Argizirin Aitaldia

ARGIZIRIN AITALDIA 2016-05-20

maiatza 20, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldian hainbat kontu landuko ditugu. Hasteko, Errigora ekimenaren inguruan solastatuko gara Ibai Sueskunekin. Segidan berriz, nekazaritza biodinamikoa izanen dugu hizpide. Meningitisaren kontrako txertoaz ere ariko gara Pello Iturria botikariarekin. Bertze Pello batekin segituz, San Millan abizena duenak, eskulturen inguruko solasak eskainiko dizkigu. Bukatzeko berriz, Naiara Alberrok Libele diseinuak aurkeztuko dizkigu. Denboraldi berrirako […]

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

maiatza 13, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako Argizirin aitaldian kontu desberdinak landuko ditugu. Hasteko, berme edo garantiei buruz solastatuko gara Mikel Bezunartearekin. Segidan, TTIP-aren negoziaketen inguruan solastatuko gara Enrike Galartza NUPeko irakasle eta ekonomialariarekin. Bukatzeko berriz, Aroztegia proiektuaren Eragin Linduistikoaren Ebaluazioa (ELE) aurkeztuko digu UEMAko teknikariak, Goizane Aranak.  Aipatu, irratian Keu Agirretxeak lehen aldiz eskainitako kantu bat ere aditu ahal […]

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

apirila 15, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldian, alde batetik Enrike Galartza ekonomilariarekin solastatuko gara Panamako paperen inguruan. Segidan, goi mailako arropen inguruko solasak eskainiko dizkigu Miren Rubio kazetariak. Bukatzeko, argindarraren faktura hobeki irakurtzen ikasiko dugu Mikel Bezunartearekin.  

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

apirila 8, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan ere kontu desberdinak landuko ditugu. Hasteko, Txente Rekondorekin solastatuko gara Europar Batasunaren jarreraz. Ondotik Afuren kanta bat aditu eta bertzelako gaiekin segituz, gerrietako mina izanen dugu hizpide Begoña Viela fisioterapeutarekin. Bukatzeko berriz, Gotzon Karkarrekin solastatuko gara UEUn eskainiko duen ikastaroaren inguruan. Jendaurrean nola solastatu hobeki ezagutuko dugu.

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

apirila 1, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan ere kontu desberdinak landuko ditugu. Lehenik, plazara dantzara ekimenak argitaratutako ohar baten inguruan solastatuko gara Elurre Iriarterekin. Segidan, Jurgi Ekiza musikariarekin solastatuko gara. Bukatzeko berriz, “gutik zura, iragana oraina eta Etorkizuna” izeneko lana aurkeztuko digu Mari Jose Barriolak.

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

martxoa 18, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan, lehenik, Bardoak ekimenaren final handiaren inguruan solastatuko gara Lorea Arburuarekin. Segidan, kontrabandisten inguruko bizipenak jasoko ditugu Xabier Zugarramurdiren eskutik. Arrazakeriaren kontrako astea dela eta, SOS arrazakeriako kide den Leire Oltzarekin bildu gara. Bukatzeko, Pello Iturriak azken lana aurkeztu digu.

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

martxoa 11, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako Argizirin aitaldian lehenik, martxoaren 8a pasa berri dela eta, Kurdistango emakumeen borroka izanen dugu hizpide Irantzu Pastor lesakarraren eskutik. Segidan, bertzelako kontuak landuz, hestebeteen inguruan solastatuko zaigu Amaia Meoki dietista. Bukatzeko, Baztanen burutu duten egitasmo baten berri emanen digu Nora Salbotxek: Baratze hezitzaileak.  

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

martxoa 4, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldian ere hainbat kontu landuko ditugu. Hasteko, menpekotasunaren inguruan solastatuko gara Laura Andresena gizarte langilearekin. Segidan, Europar Batasuna errefuxiatuekiko erakusten ari den jokabideaz ariko gara SOS arrazakeriako Agustin Unzurruntzagarekin. Bukatzeko berriz, neskatoak izeneko dokumentala aurkeztuko digu Jon Abril egileak.  

irakurri gehiago →

ARGIRIZIN AITALDIA

otsaila 26, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldian, lehenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle den Enrike Galartzarekin solastatuko gara herrialde emergenteen eta emakumeen lan baldintzen inguruan. Ondotik, gai desberdinak landuz, Begoña Viela fisioterapeutarekin zoru pelbikoari buruz solastatuko gara. Bukatzeko, Aroztegiaren inguruko galdeketa egiteko eskatuz 45 ordezkarik sinatu duten manifestuaz ariko gara Miren Egaña parlamentari ohi eta egungo Nafarroako Gobernuko langilearekin.  […]

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

otsaila 19, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan, lehenik, autodefentsaren inguruan solastatuko gara Bilgune Feministako kide den Idoia Arraizarekin. Segidan, Enrike Galartzarekin, Espainiako Gobernu osaketa eta energia pobreziaren inguruan mintzatuko gara. Bukatzeko, bertsoa eta ipuina uztartuz, Julio Sotorekin bilduko gara istorio trukea(n) izeneko emankizunaz solastatzeko.

irakurri gehiago →