animalia

Estitxu Eizagirreren eskutik Argia astekariaren aste honetako alean bildutakoaren aurrerapena jaso dugu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Kepa Matxainek Post Pum musika loraldiaz idatzitakoa.

irakurri gehiago →

Ituren eta zubietako inauterietan animalia hilak erakusteak eragindako polemikan, iritzia eman dute bi herrietako udalek eta inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute. Ospakizunen antolaketan parte hartzen ez badute ere, euren eskumenen barruan animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. […]

irakurri gehiago →

Otsaileko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara hilabete honetako Mirarikeria-n. Gaur, konpainia egiteko baliatzen diren animaliez hausnartu du, eta maskota egokiak zein diren ere zehaztu digu. Loro bat izatearen onurak nabarmendu ditu, bereziki, eta pinguino bat zergatik nahi duen ere azaldu du.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: naturarekin hezi

apirila 2, 2014 | 0 Komentarioak

Natura eta inguruneak eskaintzen dizkigun heziketa eremuak izango ditugu hausnarketarako gai nagusi. Berdeguneak, errekak, txabolak, aintzirak, hondartzak, lokatzak, makilak, harriak… naturak emandako egoera eta materialekin jolasean daudenean askatasun sentsazioa eta lasaitasuna areagotzen direla ikasiko dugu, beste hainbat konturen artean. Hazi hezi aldizkariaren artikuluaz baliatuko gara horretarako: “Heziketa berdea”. Albisteen atalean nesken eta mutilen komunak bereiztearen […]

irakurri gehiago →