amaia zufia

Lakuako Gobernuak lesbofobia, homofobia eta transfobia ikertu ditu ikastetxeetan. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nerabeek, oro har, “afektibitate eta sexu dibertsitatea, familia eta genero dibertsitatea onartzen dute”. Azterketaren arabera, nerabeek ia ez dute egiten dibertsitatearen aurkako adierazpenik jendaurrean. Gainera, familia eta harreman dibertsitatea gero eta barneratuagoa dago. Horren berri jakin genuen joan den asteazkenean, homofobia, transfobia […]

irakurri gehiago →

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

Jada behin baino gehiagotan aipatu dugu urte berezia dela aurtengoa Euskal Herriko Bilgune Feministako kideentzat. 15. urtemuga baitute apirilean. Feminismoak egingo gaitu herri: indar bat dabil hor leloarekin, izaera nazionala eta eraldaketarako gaitasuna nabarmendu dituzte eta ibilbide hori ospatzeko egitarau oparoa dute esku artean. Horri eta beste zenbait gairi begira jarri gara Amai Zufiak egin […]

irakurri gehiago →

2017. urtea hasi berria dugu eta hainbat dira salatutako erailketa eta eraso matxistak. Joan den astean jakin genuen Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail zuela gizonezko bikotekideak Burlatan eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuela. Lehenxeago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izar labankadaz zauritu zuela Indarkeria sexistagatik beste […]

irakurri gehiago →

El Salvadorko gerrillan hiru urte egin zituen Miren Odriozola azpeitiarrak guda betean. ETA erakundeko kidea izan da, langilea galleta fabrika batean, ekonomia ikaslea, Udalbiltzaren auziko auzipetua… Haren ibilbideaz Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten liburuaz hitz egiteko aukera izan genuen gurean. Odriozolari Berrian egindako elkarrizketa ekarri du Amaia Zufiak Bilgune kontari-z egin dugun errepasora. Horrez […]

irakurri gehiago →

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu […]

irakurri gehiago →

Angela Davisek 2016ko otsailean gurera egindako bisita medio, hamaika izan ziren gurean egin ziren gogoeta eta eztabaidak. Emankortasun hori medio, bisita hura bisita soilean gera ez zedin, hainbat gogoeta eta ekarpen bildu dituzte Irla bat izan ez dadin argitalpenean. 26 emakumek idatzitako 24 artikulu jaso dituzute bertan, eta horren berri ekarri du Amaia Zufiak Bilgune […]

irakurri gehiago →

Zaintza lanen eta amatasunaren izaera politikoari buruz hizketan hasi du Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-n bildutako edukien errepasoa. Izan ere, Izate biologikotik izate politikora: amatasunak, ekonomia eta komunitatea lelopean jardunaldi batzuk egin dituzte Iruñeko Katakraken. Horrez gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak etxebizitza eskubidearen inguruan antolatutako hitzaldi sortari buruzkoak ere nabarmendu ditu. Brasilgo estatu […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufia arduratu da azken Bilgune kontari-n jasotako edukien errepasoa egiteaz. Hasteko, Emaginekin batera kaleratu duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkaren aurkezpena nabarmendu du. Geure mugetatik kanpora begira jarrita, berriz, duela hiru urte Bangladesheko Rana plazan hil ziren emakumezko langileez, eta Kurdistanen atxilotu dituztn Emakum Askeen Kongresuko kideez oroitu […]

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Soraida Hussein ekintzaileari Gaur8 astekarian emakume palestinarren egoeraz egindako elkarrizketa; Amaia Andreuk eta Miren Arangurenek Info7 irratian feminismo independentistaz esandakoak; Klitto! atari feministak eta Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboak eginko […]

irakurri gehiago →