argazki

Bere gurasoak artistak izanki, naturaltasun osoz ditu arte ikasketak hautatu Ihintza-Chloë Hargous lohitzundarrak. Sorkuntza espresio desberdinak (argazki, bideo, margo, marrazki edo instalazioak) erabiltzea ere asumitzen duen hautua da.  Nahiz eta artea nahiago duen espresatzeko, bere gogoeten ateak ireki dizkigu Ihintza-Chloëk … eta zinez interesgarria da ! Lehen partea 1 (1/2) : Txikitan Chagall edo Picassoren […]

irakurri gehiago →

Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan : -Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu… –Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia… Musika : Anderson.Paak & The […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Allande Socarros-ek xibereraren aldeko Sü Azia elkartea aurkezten dauku… – Nahia Garat argazkilaria bere lanaren inguruan mintzo zauku… Musika : « Zsammgspuit 3 » Bavariar folk musika, Broken Brothers Brass Band – « Eljjhadi Ndiaye » eta Mursego – « Alizia supermerkatuan » Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA : Sarako Idazleen Biltzarra 2018

apirila 2, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan : Aurtengo Sarako Idazleen Biltzarretik zuzenean grabatutako emankizun honetan hiru gonbidatu izan ditugu : – Fermin Mihura bertsolariaren zenaren semea, Xabier. – Udako Euskal Unibertsitateko Irati – Oskia Karrera Tolosar argazkilaria Musika : Tosta Banda « Tolla Rooz », Don Inorrez « Gaur euripean» eta Xabier Lete « Itsasoan urak handi ». Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Robert Capa argazkilariri buruz hitz egin du Irantzu Pastorrek gaurko sormenaren tartean. Hobeto esanda, Robert Capa izenaren atzeko argazkilariez: Endre Ernő Friedmannez eta Gerda Taroz. Historiak Taro emakumea ikusezin bihurtu zuen. Eta Caparen argazki ezagunena izandako milizianoaren erretratua, Friedmannena zelakoan ezagun egindakoa, izatez, Tarok egina dela iradoki du Pastorrek.

irakurri gehiago →

Emakumeen ikusgarritasunaz, ahalduntzeaz, plaza hartzeaz… sarri hitz egiten da azken aldian. Boteretze hori izango da datorren larunbatean Berriozarren egingo diren emakume abertzaleen zazpigarren topaketa feministetako gai nagusia ere. Ba emakumeen ikusgarritasunari heldu diogu gaurko tertulian, izan ere, argazki biral bat bestearen atzetik sortzen ari dira azken hilabeteotan, guztiak eskema berekoak: emakume bat eskuin muturraren edo […]

irakurri gehiago →

Josef Koudelka Txekoslovakian jaio zen, Moravian, 1938an. 12 urte zituela sortu zitzaion argazkilaritzarekiko interesa, aitaren laguna zen okin baten argazki zaletasuna medio. Koudelkak egin zituen lehen argazkiak familia ingurukoak izan ziren. 18 urte bete zituenean, Pragara joan zen ingeniaritza aeronautikoa ikastera eta ikasketa garaian ezagutu zuten Jiri Jenicek argazkilaria. Hark animatuta egin zuen lehen erakusketa […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Ruper Ordorikak sorkuntzan hartzen duen plazerraz eta « Gurian ostatua » bere azken lanaz hitz egin digu. – Barnealdea aitzin eta gero erakusketak denboraren bidaia proposatzen duela erran dauku Rafa Zulaikak (Euskal Museoko zuzendaria). Musika : Ruper Ordorika « Mare Nostrum » eta « Zatoz », Haji Ouali Ainize Perez eta Gorka Chamorro «  […]

irakurri gehiago →

Ituren eta zubietako inauterietan animalia hilak erakusteak eragindako polemikan, iritzia eman dute bi herrietako udalek eta inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute. Ospakizunen antolaketan parte hartzen ez badute ere, euren eskumenen barruan animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. […]

irakurri gehiago →

Fotokazetaritza sormen bisualaren pasio gehieneko arloetako bat da. Historia eraikitzeko baliagarri diren gertaera esanguratsuak kontatzeko eta gordetzeko balio du, gainera. Komunikabideek eta komunikazio agentziek argazkilari profesionalak bidaltzen dituzte une esanguratsuen irudiak ehizatzera kalera, eta ikusgarritasunari zein hedapenari esker geure oroimenean iltzatuta geratzen dira. Urtarrilaren erdialdera heltzen ari garen arren, iazko urtearen argazki errepasoa egiteko aprobetxatu […]

irakurri gehiago →