aitzina

Duela hilabete batzuk jakin genuen 2019ko Gazte Topagunea Lemoan izango zela. 40 urte eder eta borrokalariak ospatzeko inoizko topagune bereziena eta ahaztezinena antolatu dute Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeek apirilaren 19tik 22ra. Topagunearen aurkezpen bira antolatu dute datozen egunetarako Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Lehenego geltokia ostegun honetan izango da Gasteizen, eta hau aitzaki harturik, topaguneaz […]

irakurri gehiago →

Ernaik eta Aitzinak bultzatuta abiatu dute ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamika. Ernai gaude, eta aitzina goaz aldarrikatu zuten Joan den igandean Leitzan eginiko agerraldian. 40 urte betetzen dira ikasturte honetan gazte mugimendua antolatzen hasi zenetik, eta asko izan dira aurrera eramandako borrokaldi, kanpaina eta aldarrikapenak. Aitor Orobiogoikoetxearekin hitz egin dugu dinamikaren xehetasun gehiago ezagutzeko.

irakurri gehiago →

Bosgarren urtez jarraian, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek udaberriko ekimena ospatuko dute, Gazte Akelarrea. Martxoaren 30, 31 eta Apirilaren 1ean izango da Oiartzunen. “Sorginkerian dugu independentzia” lemapean, herriz eta auzoz auzo Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatuko dute hiru egunez Oiartzun. Lur Albizurekin izan gara aurtengo Akelarrearen berri izateko.    

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu Irratien tartean. Aitzina antolakundeko talde feministak aurkeztu duen “Udaberri feminista” kanpainaren berri eman digu, alde batetik, Gure Irratiako Ihintza Arrietak. Euskal preso politikoen hurbilketak eta ondorengo bilkura eta balorazioez ere aritu gara, eta azkenik, “Le petit théâtre de pain” taldeak atzo bertan aurkeztu zuen lanaren berri ere eman digu Ihintzak.

irakurri gehiago →

Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko […]

irakurri gehiago →

Ostiralean hasi eta astelehenera bitartean egingo dute Gazte Danbadaren bigarren edizioa, Laudion. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatu dute, eta hiru puntutan jarri dute indarra aurtengoan: musikari gazteei oholtzara igotzeko aukera emanez eszena gazte eta berritzailea bultzatzea, elikadura burujabetzaren alde pausoak emateko tokiko produktuak kontsumitzea, eta elkar zaintzea. Horien berri eman du, besteak beste, […]

irakurri gehiago →

Aitzinak eta Ernaik, Bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeek, udaberriko oporretarako Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatu dute. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko dira eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dute. Horretaz aritu da Garazi Mugertza Zarauzko Arraio irratian, eta hark kontatuei […]

irakurri gehiago →