97 irratia

Bilboko 97 irratia irratikide bila dabil

azaroa 29, 2019 | 0 Komentarioak

Bilboko 97 irratiak bazkide kanpaina abiatu du, irratikideak bilatzeko gonbita luzatuz. 97ko Mikel Mariñok azaldu digu irratiko ateak zabalik daudela bertan parte hartu nahi duen ororentzat, eta bazkideak bilatzearen garrantzia ere azpimarratu du, irratiaren sustengu nagusia irratikideak direlako, hain zuzen ere. Beraz, 97aren deiari erantzunez, zaindu dezagun entzuten dugun hori! Irratikide egiteko lotura: https://97irratia.info/es/bazkidetza/

irakurri gehiago →

82 urte bete dira Lauaxeta Gernikan harrapatu eta Gasteizen fusilatu zutenetik. Data honen harira, Ipes elkarteak “Memoria eta literatura elkarrizketak” ekimenaren baitan Gernikako Astran. Koldo Izagirren idazlearekin solasaldia eta errezitaldi ibilbidea egingo dute herritik zehar. 97 irratiko Patxi Gaztelumendik kontatu digu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbo aldera jo dugu 97 irratiaren eskutik. Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoa eskaini du Kafe Antzokian, kontzertu berezia emango baitute uztailaren 14an Kobetamendin. Arratsalde osoko egitaraua egongo da, eta aurreratu dutenez gonbidatu bereziak ere igoko dira taldekideekin batera oholtza gainera. Prentsaurrekoan azaldutakoen berri eman digu 97 irratiko Patxi Gaztelumendik. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Bilbo aldera jo dugu irratien tartea, 97 irratiaren eskutik. Loraldia festibalari buruz aritu zaigu Patxi Gaztelumendi, eta baita Arteak Ireki mugimenduari buruz ere. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbo eta inguruetara jo dugu 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik. Aita Mari itsasontziaren egoeraren inguruan aritu gara lehenik eta behin, izan ere, Santurtziko portuan dago itsasora noiz irteteko zain. Bestalde, antzerki mundura eraman gaitu Patxik, Macbeth antzezlana estreinatuko baita Arriaga antzokian. Zazpikaleetan bihar abiatuko den “Lautan hiru” antzerki jaialdiaren inguruan ere aritu gara, […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbora jo dugu, 97 irratiaren eskutik. Bizkaiko bertsolari txapelketako finala, Bilboko herri denda eta BIRAn gaur antolaturiko “musika & generoa” mahaingurua izan ditugu hizpide Patxi Gaztelumendirekin.

irakurri gehiago →

Bilbora jo dugu irratietan tartean. Artea izan dugu hizpide Patxi Gaztelumendirekin, izan ere, Bilboko Arte Ederretako bi erakusketaz aritu gara. Alde batetik, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketaren inguruan aritu gara, eta baita “68aren ostean” erakusketaz. Azkenik, Garik kaleratu berri duen “Beste denbora batean” lanaren berri eman digu Gaztelumendik.

irakurri gehiago →

97 irratia: 5 urte eta beste 97 betetzeko prest

urria 26, 2018 | 0 Komentarioak

Zebrabidea berezia egin dugu Bilboko 97 irratitik. 5 urte betetzen dituen honetan, estudio berria estreinatu dute, eta bertara hurbildu gara irratiaren historiaz, irratsaioez, funtzionamenduaz eta hemendik aurrerako erronkez hitz egiteko. Mikel eta Txerrenen eskutik sartu gara 97 irrati libreko bihotzeraino. Entzun, entzun!

irakurri gehiago →

Bilbora jo dugu Irratien tartean, 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik. “Paya” konpartsako hainbat kideren anekdota bat ekarri digu lehenik eta behin, eta Bilboko auzoetara begira jartzeko tartea hartu dugu ondoren. Izan ere, errefuxiatuen eskubideen aldeko mugimendu zabala izaten ari da, auzoz auzoz zabaldu dena, eta azken egunotan kanpaldi bat ere burutzen ari dira. Azkenik, Urriaren […]

irakurri gehiago →

Bilbora begira jarri gara gaurko Irratien tartean, 97 irratiaren eskutik. Miribillara jo dugu, eta kirol eta bertso kontuez ezagunago dugun arren, Miribilla eskolako errealitatearen berri eman digu Patxi Gaztelumendik. Bertako guraso eta zehatzago esanda bertako haurren amek eginiko aldarri eta salaketez aritu gara. Rap abesti bat egin dute aipatutako amek, eskolaren inguruko aldarri eta protestak […]

irakurri gehiago →