alternatiba

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurkoan, Gure Irratiaren eskutik. Mauleko hiltegiaren auzia, Bankako elbarrituen zentroaren 50. urteurrena eta Alternatiba itzulia izan ditugu hizpide, besteak beste, Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Uda badator, eta udarekin batera herrietako eta auzoetako jaiak. Jai ereduaren eztabaida mahaigaineratzen da, beraz, garai honetan. Jai eredu alternatiboak bultzatzen dira herri mugimenduetatutik? Gaurkoan Zaharraz Harro jaien antolakuntzan dabilen Irati gonbidatu dugu,  euren filosofía, funtzionamendua eta ereduaren inguruan hausnarketa bat egiteko asmotan.

irakurri gehiago →

Atzoko albistea da Belgikak jakinarazi duela ofizialki ezin duela orain sinatu CETA akordio komertziala Kanadarekin. Etzi ituna sinatzeko goi bilera egitea «oraindik posible» dela ziurtatu du Europar Kontseiluko presidenteak. Akordio horri begira jarri gara gaur, Koop57ko Liher Gonzalezekin, azaroaren 5ean CETA eta TTIPen aurkako manifestazioak daudelako deituta euskal hiriburuetan. Baina egun berean, Olatukoopen saretze eguna […]

irakurri gehiago →

Lehen sektoreari lotutakoak ekarri ditugu gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartera. Izan ere, Gipuzkoako baserritar txikiak elkar ezagutu, antolatu eta elkarrekin hausnartzen aritu dira azken bi urteotan. Eta orain, Baserria XXI izeneko elkartea sortu dute, partaideen ustez, alternatiba badagoelako, eta horren garrantzitsua den elikadura burujabetzaren gaia gizartearen eta instituzioen egunerokoan kokatu nahi dutelako. Ba behar […]

irakurri gehiago →

Duela bi aste, Michael Alberten Vida más allá del capitalismo liburua aurkeztu zigun Koop57ko Liher Gonzalezek. Giza lanaren esplotazioari alternatiba eskaini nahi dion liburua, lurraren suntsiketari alternatiba eskaini nahi diona, baita gutxi batzuen etekinerako gehiengoa zapaltzen duen gizarte mota honi ere. Eta liburuaren edukian sakontzen jarraitzeko, bi astean behin bezala, gurera batu da Liher Gonzalez […]

irakurri gehiago →

TTIP akordioaren erraiak argira atera zituen duela zenbait aste Greenpeace erakundeak, AEBen eta Europako Batasunaren arteko agiri sekretu asko argitaratu dituzte, eta plazaratutako dokumentu sekretuek, erne jarri digute aspalditik adi geneukan alerta. Osasun eta ingurumen arauak txikitu nahi dituzte irabaziak handitzeko; multinazionalek estatuen gainetik jartzen segitzeko. Eta, zer egin dezakegu horren aurrean? Ba Merkataritza eta […]

irakurri gehiago →

Bergarako Pentekoste jaietarako Xaxau konpartsa herrikoiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. Bihar hasiko dira festak, eta zirikatzaile lanetan diharduen konpartsa horrek hamarkada bat beteko du laster. Bideberri inguruan, gune alternatibo izateko sortu zuten, eta hamar urteko ibilbidean Bergarako hamaika elkarte eta mugimenduren bilgune izatea lortu du. Aurtengo jaietarako zer prestatu duten eta aurrera begira […]

irakurri gehiago →

Prekarietatera kondenatutako gazteak. Eskola partikularrak ematearen trukean hiruzpalau sos ateratzen dituztenak. Bilatuta ere lanik topatzen ez dutenak. Edo behin betirako kontratua izanagatik behin behineko egoeran bizi direnak. Halako hamarnaka gazte daudela ikusteko ez dago, akaso, urrutira begiratu beharrik. Baina egoera iraultze aldera, elkartu eta mobilizatzeko ahalegina egiten ere ari dira eta astebururako mobilizazio deia egin […]

irakurri gehiago →

Hirugarren urtez antolatu dute aurten EHUko Leioako Campusean Herri Unibertsitatea. Topaketa luzeagoa eta anitzagoa izan da herenegun hasi eta gaur eguerdi aldera amaitu den hori, eta ikasleena ez ezik adituen partaidetza izan dute hainbat gai sakonki landu ahal izateko. Ba hiru eguneko lanak zer eman duen eta aurrea begira zeri heldu behar ote dioten jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Egungo hezkuntza sistemak ez ditu gogobetetzen, eta bestelako eredu bat landu nahi dute; informazioa jaso, ikasi eta azterketa errepikatzea oinarri izango ez duena. Bidea landu nahian antolatu dute Herri unibertsitatea EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek. Leioako campuseko egitaraua ekarri dugu gurera, eta gaur hasi eta etzi amaitu arte saiatuko gara tartea egiten. Idoia Marauri sustapen […]

irakurri gehiago →