artea

SORMENAREN TARTEA | Aurelio Arteta

urtarrila 18, 2019 | 0 Komentarioak

Sormenaren tartean, euskal pintore baten berri izan dugu. Alba Fernandezek arte munduko kontuak ekartzen ditu uhinetara, eta gaurkoan, hurbileko artista baten inguruan aritu da Jon Aranbururekin, Aurelio Arteta pintoreaz, zehazki. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 50 | Hormetako arrakalen oihua

urtarrila 14, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren 50. edizioa ospatzen dugun honetan, 2019. urte berriari ongi etorria eman nahi izan diogu. Horretarako, askotan hizpide izan ez dugun mundu batean murgildu gara, artearen munduan, alegia, Irantzu Lekue artibista gasteiztarraren eskutik. Izan ere, artea da gure gonbidatuaren bizitza goitik behera zeharkatzen duen ardatza. Eta Irantzuk ez du bere burua soilik artista garaikidetzat […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, Estitxu Eizagirrerekin. 100 urte betetzen ditu Argiak aurten, eta berrikuntzez eta edukiz beterik datorkigu urteko lehenengo alea. Gaurko aurrerapenean, Argiaren 100 urtetako historia, Puigdemont kataluniako lehendakariari eginiko elkarrizketa eta Artea herriko proiektuari burzu aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 45 | Gerezi garaia da

azaroa 15, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan, bizitza basatiei gorazarre egin diegu: alde batetik, Mikel Santos ‘Belatz’ ilustratzaile iruindarrarekin solastu gara, Lucio Urtubiaren bizitza ardatz hartuta kaleratu berri duen ‘Gerezi Garaia’ (‘El Tesoro de Lucio’) eleberri grafikoaren harira. Bestalde, ‘Noviembre’ izan dugu hizpide, artea eta antzerkia probokaziorako eta eraldaketarako tresna gisa ulertzen duen filma. Mikel Santos ‘Belatz’ (Iruñea, […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 44 | Egin ezazu zuk zeuk

azaroa 6, 2018 | 0 Komentarioak

Denboraldi berri honetako hirugarren saioan, autoekoizpena izan dugu ardatz ERRAIETATIK irratsaioan. Horretarako, autoekoizpena oinarri duten artista ezberdinak izan ditugu gurekin, euren esperientziak eta ikuspegiak elkarbanatzen. Lehenik eta behin, Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) artistarekin solasaldi interesgarria izan dugu. 14 urte zituenetik karrera musikal oparoa garatu du, rock independientean zein proiektu sonoro esperimental ezberdinetan. Gainera, jabetza intelektualaren […]

irakurri gehiago →

Irratsaio honetan musika estilo ezberdinak izango dira entzungai, skate, graffiti, surf eta bizitza urbanoaren eragina izango dutenak. Artearen inguruan jardungo gara, eta artista ezberdinei elkarrizketak egingo dizkiegu noizean behin. TRACKLIST: KING KRULE – EASY EASY A$AP ROCKY FT. FKA TWIGS – FUKK SLEEP BEJO – MUCHO ADORABLE – HOMEBOY CHILDISH GAMBINO – REDBONE JORJA SMITH […]

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Gioconda

iraila 28, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero bezala, Sormenaren tartea izan dugu. Gaurkon “Gioconda” artelan ezagunaz aritu zaizkigu Jon Aranburu eta Alba Fernandez. Sareetan ezaguna egiten ari den Trap-a ere ekarri digute!

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Sorpresa ugari azken saioan

ekaina 29, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero bezala Sormenaren tartea ere izan dugu. Gaurkoan denak batera etorri zaizkigu, Danele Sarriugarte, Beñardo Goietxe, Alba Fernandez eta Jon Aranburu. Ohikoa duten alorretik urrundu, eta beste dizsiplina bateko gomendioak hurbildu dizkigute azken saio honetara. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Artista bat izan dugu gaurkoan estudioetan. Duela hilabete batzuk jarri zuen martxan Nerea Mauleon ilustratzaileak “Ene Eme” proiektua. Bidean, tatuaiak egiten ere hasi da beste hainbat egitasmoren artean. Proiektuaren nondik norakoen berri eman digu, eta esku artean dituen hitzorduak ere aipatu dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Man Ray

apirila 27, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero ohi dugun bezala, Sormenaren tartea ere izan dugu gaurkoan. Man Ray-ri buruz aritu zaizkigu Jon Aranburu eta Alba Fernandez.

irakurri gehiago →