aranburu

Bi astez behin bezalaxe, arte kontuak izan ditugu gaurko Zebrabidean, eta Halabedi irratiko Jon Aranburuk zein Ana Revuelta arte kolaboratzaileak Bilboko Alhondigan ikusgai dagoen El contrato erakusketaren inguruan hitz egin digute.

irakurri gehiago →

Halabedi irratiko Jon Aranburu eta Esan Erran irratiko Josu Marti batu zaizkigu gaurko Zebrabideko irratien tartera, eta Gasteiz zein Ultzama bueltako kontuak ekarri dizkigute: Javier Maroto Gasteizko alkatearen bueltako azken ateraldiak; Ultzaman ikusgai den antzinako emakumeen diru zorroetatik abiatutako erakusketa; zein Halabedi eta Esan Erran irratien nobedadeak aipatu dizkigute, besteak beste.

irakurri gehiago →

Ostegunero kultur adierazpenez aritzen gara Zebrabidean, eta gaurkoan, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egin du, Bartzelonako musika esperimentalaren inguruan.

irakurri gehiago →

Ostegunetan bi astez behin egiten dugun bezalaxe, Halabedi irratiko estudiora jo eta arte kontuak ekarri ditugu Zebrabidera. Halabediko esatari Jon Aranburuk eta Alba Fernandezek Marcel Duchamp artistaren Iturria obrari buruzko kontuak ekarri dizkigute.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tarteran Halabediko Jon Aranburu eta Esan Erraneko Josu Marti batu zaizkigu. Abetxukon Vital Kutxaren bulego baten aurka egindako erasoaz; Kutxabank Publikoa Bilguneak bihar Gasteizen egingo duen hitzaldiaz; Aiaraldeko Mikologia asteaz; Gasteizko Mintzalaguna-ren aurkezpenaz; eta Ultzamako bioenergia plantaren itxieraz aritu gara eurekin.

irakurri gehiago →

Osteguna izanik, asteburura begira jarri eta musikari tarte zabala eskaini diogu gaur. Horren ardura Halabedi Irratiko esatari Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe musikariarena izan da.

irakurri gehiago →