antxeta

“Liburuak burdin sareen aurka” proiektuaren baitan, Apirilaren 3an Libanora joango dira Kiribil konpainiako hainbat kide. Liburutegi bat sortu eta espazio bat eskaini nahi dute Siriako gerratik ihes egin duten haurrak laguntzeko helburuarekin. Amaia Hennebutte izan da Antxeta irratian, eta harekin hitz egindakoak ekarri ditugu.

irakurri gehiago →

Iñigo Muguruzak eta Ane Odriozolak osatzen dute HIRU LEIKE taldea, eta Irungo Lakaxitan egongo dira bihar. Iñigo Muguruzarekin izan dira Antxeta irratiko lagunak, eta harekin hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabideara.

irakurri gehiago →

Bi’Arte-ren “Zubilanak eginez” ikuskizunaren berri eman digute Antxeta Irratiko lagunek. Maia Muruagak egindako erreportaia ekarri dugu Zebrabideara, Hendaian estreinatuko baitute ikuskizuna.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta izan dugu. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik “Bakean dagoena bakean utzi” ikuskizuna sortu berri dute, eta Antxeta irratian izan dira proiektuaren berri emateko.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Hendaiara jo dugu, bihar hasiko baita “Solo en scène” festibala. Bertan “Nigara zuek” proiektua aurkeztuko da Mendizolan kulturgunean, eta Ander Fernandez izan da Antxeta irratian proiektuaren berri emateko.

irakurri gehiago →

Hiru soinu elkarteak, ihauterien karietara antolatzen duen Hartzaro festibalean ikusi ahal izango dugun Zarena zarelako dantza taldearen “Giz’arte” ikusgarriaz Bixenten Ciaurritz dantzariarekin egindako elkarrizketa izan dugu gaurko irratien tartean, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik. Hartzaroren festibalaren egitaraua www.eke.eus webgunean dago ikusgai.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. “Izpiliku sasi gibelean gordeturik Cyranok lixibaren usain ona zuen” antzerkia eskainiko dute igande honetan Hendaiako Mendizolan kulturgunean arratsaldeko 17:00etan. Barbara Rivas aktorearekin izan da Antxeta Irratiko Maia Muruaga eta gurera ekarri ditugu harekin hitz egindakoak.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. Donibane Lohitzuneko Ducontenia etxean ikusgai den Ttittika Rekalten “Zeihar soak” izeneko erakusketaz Maia Muruagak egingiko erreportaia ekarri dugu gurera gaurkoan.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. Alos Quartet-ekoek “Garden” lana aurkeztuko dute Hendaian datorren astean eta Xabier Zeberiorekin hitz egindakoak ekarri ditugu gurera.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. Hondarribiko Eskifaia abesbatzak Gabonetako ohiko kontzertua emango du ostiral hontan arratsaldeko 19:30an  Portuko Elizan. Iñigo Salaberriarekin egon da Koldo Nausia, eta harekin hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabideara.

irakurri gehiago →