aek

KORRIKA 21: 7.eguna

10 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Atzo, ia egun osoan Araba guztia zeharkatu bazuen ere, 7. eguna ere bertan esnarazi du Korrika 21ak. Trebiñuko ekuatoreko momentu hunkigarriak atzean utzi eta Gorbeialdera jo du bertakoei lekukoa pasatzeko asmoz. Jendetza izan da berton eta Aiaraldean ez da igarri Korrikak 7 egun daramatzala Euskal Herrian zehar, etengabe sartu eta atera dabilelako jendea irribarrez eta […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -AEK-k Urepelen antolatutako barnategi batean, Paul eta Anne-Lise belgikar aita-alabak hilabete batez euskara mintzatzeko gaitasuna jorratu dute… -Haurrendako liburu eskaintza berri baten nahiarekin, Elkar argitaletxeak Biarnorat egin du bidaia… Musika : M « Bonobo », Big Daddy Kane « Smooth operator » Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunak izan dira gaur Zebrabidean. AEKrekin batera elkarlanean antolatzen dituzten tailer eta asteburupasaz osatutako proiektuaren berri eman digu Itziar Villanek. Familiako hizkuntza ohitura euskaraz izatera bultzatu nahi dute egitasmo honen bidez, guraso eta haurrekin batera burutzen diren hainbat tailerren bidez.  

irakurri gehiago →

Maiatzeko azken asteetan sartu gara, berehala amaituko da ikasturte gisa izendatzen dugun urte garaia eta iritsiko dira udako opor egunak. Lasai egoteko, tokiak ezagutzeko edo esperientzia berriak bizitzeko baliatuko dituzte hainbatek. Udan gozatu eta ikasteko proposamena da gaurko elkarrizketaren tartean aipatu nahi genukeena, etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko baititu […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: Amaiera eguneko Kronika

10 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Korrika20 amaitu zen atzo eta oraindik ere haren oihartzunak entzun ditzakegu barren barrenean. Emozioz betetako 11 egun hauetan, Euskal Herriko bazter guztietako milaka eta milaka pertsona martxan jarri dira euskararen alde korrika eginez. Hamaika egun, 2257 km eta anekdotak nonahi. Gauean, Arabatik Sakanara egin zuen salto Korrikak, metroz- metro Iruñerriara hurbilduz. Arrosako Zebra Huartetik abiatu […]

irakurri gehiago →

Arratsaldeko bostak jotzerako sartu da 20. Korrika Bilbon, eta lau ordu eta erdiz ibili da auzoetan eta erdialdean zehar. Normalean Arrosako Ainhoa Villaverederekin egiten dugu bat Korrikako berri gurera ekartzeko, baina gaur korrespontsala aldatu dugu. 17:40 aldera Gure Esku Dagoren izenean lekukoa hartzeko aukera izan baitu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak eta zain zegoela […]

irakurri gehiago →

Tolosa aldetik sartu da gaur goizean Korrika Gipuzkoan. Goizaren zati handi bat Oarsoaldean igarota, sartu-irtena egin du Korrikak Lapurdin, muga zeharkatu eta Hendaia bisitatzeko. Itzuleran, euskalgintzako eta instituzioetako hainbat ordezkarik elkarrekin hartu dute lekukoa Santiago zubian. Itzuleran, aurtengo Korrikako kilometro esanguratsuenetako bat ikusteko aukera izan da Santiago zubikoa, hain justu. Hondarribitik Lezorako bidea egiten ari […]

irakurri gehiago →

20. Korrikako hasiera ekitaldia

30 martxoa, 2017 | 0 Komentarioak

Zuriñe Iarritu eta Koikili Lertxundi izan dira 20. Korrikako hasiera ekitaldia aurkezteko arduradunak. AEK-k egindako lana nabarmendu eta euskalduntze prozesuko partaideei aitortza egin diete. Korrika Otxandion abiatzearen esanahaia ere nabarmendu dute. Ondoren, Mikel Urdangarinek Zaharregia, txikiegia agian abestia eskaini die Otxandioko plazan bildutakoei. Hurrengo hitzartzea AEK-ko Iñaki Urkijorena izan da, eta haren atzetik sartu du […]

irakurri gehiago →

Korrikaren 20. edizioa hasteko bezperan, doako euskalduntzea bermatzeko instituzioetako aukerez, Onintza Iruretak erreportajea egin eta AEK-ko Mertxe Mujika elkarrizketatu du Argia astekarirako. Estitxu Eizagirre zuzendariak azaldu du zer jaso duen Iruretak, gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Danele Sarriugartek Raquel Gutierrez pentsalari eta militante internazionalistari egindako elkarrizketaren berri eman du Eizagirrek. Baita Markel Ormazabalek Zubietako makro-kartzelaren proiektuaz […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Maider Heguy, Ipar Euskal Herriko AEKko lehendakariak, aurtengo Korrika aipatzeaz gain, helduen euskalduntzearen erronka berrietaz mintzatu da. – Anaiz Aguirre, Baionako Atalante zinemagelako langile berriak, zinemaz duen zaletasuna eta « Euskadi » filmaren misterioa aipatu dauku. Musika : Itziarren Semeak « Egunero Alkarregaz », Korrikaren kanta « BatZuk » eta Chilly Gonzalez […]

irakurri gehiago →