arrisku

Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun. Hala idatzi du Juanma Gallegok zientziakaiera.eus atarian, eta […]

irakurri gehiago →

Aste honetan sortu dute Interneten adin txikikoak babesteko zentroa espainiar estatuan. Haren helburua babesa eskaintzea da, arriskuak saihestea eta sarean haurrek eta nerabeek izan ditzaketen arazoen aurka egitea. Dirudienez, mundu digitaleko sektore ahul eta babesgabeena da adin txikikoena. Zentroaren sorrerak zer pentsatua eman digu, eta Internetek dituen arriskuen eta aukeren inguruko hausnarketa ekarri nahi izan […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo […]

irakurri gehiago →

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aipatu du gaia astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, heriotza errituen artean ugaritu diren ohiturez Itziar Ugartek egindako erreportajea […]

irakurri gehiago →

Donostiako gai polemiko bati buruz hitz egin behar dugu gaurkoan, 2016ko kultura hiriburutzaren itzalean oro ez baita urre, eta Groseko Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikina botako dutela eta, hainbat auzotar mobilizatzen ari dira. Auzoan bi talde sortu dituzte eraikin horren inguruan gertatutakoa aztertzeko. Udala sustatzen ari den «adreilu kultura» eta hiri eredua kritikatu dute. Eta […]

irakurri gehiago →

Geure hizkuntzaren defentsari buruz hausnartu dugu gaurko tertulian, edo euskararen alde egiteak dituen arriskuez. Azken aldian, hainbat eratara agertu baitira xenofobia zantzuak arlo horretan: euskarari kalte egiten diotelakoan etorkinez aurreiritziak jaurtita, etorri berriei diru-laguntzak emateko euskara baldintza gisa jarrita, edo euskararen sustapena bera arriskutzat hartuta. Joera batzuen zein besteen inguruan hausnartu dugu gaurkoan Aitor Kaltzakorta […]

irakurri gehiago →

Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Aurten, zoritxarrez, bi dira Euskal Herrian hutsarazi dituzten gaztetxeak: Kortxoenea eta Ezpala. Beste batzuk hutsarazte arriskuan ere badaude; tartean lehen aipatu dugun Bilboko OihuK edota Lasarte-Oriako Elebeltz… Horrelako egoeretarako prestatuta egotea beharrezkotzat jo dute gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen antolatzaileek, eta bihar arratsalderako erresistentzia tailerrak antolatu dituzte Oñatiko Antixenan. Horren aurrerapen bat egite aldera, bihar […]

irakurri gehiago →

“Edozein unetan” hutsaraz dezakete OihuK Errekaldeko gune feminista. Hala jaso zuten Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboko lagunek joan den urri erdialdeko albistean. Bilboko epaitegiak bertako kideei eraikina uzteko agindu zien arren, bertan jarraitzea erabaki zuten feministek eta husteko epea igarota, Ertzaintza edozein momentutan joan liteke eraikina desalojatzera. Hala ere, oraindik hantxe diraute, eta gaur arratsaldeko mahai […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketa medio, itsas mailaren gorakadari aurre egiteko Herbehereetako formula baliatzeko aukeraz egin duten erreportajea ekarri digu, batetik. Internetek aukera adina arrisku dituenez, seme-alabek erabilera seguru bat egiteko gurasoek kontuan izan beharreko puntuak aipatu dizkigu, bestetik. Elkarrizketaren tartean, erraustegia eraikitzeko […]

irakurri gehiago →