abertzale

Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariak lau pilotarekin Argentinara joan dira, bertso-pilota dinamikaren harira. Bidaia horren kronika egin du Gaztelumendik biharko Gaur8 astekarirako, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak gurean. Gurera etorrita, Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urtemugari erreparatu dio. Egitarauaren barnean, Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak egingo baitituzte, bihar, Berriozarren. Amaitzeko, Amagoia Mujikak […]

irakurri gehiago →

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 10.000 ikasle inguru selektibitate froga egiten hasi dira gaur. Joan den astean egin zituzten unibertsitatera sartzeko probak Nafarroako 2.880 ikaslek, eta Ipar Euskal Herrikoak, berriz, ekainaren 15ean hasiko dira Baxoa egiten. Selektibitatea eta errebalidak, oro har, hizpide hartu dituzte gaur Info7 irratian Steilas sindikatuko Aitor Idigorasekin eta Ikasle Abertzaleetako Amaia Muguruzarekin. […]

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministako kolaboratzaileei egin diegu lekua gurean. Gaurkoan, Amaia Zufia batu zaigu Zebrabidera, eta larunbatean Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministez hitz egin digu. Goizeko lantaldeetan irtendako ideia nagusiak, arratsaldeko mahai inguruko gakoak eta burujabetza feministaren inguruko zertzeladak aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bihar ospatuko dira Ondarroan Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak, eta gaurko saioan irratien tartean egin diegu lekua. Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Bihar Durangoko Azokatik zuzeneko saioa egingo dugunez, egun bat aurreratu dugu Gaur8 aldizkariaren aurrerapena, eta Amagoia Mujikarekin hitz egin dugu zenbait konturen inguruan. Durangoko Azokari egin dioten errepaso historikoa; abenduaren 13an Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak; eta Mexikoko ikasleen desagerketari buruzko analisia nabarmendu dizkigu Mujikak.

irakurri gehiago →

Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, mobilizazio asteari ekin diote gaur hainbat hezigunetako ikasleek Desobedientziaz irauli lemapean. LOMCE, EU2015 zein Heziberri salatu eta unibertsitate erreformaren inguruko hausnarketa sustatzea helburu duen mobilizazio asteaz hizketan aritu gara IAko kide Antxon Barberiarekin.

irakurri gehiago →

Defentsako abokatuen eskariz, 28 gazte independentisten aurka Madrilen egiten ari diren epaiketan deklaratu dute hainbat lekukok egunotan. Ainhoa Etxaidek, Maider Carrerek edo Paul Riosek, besteren artean, guztiak absolbitzeko eta epaiketa politikoak eteteko eskatu dute. Etxaideren eta Carrereren hitzak bildu ditugu gaurko adierazpenen tartean; baita Onintza Enbeita Amaiurko diputatuarenak ere.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari aldizkariaren errepasoa egin dugu, gaurkoan, Amaia Zufiarekin. Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetarako izen ematea zabaldu izana; azaroko Emaraun-ean kaleratutako Kurdistango emakumeen egoerari buruzko elkarrizketa; eta Arrasaten Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? lelopean egindako mahai ingurua nabarmendu dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →