adierazpen

Azken aldian sarri hitz egiten dugu espetxeetan dauden emakumezko euskal preso politikoek pairatzen duten egoeraz. Hor dago Arantza Zuluetaren kasua, Sara Majarenasen alaba Izarren aurkako erasoa edo duela zenbait hilabete hizpide izandako Nekane Txapartegirena. Azken horrekiko elkartasunez, Suitzarako bidaia antolatu da aste honetarako eta horri begira jarri gara, besteak beste, Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan Saioa […]

irakurri gehiago →

Abenduaren 3a pozik bizitzeko eguna omen dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugulako, zenbaiten arabera. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu omen da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Donostiako alkatearen postuetan ziren duela bost urte Martin Garitano eta Juan Karlos Izagirre. Beraz, Aieteko nazioarteko bake konferentzia egin zenean anfitrioi lanak egitea egokitu zitzaien. Biekin hitz egin dute Info7 irratiko Kalegorrian saioan, eta haien oroitzapen hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →

Bost urte bete dira gaur Aieten Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia egin zutela, bazirudien aldaketa handiko garaietan murgiltzera gindoazela, eta horretarako hainbat proposamen planteatu ziren konferentzia haren adierazpenean. Baina euskal gatazkaren ondorioen atalak blokeatua dirau oraindik. Eta zentzu horretan, garaiotako beste zenbait efemeride ere aipa ditzakegu. Joan den ostegunean bete baitziren zazpi urte Baltasar Garzon […]

irakurri gehiago →

Egungo hedabide hegemonikoak aberastasun eta botere handien interesen zerbitzura daudela ulertuta, gizarte desinformatu eta desaktibatuak sortzen eta iraunarazten dituztela uste dute Calcuta Ondoan GKEkoek. Horren aurrean, gaur hasi eta urriaren 26ra arte, KomunikAKZIO jardunaldiak antolatu dituzte EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean. Hedabideek iritzien sorreran eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan duten eraginari buruz hausnartzeko aukera eskaini […]

irakurri gehiago →

Heziketa eta gurasotasun kontuei buruzkoak ekarri ditugu gaurko elkarrizketaren tartera. Elen Kortaxarenak duela zenbait urte ezagutu zuen biodantza eta gaur egun saioak ematen ditu haur, gazte, heldu zein familientzat. Biodantza sistemari “bizitzaren dantza” ere deitu izan ohi zaio, eta horren bueltan hitz egin du Bergarako Txapa irrati libreko lagunekin Kortaxarenak, haurren gorputz adierazpenaz. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Gernikako belaunaldi gazteek ere gogoan izaten dute 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa. Bilobak dira, bonbardaketa jasan behar izan zuten herritarren bilobak, eta gur hasi eta datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Lobak dinamikako kideek. Horietako batekin, Ibai Muniozgurenekin hitz egin dute goizean Info7 irratian, eta, besteak beste, haren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu dugu gaur ere, Zumaia aldera begira jartzeko. Izan ere, herrian irrati librea martxan jartzeko lanean aritu da lan talde bat azken bi urteotan. Egitasmoari azken bultzada emateko bilera irekia deitu dute, interesa duen edonork parte hartzeko aukera izan dezan. Bilera bihar izango da, Alondegian, 19:00etan, eta guk […]

irakurri gehiago →

Ostiralean hasi eta astelehenera bitartean egingo dute Gazte Danbadaren bigarren edizioa, Laudion. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatu dute, eta hiru puntutan jarri dute indarra aurtengoan: musikari gazteei oholtzara igotzeko aukera emanez eszena gazte eta berritzailea bultzatzea, elikadura burujabetzaren alde pausoak emateko tokiko produktuak kontsumitzea, eta elkar zaintzea. Horien berri eman du, besteak beste, […]

irakurri gehiago →

Astebete igaro da Madrilen sormena delitu bihurtu zutenetik. Txotxongilo emanaldi bat egiten ari ziren Titeres desde abajo taldeko Alfonso Lazaro eta Raul Garcia atxlotu baitzituzten, beste hainbat gauzaren artean, “Gora Alka-ETA” leloa zeraman kartel bat erakutsi zutelako Madrilen, kaleko emanaldi batean. Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta espetxeratu zituzten hasieran, nahiz eta azkenean karguekin libre utzi dituzten. […]

irakurri gehiago →