aimar etxeberria

Hainbat hilabetez zain egon ondoren, atzo abiatu zen 20. Korrika Otxandion, eta apirilaren 9an Iruñera iritsi bitartean Euskal Herria zeharkatuko du. Hala ere, Korrika ez da Euskal Herrikoa soilik, munduan ere ezagun egin den abentura da jada, eta horren adibide da Aimar Etxeberriak biharko Gaur8-rako egin duen erreportajea. Astekariko arduradun Amagoia Mujikak gurean aurreratu du […]

irakurri gehiago →

Brexitaren gaineko negoziaketei adi, Eskozian Europako Batasunaren aldeko jarrera eta independentziaren aldekoa lotuta ageri dira. Horretaz hitz gin du Myrto Tsaktika Glasgowkok irakasle greziarrak Aimar Etxeberriak Gaur8 astekarirako egin duen erreportajean, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak guren. Maider Iantzik LAB sindikatuaren Iruten prozesuko ebaluazio jardunaldiez egindako erreportajea eta Ion Salgadok Aitor Urrestiri egindako elkarrizketa ere […]

irakurri gehiago →

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, […]

irakurri gehiago →

Eskoziaren independentzia prozesuari begira eta balizko bigarren erreferendum baterako, monetak lukeen garrantziaz hitz egin du Aimar Etxeberriak Craig Dalzel ekonomialariarekin. Horren berri ekarri du Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren aurrerapenera. Horrez gain, Maider Iantzik egindako erreportajea ere nabarmendu du, Gaindegiak Euskal Herrian zerbitzuen eskuragarritasunaz egindako mapan ageri diren desorekei buruzkoa. Amaitzeko, Izagak berak Maider Oleaga […]

irakurri gehiago →

Gogoan al duzue 2014ko irailaren 18a? Gogoan al duzue guztiok Eskoziara begira nola egon ginen? Eskozia estatu indenpendientea bilakatzearen ala Erresuma Batuko herrialdea izatean jarraitzearen artean hautatu zuten 16 urtetik gorako eskoziarrek. Boto guztiak zenbatuta, independentziari ezetz esan zion boto emaileen % 55,3k eta % 44,7 izan ziren baietzaren alde egin zutenak. Ba bi urte […]

irakurri gehiago →

Tarte batean gugana batuko ez delako agurtu badugu ere, hamabostero bezalaxe egin digu Gaur8 astekariaren aurrerapena Aimar Etxeberria kazetariak. Biharko aleari dagokionez, Palestinan preso egon eta askatu berri duten Dima al-Wawi 12 urteko neskatoaren kasua azaldu du, hasteko. Parisen hasi eta Lapurdin eragiten ari den Nuit Debout mugimenduaz Gari Mujikak egindako analisiaren berri ere eman […]

irakurri gehiago →

Aranzadi zientzia elkarteak eta Emoa Fundazioak sinatutako akordioaren berri ekarri du Aimar Etxeberria kazetariak, Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzerakoan. Horrez gain, Agifes elkarteko psikologo Iker Arrizabalagari egindako elkarrizketa ere nabarmendu du, eta gaixotasun mentalak dituzten herritarren egoera azaldu du. Iruñe Alfonso lodifobiaren aurkako ekintzaileari egindako elkarrizketako zenbait gako ere nabarmendu ditu. Amaitzeko, aurtengo San Ferminetarako […]

irakurri gehiago →

Emakume izateagatik diskriminatuak eta ijito izateagatik diskriminatuak. Eta ijito komunitatearen barruan ere, ez da erraza emakume izatea, baina zenbaitek bat egitea erabaki dute, eurentzat eta eurek sortutako elkarteetan batu dira. Ahotsa dute bertan, hitz egin nahi dute, eta entzunak izan. Tailerren eta ekimenen bidez, konfiantza indartzea da gakoetako bat. Indarrez datoz dagokien lekua aldarrikatzeko. Joan […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Erromintxelez edo euskal ijito komunitateaz ditugun aurreiritziak aipatu dizkigu lehenik, eta horien inguruan Oihane Larretxeak Kalé Dor Kayiko elkartekoekin egindako erreportajea nabarmendu digu. Atzerrira botatzen duten begiradan, Siriara begira jarri dira aste honetan, eta gerra hasi zeneko bosgarren urtemugan hango […]

irakurri gehiago →

Eme dator Gaur8 astekariaren biharko alea. Datorren asteartean, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna izango denez, emakumeak protagonista dituzten gaiei egin diete lekua astekarian eta horietako zenbait aurreratu dizkigu Aimar Etxeberria kazetariak: Soraida Hussein ekintzaile palestinarrari egindako elkarrizketa, genero ikuspegia ardatz izanda denboraren kudeaketaz kaleratu duten erreportajea, Jule Goikoetxeak euskal estatu feministaz botatakoak eta In fraganti […]

irakurri gehiago →