agenda

Gaurko Irratien tartean Hala Bedi Irratiko Igor Goikolea izan dugu. De Miguel auziaren nondik norako batzuk ekarri dizkigu lehenik eta behin. Martxoak 3aren inguruan azken egunetan izandako albisteez ere aritu gara Igorrekin, eta Urduñan tokatu den Tripontzi sariaz ere hitz egin dugu. Azkenik, halabedi.eus atarian aurkeztu berriz duten “Arabako agenda librea” tarteaz ere galdetu diogu.

irakurri gehiago →

Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu Bertsoak ez du etenik Bilbo […]

irakurri gehiago →

POTTO: Tolosan Etxahun Lekue izan zen garaile

urria 19, 2017 | 0 Komentarioak

Agur, bertsozale Gaurko POTTO saioan Tolosa aldera bergira izan gara, aurreko asteburuan hantxe jokatu baitzen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren akabuko finalaurrekoa. Etxahun Lekue izan zen garaile, eta berarekin bat, Tolosan beste bi bertsolarik lortu zuten finalaurrekoetarako txartela: Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak. Honekin eta horrenbestez, erabakita geratu dira zeintzuk bertsolarik hartuko duten parte joan-etorriko finalaurrekoetan; puntuazio […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori dakargu gaurko agendaren tartera.

irakurri gehiago →

Zuhaitzei buruzko kezka aipatu dugu gaurko irratien tartean, hainbat zuhaitzetan agertu diren gaitzak medio, kezka hedatu dela Basaburua eta Ultzama inguruan azaldu baitigu Esan Erran irratiko Lur Gilek. Abeltzantza sektoreari buruzkoak ere ekarri ditu, haien eskualdeko artzain gazte bakarrarekin hitz egiteko aukera izan dutelako, eta hark batzeko beharra ikusten duela esan dielako. Amaitzeko, agenda kontuei […]

irakurri gehiago →

Lakuako Gobernuak lesbofobia, homofobia eta transfobia ikertu ditu ikastetxeetan. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nerabeek, oro har, “afektibitate eta sexu dibertsitatea, familia eta genero dibertsitatea onartzen dute”. Azterketaren arabera, nerabeek ia ez dute egiten dibertsitatearen aurkako adierazpenik jendaurrean. Gainera, familia eta harreman dibertsitatea gero eta barneratuagoa dago. Horren berri jakin genuen joan den asteazkenean, homofobia, transfobia […]

irakurri gehiago →

Estatu nazioaren egiturak krisian daude. Ez dituzte herritarron beahrrak asetzen eta nahiak kontuan hartzen. Ondorioz, haiekiko konfiantza nabarmen gutxitu da. Gure gorputzak ere produkzio gailu bihurtu dira eta sortzen dugun jakintza eta ezagutza kolektiboa merkaturatu dira. Horri guztiari begira jarri eta erakundetzeaz hausnartzeko hautua egin dute Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunek, eta horren berri ekarri […]

irakurri gehiago →

Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal presoaren kondena etetea erabaki dute Frantziako epaitegiek, eta horren berri ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, maiatzaren 7an Araban izango diren herri galdeketez eta Laudion abian diren jardunaldi antikapitalistez hitz egin du. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Burutainen aurkitu duten Ezkabako […]

irakurri gehiago →

Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

Hegazti gripe kasuak agertu dira Akitaniako departamentuko hainbat herrietan, eta ahate hazkuntza guneak hustera behartuta daudela azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gure irratien tartean. Horrez gain, 20. Korrikak Ipar Euskal Herrian izandako presentzia eta Euskal Irratiek horretaz egindako jarraipena errepasatu ditu. Aurrera begira jarrita, berriz, larunbatean ETAren armagabetzerako Baionan prestatu duten egitarauaz eta […]

irakurri gehiago →