alternatiben herria

ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

maiatza 30, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu […]

irakurri gehiago →

Alternatiben herria ekainaren 2an burutuko da Iruñean. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria dela irudikatuko da bertan, eta hamaika proposamen txiki zein handiren erakusleihoa izango da. Ekimen honi buruz aritu gara Lur Albizu Etxetxipiarekin.

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan urriaren 24an Bilbon eginiko Alternatiben Herriaren inguruko balorazioa egin digu. Horrez gain, ekonomia sozial eraldatzaileko Euskal Herriko entitate, elkarte eta taldeen mapa osatu nahi duen Batura egitasmoaz eta Olatukoopen urriaren 31ko saretze egunaz ere […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin; hasteko, urriaren 24an Bilbon egin zen Alternatiben Herriko kronika egin digu. Jarraian, kirol espektakuluen audientziak gainditzen dituen bideo-jokoen fenomenoa nabarmendu du. Amaitzeko, heriotza duinaren inguruan Iñaki Olaizolari egindako elkarrizketaz aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Zebrabidearen lehen zatia gurutzatuta, elkarrizketaren tartean barneratu gara. Gaurkoan, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten lagunen ekarpen bati egin diogu lekua. Joan den larunbatean, Alternatiben Herria egin zuten Bilbon, bertan, hainbat auzune izan ziren eta horietako batean klima aldaketaren gaia jorratu zuten. Ba horri helduta, Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin hitz egin du Monfortek.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Saioa Iraolarekin hitz egin dugu honako gaiez: Emarauna-ren kurtso honetako lehen alea, desalojo arriskuan dagoen Bilboko OihuK gune autogestionatua, Nafarroako Abortoaren Legea eta Alternatiben Herria.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Batetik, biharko Bilbon antolatu duten Alternatiben Herriaz eginiko erreportajea nabarmendu digu, batetik. Bestetik, Juani Rishmawi palestinarrari Koldo Sagastik egin dion elkarrizketaz hitz egin digu. Amaitzeko, Angus Deaton ekonomia nobel saridunak zoriontasunaren neurketan kontuan hartu beharreko aldagaiez esanak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Astearteroko gizarte eta ekonomiaren inguruko tartean datorren urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben herria-ren inguruko kontuak aurreratzen jarraitu dugu. Horretarako, bi astean behin gurera batzen den Koop57ko Liher Gonzalezekin bat egin dugu. Gaurkoan, AuzEKOnomiako egitarauaz eta bertan egongo diren eragileez, egitarau orokorreko zenbait kontuz, guneen kokapenaz eta Alternatiben Herriaren ondoren egin beharko denaz hitz egin […]

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Emakumeen Mundu Martxaren amaiera Lisboan, urriaren 24ko Alternatiben Herrirako nola landu den feminismoa eta zer garrantzia duen bertan parte hartzeak, eta Jule Goikoetxearen artikulu bat.

irakurri gehiago →

Astearteroko gizarte eta ekonomiaren inguruko tartean datorren urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben herria-ren inguruko kontuak aurreratzen jarraitu dugu. Horretarako, bi astean behin gurera batzen den Koop57ko Liher Gonzalezekin bat egin dugu, eta egitarauko zertzeladez gain, dinamika aurrera ateratzeko herritarren egin dezaketenaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →