araba

ZURIA BELTZEZ – 313 – oskarbiak margotzen

azaroa 20, 2017 | 0 Komentarioak

Musikaren bidez denboran eta espazioan bidai egiteko gonbite berria luzatzen dizuegu. Kanta exotikoak, erotikoak, izugarriak, eroak eta sakonak aukeratzen ditugu gurean. Sabeletik, gibeletik, erraietatik eta bihotzez abesturiko soinuak, alegia. Eta betiko legez, hainbat estilo, herrialde, artista eta garai ezberdinetakoak. Aldakak mugitzeko aitzakiak ez dira behar, jarrera kontua baino ez da! Espero dugu gure gaurko aukeraketa […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 312 – aldapak arintzen

azaroa 13, 2017 | 0 Komentarioak

Hona hemen aste honetako sesio musikoterapeutiko berezia. Bizitzaren samintasun garratzak leuntzeko kanta sorta ederra aurkezten dizuegu. Gaurkoan ere, estilo musikal aniztasuna bermatuta. Esaterako, blues, soul, garage, funk, latin-rock, soinu afrokubatarrak, rocksteady eta, irratsaioa borobiltzen, olerki afro-peruar bitxi baten grabazioa entzungai. Entzutea da sekretua! Dibertsifikatzea orekatzea da! Inguruak piztean ez zaitezte erre! 0- Shawn Lee’s Ping […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 311 – han-hemenka

azaroa 6, 2017 | 0 Komentarioak

Hementxe daukazue gure azkenenko aukeraketa supersoniko berezia. Harresi (mental) guztien gainetik, mundu zabaletik berreskuratutako soinu sorta helarazten dizuegu. Gaurko programan landutako estiloen artean, besteak beste, latin-funk dinamikoa, folk sakona, hillbilly xarmangarria, rockabilly elegantea, beat bizia, garage bortitza, disco-boogie arina eta soul-funk fina. Arimak dantzan jartzeko abesti anitzak entzungai! Gora adimen sortzaileen iraultza sutsua! Piztu irudimena! […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 310 – itzal itzelak

urria 30, 2017 | 0 Komentarioak

Hona hemen (azkenik!) gure azkenengo sesio berezia. Nahiz eta aurreko asteetan huts egin izana, espero dugu programa honekin zerbait orekatzea. Etorkizun hurbilean egonkortasun gehiago izango dugulakoan gaude. Hestutasun guztien gainetik zutik irauteko xedea dugu! Gaurko irratsaioan hango eta hemengo bertsio zein jatorrizko kanta bitxiak eta deigarriak aukeratu ditugu. Zuen atseginekoak izatea espero dugu bihotzez! Erortzean […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 309 – errotik herrira

urria 9, 2017 | 0 Komentarioak

Aurreko astean (Kataluniari buruzko programa berezia zela eta) ez genuen saiorik izan. Galdutakoa orekatzeko gure azkenengo sesioa eskaintzen dizuegu. Soinu anitzen apologia honetan goraipatu ditugunak, New Orleans-go funk, gospel-blues, R&B, hillbilly, rockabilly, garage, soul, brazil, reggae eta bestelako belar sendagarriak izan dira. Eta hori gutxi balitz, kanten inguruko informazioa eta filmetako hitz esanguratsuak tarteka. Gauzatu […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 308 – bueltaren itzulera

iraila 19, 2017 | 0 Komentarioak

Udako etenaldiaren ostean, indar berrituta, abesti bitxi eta berri gehiago zuekin partekatzeko gatozkizue. Kurtso honetan ere, musika estilo ezberdin anitzak berreskuratuko ditugu. Arkeologia musikalaren bidez, artista, kanta, lurralde, soinu eta mezu bereziei oihartzuna emango diegu. Gaurkoan, surf-instrumentala, R&B aitzindaria, eguneko garage eta psikodelia, hard-rock itzela, funk birrintzailea, soul arina, boogaloo jatorra eta jamaikar roots reggae […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 307 – erro harroak

ekaina 18, 2017 | 0 Komentarioak

Hona hemen egin dugun azkenengo kanta aukeraketa berezia. Zuriaren distira eta beltzaren iluntasuna nahasten dituzten soinuak berreskuratzen ditugu. Esaterako, blues, rock progresiboa, western hillbilly, garage, neo-soul, funk-soul, R&B punk-a, psikodelia, latin-jazz, eta dancehall-reggae bezalako estilo kuttunak. Itzaletatik gustora handiz mugitzen garelako. Segi itzaltsu eta eman suaren argia! 0- David McCallum – House Of Mirrors 1- […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 306 – bidezidor dantzagarriak

ekaina 12, 2017 | 0 Komentarioak

Hona hemen gure azkenengo abesti aukeraketa supersoniko ultralurtarra. Gaurkoan, Bertol Bretch-ek Bilboko hiriari eskaini zion cabaret opera kanta batekin hasi eta ondoren, country hillbilly, freakbeat, garage, hard-rock, jazz-soul, psikodelia eta rocksteady bezalako estiloei belarriak jarri dizkiegu. Aniztasun musikala aldarrikatzeko xedearekin abesti ederrak berreskuratzen ditugu lau haizetara zabalduz. Merezi duena azpimarratzea gure ardura delako. Gora gorazarre […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 305 – itzalak argiztatzen

ekaina 5, 2017 | 0 Komentarioak

Bizitzaren (eta sistemaren) alde ilun ezkorrak uxatzeko sesio berri batekin gatoz. Monotoniaren kontra, elkartasunaren alde, gorrotoaren politikaren kontra, maitasunaren alde, lurren jabeen kontra, eskuzabaltasunaren alde, zapalkuntzaren kontra, erresistentziaren alde. Guzti hau aldarrikatzeko, soinu eta musika estilo anitz dakarkizuegu. Musika sorta honen bidez faxistak uxatzeko aztikeria osatu dugu. Eustea irabaztea da! Gurea da garaipena! 0- Fred […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Odolkiak taldea gaurko elkarrizketatuak

maiatza 29, 2017 | 0 Komentarioak

Odolkiak taldeko lagunak izan ditugu gaurkoan Hala Bediko estudioetan, haien aurreneko lana “Alza el Vuelo” denaren aurkezpena egiteko. Talde gaztea, gogotsu hasi duena bere ibilbidea musika munduan. Elkarrizketaz aparte, agendari errepasoa, berri musikalak eta ohikoak diren nobedadeak izan ditugu gaurko menuan, tartean, Las Kasettes, Kaskezur, Bilau, Balerdi Balerdi, Igor Arzuaga, Tracción, Jimmy Barnatan eta Big […]

irakurri gehiago →