arrosa sarea

Izenburuan iragarri bezala, saioa hasteko Europa Ekialdeko romani-musika entzungai. Ondoren Errusia, Siberia, Lituania eta Letoniako gizonezkoen hotsak protagonista. Aste honetako abesti zerrenda hau da: 1) Parno Graszt “Khade sukar”, 2) Parno Graszt “Már Nem Szédülök”, 3) Parno Graszt “Sehol sem talállak”, 4) Melinda Balogh “Nyughass asszony (Covaci Marcel nótái – Nagybánya, Kővár-vidék)”, 5) Lajkó Félix […]

irakurri gehiago →

ERRO TA BERRI – Txileko protestetako soinu-banda

azaroa 1, 2019 | 0 Komentarioak

Txilek gainezka egin du. 1973ko estatu-kolpeko garaietatik heredatuta, musikari txiletarrek eragin handia daukate kalera irten den jendearengan. Gaurkoan, Nueva Canción Chilena hartako artisten musika alboratuta, txiletarrak protestara bultzatutako hainbat kanta garaikide ezagutuko ditugu. Denetarik entzuteko aukera izango dugu, hip hop-a, rock astuna eta folk-pop-a…Hau da erabilitako abesti zerrenda: 1) Ana Tijoux “Cacerolazo”, 2) Ana Tijoux […]

irakurri gehiago →

Nola bizi izan dute Korrika Arrosa Sareko lagunek?

apirila 16, 2019 | 0 Komentarioak

Apirilaren 4an Garestik hasi eta Gasteizen amaitu arte Korrikako prentsa taldeak egunez eguneko jarraipena egin du. Tartean izan da Arrosa sarea ere, eta Maitane eta Imanolen eskutik jaso dugu 21. Korrikak emandakoaren berri. Baina, nola bizi izan dute haiek Korrika? Gasteizen amaitu eta egun gutxira gonbidatu ditugu gurera berriro ere esperientzia nola bizi izan duten […]

irakurri gehiago →

KORRIKA 21: 8.eguna

apirila 11, 2019 | 0 Komentarioak

Bilbo inguratu ondoren Ezkerraldera sartu da 21. Korrika bere zortzigarren egunean. Portugaleteko zubi ezagunetik egin du gainera ibaiaren alde batetik besterako bidea lekukoak. Han sekulako harrera beroa egin diote ezkerraldekoek Korrikari eta bertatik igaro ondoren ez du etenik izan. Irudi hunkigarri eta arrigarriak utzi dizkigu bertan egon den festa giroak. Ezkerraldea utziz Meatzalde eta Enkarterriak […]

irakurri gehiago →

KORRIKA 21: 5. eguna

apirila 8, 2019 | 0 Komentarioak

Iluntzean Korrika, Bidasoa zeharkatuz, Hendaiatik Hondarribiara eta Irunera iritsi da. Etxalarren, Korrikaren une magiko horietako bat izan da: su artifizialak bota dituzte ongietorri ikusgarria emateko. Hainbeste jenderen euskalduntzean funtsezko izan den Arantzako barnetegiak ere egin du bat Korrikarekin. Igantzi inguruan bertako kideek eraman dute lekukoa. Goizean Sara, Azkaine, Senpere, Zuraide, Ezpeleta eta Ainhoa igaro ditu […]

irakurri gehiago →

KORRIKA 21: 2. eguna

apirila 5, 2019 | 0 Komentarioak

Gaur, apirilak 5ean, egunak argitzearekin batera heldu da Korrika Tuterara. Bertan Argia Ikastolako umeek lekukoa eraman eta kaleak kolorez eta doinuz bete dituzte Korrikaren furgonetaren atzetik. Aurrera segi eta Korrikak 21ek Arguedas eta Valtierra ere igari ditu. Bertan Errigorako ekoizleek hartu dute lekukoa. Cadreitan ere entzun da Klikaren oihartzuna. Hantxe Garabideren txanda izan da eta […]

irakurri gehiago →

Badatoz Arrosa Sareko topaketak!

martxoa 21, 2019 | 0 Komentarioak

Etxera begira jartzeko tartea hartu dugu. Izan ere, larunbat honetan, Martxoaren 23an Arrosa Sareko VIII. jardunaldiak egingo dira Urretxu Zumarragan. Irratiok elkar topatu, eztabaidatu, baliabide eta jakintzak elkartrukatu eta elkarrengadik ikasteko aukera izango dugu, beraz, larunbat honetan, KKizona irratiko lagunak anfitrioi izango ditugun topaketetan. Arrosa sareko koordinatzaile den Ion Etxeberriarekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

2002. urtean sortu zen Arrosa Sarea eta egun 23 irrati biltzen dituen federazioa da, non, askotariko irratiak biltzen garen: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak … 2012. urtean Bergarako gaztetxean lehen topaketak egin eta gero, urtero, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospatu dira: Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona eta Ondarru. Ikasturte honetan […]

irakurri gehiago →

Aurreko astean jai hartu ostean, poltsikoa nobedade eta albistez beteta ekarri dugu gaurkoan. Ohiko menuari La Banda del Abuelo taldearekin elkarrizketa eta gutizia tartean Blowfuse taldea gehitu dizkiogu! On egin!  

irakurri gehiago →