araba

ZURIA BELTZEZ – 371 – atsekabeak errausten

maiatza 20, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen osatu dugun kanta berezien bilduma berria. Gure txoko honetan, musika ilunari oihartzuna eskaintzen diogu, ordubeteko abesti kate bat josiz. Gaurkoan ere, musika estilo ezberdinei belarriak jarri dizkiegu, adidibez, pop tradizionala, R&B nahastua, rockabilly mugitua, soul eztia, garage psikodelikoa, funk baikorra, latin-soul jatorra, R&R dantzagarria, glam-a-billy galaktikoa, garage-punk zikina, rocksteady egiazalea eta reggae maitagarria. […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 370 – sua hauspotzen

maiatza 13, 2019 | 0 Komentarioak

Azkenaldian estu eta larri gabiltza programa egiten. Konpentsazio moduan, hementxe duzue gure azkenengo sesioa. Gure musika bildumatik aukeratu dugun harribitxi sorta ederra eskaintzen dizuegu gure hutsegiteen ordainetan. Gaurko honetan, latin-jazz, jazz-blues, gospel-blues, rhythm & blues, blues-soul, northern soul, blues-beat, garage-beat, latin-boogaloo, early reggae eta dancehall-reggae bezalako nahastura orekatuak. Biziki gozatzea espero dugu! 0- Manny Corchado […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Zaballan hildako azken presoaren harira egindako salaketak, etxebageen arazoa salatzeko egingo den kanpaldia, Vitoria 3 de marzo filma, eta HalaBediRock izan ditugu hizpide Ion Etxebarria eta Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu HalaBedi irratiaren eskutik. Mozal Legea, Glovo enpresa, B.A.L.A kolektiboa eta HalaBediRock izan ditugu hizpide besteak beste, Hala Bediko Jonen eskutik.

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 369 – katarsi bila

apirila 25, 2019 | 0 Komentarioak

Musika popularren kobazuloetatik ateratako kanta berezi sorta berri batekin gatozkizue. Lokatzaren artean topatu ditugun urrezko harrixkak eskaintzea gogoko dugu. Programa honetan, instrumental exotikoak, jump blues arina, R&B elegantea, R&R harroa, funk jatorra, garage-punk aitzindaria, soul itzela, rock hegotiar ikaragarria, brasildar soinu hippie-ak, latin-boogaloo psikodelikoa, soul garaikide basatia, freakbeat gaurkotua, eta ska-reggae doinu gaziak bildu ditugu. […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 368 – barneak zartatzen

apirila 15, 2019 | 0 Komentarioak

Soinu anitz ezberdin entzuteko programa berri bat sukaldatu dugu. Osagai mamitsu zaporetsuak uztartzen ditugu gurean, mutur zorrotzenak asetzeko moduko sesioak erdituz. Gaurkoan, latin-funk instrumentala, R&B eztabaidagaitza, R&R arin sutsua, pop dotore dantzagarria, garage beat zoriontsua, soul baikor pizgarria, rock klasikoa, psikodelia freakbeat gordina, funk-soul kaletarra, disco-soul itzaltsua, latin-soul erotiko lizuna, glamabilly space blues garaikidea eta, […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. AHTa Añanan, Fridays for future, Zaballako espetxean hildako presoaren kasua, Eskola Publikoaren aldeko Plataformak egindako agerraldia, Lapuebla de Labarkako etxe kaleratzea, aurten Araban hildako langilearen heriotzaren salaketa, Judimendi auzoaren borroka joko aretoaren aurka, eta Korrika izan ditugu hizpide Hala Bediko Jonekin.

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 367 – lurpeko gailurrak

apirila 8, 2019 | 0 Komentarioak

Sinestezina badirudi ere, programa honetan, bikote musikofago honen abesti aukeraketa berezi berria daukazue entzungai. Musika popularraren lurpeko sustraietatik hasi eta hainbat adar koloretsu entzun ahal dituzue sesio honetan. Esaterako, swing frantses dotorea, popcorn R&B arina, garage gaztea, soul sakona, funk-soul baikorra, brasildar doinu fededunak, kantagintza berriko bakarli pare bat (Madril eta Venezuela-tik) eta, programa borobiltzeko, […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 366 – binaka bateratzen

apirila 1, 2019 | 0 Komentarioak

Sesio honetan, aspaldiko partez, Zuria Beltzez programa osatzen dugun Maluta eta Kobalski kideen parte hartzea entzungai. Estilo anitzetako abestiak binaka partekatu ditugu, esaterako, western hillbilly itzaltsua, boogie-woogie leuna, garage gordina, R&B elegantea, soul lasaia, latin-soul bikaina, funk dantzagarria, afrobeat arina, disco napar itzela, ska instrumentala eta early reggae goxoa entzun dugu. Mugitu aldaka hoiek! 0- […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Mitxelin kongresuak eta protestak, Udalak emandako sariak eta sortutako zalaparta, Arabako Bertsolari Txapelketa eta Arteak Ireki izan ditugu hizpide Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →