3Kortxea

Musikazale! Gaurko irratsaioan zenbait albiste ta nobedade musikal errepasatuko ditugu. Gainera, asteburu honetan ospatuko den Pussy Matic jaialdiko lagunekin berba egingo dugu ta #gutizia goxoa izango dugu Bones of Minerva taldearekin.

irakurri gehiago →

Musikazale! Aste honetako irratsaioa ere bete betea dator, Gasteizko 7 tabernako Pollo konpletoa 😋  bezala. Asteko albiste musikalak errepasatu ditugu. Zenbait nobedade entzun ditugu, tartean Serrullaren disko berria, edota Izaki Gardenak zein Eskean Kristö taldeen aurrerapen kantuak. Gainera, Mice taldeak Feministon Herriari jarrio dion “Bizi Arnas” abestiaz ere gozatu dugu, zein ederra! Eta elkarrizketaren atalean, […]

irakurri gehiago →

Giante talde berria da, baina, taldekideak, ez. Jefe Chirparen errautsetatik sortua, “This is fine” diskoa kaleratu berri dute, post-hardore doinuak biltzen dituzten 12 pilula eder. Horretaz gain, albisteak errepasatu eta disko berri asko ere entzun ditugu, tartean, Morau, Azken Aukera, Los Señora, Marlik, Liot, Bidelapurrak, No Regret eta aurrez aipaturiko Giante.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bultz! taldekoak gonbidatu izan ditugu.

abendua 15, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Eme taldea, Bi bala, Mirailak, No regret, Pelax eta beste batzuen disko berriak entzun ditugu. Gutizia bezala, Deap Valley taldea izan dugu eta elkarrizketatua Elorrio eta Abadiño artean sortutako Bultz! taldea elkarrizketatu dugu.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: BCore zigilu independientea

otsaila 24, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoan ez dugu izan elkarrizketarik, baina tarte zabala eskaini diogu #gutuzia atalean Bartzelonako BCore zigiluari. Diskoetxe independienteak 25 urtetik gorako ibilbidea du eta besteak beste, Tokyo Sex Destruction, Aina, Los Retrovisores, Suzy & Los Cuatro, Betunizer eta Capsula taldeen abestiak entzun ditugu. Horretaz gain, zenbait albiste eta nobedade ere entzun ditugu.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Nobedadez lepo aste honetako saioa.

urtarrila 27, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetan, albiste ugari izan ditugu mintzagai eta nobedadeen artean, Sumision City Blues, Entzun!, Estricalla, Ero, Makulu Ken, Willis Drummond, the Soulbreaker Company, Fetixe eta  Huntza taldeen lanik berrienak entzun ditugu.  

irakurri gehiago →

Saio berezia izan dugu gaurkoan. Betiko lez, albiste musikalak jorratu eta zenbait nobedade entzun ditugu, tartean, Monte del Oso, Los del Rayo, Torii, the Lucilles edota Perlak taldearen aurrerapen kantua entzun ditugu. 2016. honetan ospatuko dugun Hala Bedi Rock jaialdia ere izan dugu mintzagai. Baina, gaurkoan protagonista, Montauk taldekoak izan ditugu, astean “Bilaketan” diskoa kaleratu […]

irakurri gehiago →