altsasu

Irratien tartea Sakanara jo dugu Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. Irurtzunen izandako militarren “bisita”, pentsiodunen borroka, Altsasuko auziako berriak, Zegama-Aizkorri, asteburuko kirol probak eta herri eta auzoetako festak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Sakanara jo dugu Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. D ereduko matrikulazioa, Mariñelarena presoaren senideek izandako istripua, Santa Agedako ospakizunak, inauteriak eta kirol kontuak izan ditugu hizpide. Argazkia: guaixe.eus

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, asteazkenero ohi dugun bezala, Estitxu Eizagirrerekin. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa, turismo eredua eta bularreko anai arrebez aritu gara gaurkoan, bestek beste.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebistan ikusgai izandakoen lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak, bi astelehero ohi dugun bezala. Gaurkoan, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa, euskal gaztazkaren konponbidearen baitan Bartzelonan izandako jardunaldia, Bidegurutzea saioan Lander Martinezekin hitz egindakoa, memoria eta musika kontuak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Sakana aldera jo dugu Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. Larunbatean Iruñean izango den manifestazioa, Gurseko kontzentrazio eremuan egon ziren 28 sakandarrei ostiralean egingo zaien omenaldia, Trimango langileen manifestazioa, Aralar elkartearen eguna, Euskal Herriko neska gazteen topaketak eta herrietako festak izan ditugu hizpide Maiderrekin.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebistan ikusgai izandakoen lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegik, bi astero bezala. Altsasuko auzia, hezkuntzako akordioa, Kataluniako egoera eta Musika Zuzenean saioko edukiak ekarri dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Jon Altzarekin izan gara eta ondorengo gai hauek ekarri dizkigu: Hala bediko kazetari bati ezarritako Mozal Legea, Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemuga eta honen baitan antolatutako ekimenak, eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gaur bertan burutuko diren ekimenak. Azkenik, “Sahara-Gasteiz” elkarteko presidente den Mohamed Salahren itzuleraren berri […]

irakurri gehiago →

Azken egunotan Hamaika Telebistan ikusgai izandakoen errepasoa egin dugu Nekane Zinkunegi kazetariaren eskutik. Altsasuko auzia, Hiriburuan saioa, Musikazuzenean, eta nobedadeak izan ditugu hizpide harekin. Lagin bat izan da ekarritakoa, eta beraz, sare sozialetan eta wegbunean ikusgai dituzue Hamaikako edukiak.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Sakana aldera jo dugu. Beleixe irratiko Maider Betelurekin izan gara, eta hainbat kontu ekarri dizkigu: Ezkurdia eta Zabaletaren garaipena, Lakuntzako gaztetxearen 50. urteurrena, Altsasuko auzia, Ama Lur azoka eta jardunaldiak eta agenda hitzorduak.

irakurri gehiago →

Sakana aldera jo dugu gaurko irratien tartean. Beleixe irratiko Maider Betelu izan da gurean, eta Sakanan pil pilean dauden hainbat gai hurbildu ditu Zebrabideara: joan den astean lan istripuz hildako gaztea, “Negozio erreleboa, ekintzailetasunerako beste aukera bat” jardunaldiak, Altsasuko auziaren baitako Nafarroako biraren azken txanpa, Sakanako ikasle eguna, kultura hitzorduak eta kirolak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →