aiszirimola

no image

Aiszirimola: Mila koloredun familiak

abendua 16, 2014 | 0 Komentarioak

Ola karakolas!! Zelan doa urte bukaera? Gurea barre algaraka hasi dugu baina eduki mamitsuak ekarri ditugu saio honetara. Zaintza partekatua, aniztasun funtzionala haurren begiradatik, hezitzaileentzako trebakuntza ikastaro berriak… Eta mila koloredun familian ezagutu ditugu hurbilagotik gai nagusiari esker. Hazi hezi aldizkarian topatuko dugu erreportaia interesgarri honen bertsio originala.Guk irakurtzeko gogoak bakarrik ekarriko dizkizuegu. Hitz eta […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: euskaratik mundura

abendua 3, 2014 | 0 Komentarioak

  Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz hainbat gai ekarri ditugu irratsaiora. Estres linguistikoa, euskararen aldeko mobilizazioak Tafallan, Euskara Aniztasunean jardunaldiak Topagunearen eskutik… Aisialdian euskaraz aritzeko zenbait irizpide eta gomendio bildu ditugu Bizkaiko urtxintxa Eskolaren Balioetan Hezteko Koadernoaren bildumatik. Bukatzeko: tooooooriiiiiiiiii muxu goxo baaaaaaaaaaat bero berooooooooa goxo goxooooooooooa!! euskara bezalakoooooooooooooaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa   Kurkurkurkurkurkur!! Bai, oso ondo pasatzen […]

irakurri gehiago →
no image

Kontziliaziorako biderik al dugu?

azaroa 18, 2014 | 0 Komentarioak

Kontziliazioa izango dugu hizpide HAZI HEZI aldizkariko artikulu bat lagun. Gai nagusia hori izanik ere, Ziburuko ikastola izango dugu gogoan, baita familian aisialdiaz gozatzeko gakoak ere. Haurren zeloak eta hauen jatorria aztertzeaz gain, pentsatzeko txokoen erabileraz hausnartzen lagunduko gaituzte Sabeletik Mundura blogean. Zure denboraren truke ipuina aurkeztuko digu Uxue Alberdik; gaurko Hitz eta Pitz atalerako […]

irakurri gehiago →
no image

azaroa 5, 2014 | 0 Komentarioak

Indar pilo batekin eta irribarre handia ahoan eman diogu ongi etorria ikasturte berriari. Hezkuntzaz mintzatuko gara, hezkuntzaren osotasunaz. Gazteentzako lan eskubideen gida, LOMCEri aurre egiteko gida, Kimutx proiektuko Zeinutx, hezkuntza eta ikasle jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak, familian euskaraz gozatzeko egitasmoak, Herrigora saskiak, Ziburuko ikastola, eta abar handi baten inguruan aritu gara lehenengo irratsaio honetan. Pirritx eta […]

irakurri gehiago →
no image

Aiszirimola: Hezkuntza komunitarioa

ekaina 16, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako gure azken aiszirimola duzue hau. Edukiz betetatako saioa izan dugu nerabezaroko maitasunezko nobelak, hezkidetza eta literatura, transexualitatearen inguruko dokumental interesgarri baten berri, sinestesia… Gaurko gai nagusia hezkuntza komunitarioa izan da, hezkuntzako agente guztiak elkarlanean aritzeko garrantzia. Biladi Hadi elkartearen Maite zaitut kantaren bertsio arabiarrarekin agurtuko gara. Bitartean, oso ondo pasa eta zoriontsuak izan!!

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexualitatea eztabaidagai

ekaina 3, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministak sexualitateaz eztabaidatzeko txostena osatu du. Hori dela eta gai interesgarri honi ukaezineko leihoa zabaldu eta gure artera ekarri dugu dokumentuaren ataletako bat. Gainontzekoak irakurtzeko harra piztuko zaizuelakoan. Bestetik han hemenka aurkitutako hezkuntza artikulu ugari izango ditugu hizpide aktualitatearen atalean: haurraren hauskortasuna, delikatuz telebista saioko zeliakiaren inguruko tartea, ArteOnen bidez musika afrikarraren […]

irakurri gehiago →

Opor luze eta polit batzuetatik bueltan gogotsu ekin diogu gure irratsaioari. Gaurkoan udako ikastaroak izango ditugu hizpide, eta horrez gain, haurrek bataz beste eguneko 400 agindu jasotzen dituztela jakingo dugu. Iruñerriko haurrak euskaraz ezin dituztela matrikulatu salatu dute bertako herri mugimenduek eta gazteen kasuan euren ikasketak eta etorkizuna nondik eta nola gauzatu nahi duten erabakitzen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Zaharra naiz, eta?

apirila 14, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioa barre algara artean pasa badugu ere, hainbat kontu ekarri ditugu zuen belarrietara: azalerako ipuinak, gurasoen whatsapp taldeak euskaraz aritzeko, umeek etxeko zereginetan parte hartzeko proposamenak, eta beste hainbeste. Gai nagusia, ordea, zaharrek/agureek/atsoek hartu dute. Gure jendartean adinekoak gutxiesteko joera dagoela eta artikulua idatzi du Amelia Barquinek. Zer dela eta esangura negatibo hori zaharrekiko? […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: istorio bakarraren arriskua

apirila 8, 2014 | 0 Komentarioak

Chimamanda Adichie idazle nigeriarraren gogoeta dakarkigu gaurko Aiszirimolara. Istorio bakarraren arriskuaz mintzo da bere hitzaldi eentzutestuetako batean. Youtuben ikusgai duzue euskarazko azpitituluekin (Itzulpena: Elearazi). Kulturen estereotipoez, aurreiritziez eta kontatzen diren istorio bakarrez hausnartzera gonbidatzen gaitu idazleak. Gai nagusiaz gain, albisteen atalean LOMCErik gabeko Hezkuntza Plataforma eta Arrakala egitasmoak aurkezteko aprobetxatu dugu. Familia berreraikien inguruan artikulu […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: transexualitatea eta haurrak

martxoa 25, 2014 | 0 Komentarioak

Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara.  Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu gaurko saioan. Horrez gain, haurrei jartzen dizkiegun etiketak izan […]

irakurri gehiago →