ere goizeko gertaeren ondoren. Venezuelako gobernuak estatu kolpea indargabetzen ari dela adierazi du, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu Madurok. Baina zer da gertatutakoa? Zein estenatoki uzten du Venezuelan? Hedabideetatik iritsi diren informazioak sinesgarriak dira? Askapenako Izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Askapenak 2019ko brigadak aurkeztu ditu

urtarrila 30, 2019 | 0 Komentarioak

Beste urte batez, munduko hainbat txokotara brigadak antolatu ditu Askapenak,  Euskal Herrian garatzen diren borroka ezberdinak ezagutzera emateko eta munduko beste tokietan ematen direnak ezagutzeko eta Euskal Herrian zabaltzeko, besteak beste. Aurtengo brigaden berri eman digu Askapenako kide den Izaskun Goienetxea Diezek. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

“Apurtu kapitalaren Europa” kanpainaren barruan, Askapenatik eztabaida sustatzeari begira, “Europar batasunean burujabe?” deituriko hitzaldi bira antolatu dute. Europako herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat kiderekin batera, Euskal Herriko luze zabalean Europar Batasuneko eraginez hitz egiteko aukera izaten ari da, herrien burujabetza erdigunean jarrita. Hitzaldi bira honen xehetasun gehiagoren inguruan aritu gara Askapenako kide den Izaskun Goienetxearekin.

irakurri gehiago →

“Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen” lemapean antolatu ditu Askapenak aurtengo brigadak. Hiru eremu geografikotan jarri dute fokoa aurtengoan: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa. Iraitz izan dugu estudioetan honen guztiaren berri emateko. Izen ematea apirilaren 8ra arte izango da, eta bigadak@askapena.eus webgunera idatzi beharko da.

irakurri gehiago →

Kolonbiara begira jarri gara gaurkoan. Bertako bake prozesuak eta ondorengo egoerak jakinmina sorrarazi dute herrialde ezberdinetan. Askapenak udan antolatu zituen brigadetan parte hartu zuten hiru emakumeetako bat izan dugu gurean, Begoña. Kolonbiako egoera, bake prozesua, paramilitarismoa, drogak, nekazariak eta emakumeak izan ditugu hizpide, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Askapenak aurkeztu du aurtengo brigaden kanpaina, aurten, gainera, erakundearen 30. urtemugarekin bat egingo duena. Borrokak uztartzen lelpoean, ohiko helmugei berriak ere gehitu dizkiete aurten, eta brigadetan parte hartzeko xehetasunak Izaskun Goienetxea Askapenako kideak azaldu ditu gurean.

irakurri gehiago →

Joan den ostiralean, Brasilgo Polizia Florestan Fernandes eskolara tiroka sartu zen. Formatzaileen formakuntzarako nazioarteko ikastaroan parte hartzen ari zen gure kolaboratzailea den Lur Gil bertan, Askapena erakunde internazionalistaren izenean. Formazio politikoa emateko trebakuntza jasotzen ari dira mundu osotik joandako 87 lagun bertan. Ba klasean zeudela, bi tiro entzun zituzten, eta berehala MSTko bi kide joan […]

irakurri gehiago →

Internazionalismo eta elkartasun kontuak dakartzagu Zebrabideko bigarren zatiaren hasiera honetara. Arabako Kanpezu herrian Palestinarekiko elkartasun dinamika jarri baitute abian. Helburua honakoa da: datorren ekainean, Kanpezuko Udalean BDZ kanpaina deritzonera, Israelekiko boikotaren, desinbertsioen eta zigorren aldeko kanpainara atxikitzeko mozioa onartzea, hain justu. Horrekin batera hamaika ekitaldi antolatu dituzte herritarren artean Palestinako egoeraren eta BDZ mugimenduaren inguruko […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu zaigu gaurko irratien tartera, eta hainbat kontu jorratu ditugu harekin. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasun eta Irurtzunen antolatu dituzten ekintzak aipatu dizkigu, hasteko. Askapenak NATO eta TTIP akordioen aurka egindako deialdiaz eta Olaztin Baltistan herriaren alde egingo duten egunaz ere hitz egin digu. Horrez gain, Arakilgo Zuhaitz eguna […]

irakurri gehiago →