Paradisu zinema

Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.15ean behin ordubete.

Paradisu zinema #54 Udako postalak

27 uztaila, 2018 | 0 Komentarioak

Hiru lagunen arteko jolas udatiar bat antolatu dugu aire libreko emanaldi honetarako. Bi audio eta bi irudi postal iritsi zaizkigu probentzako probintziatik, beste lau gure (in)probisaziotik eraiki ditugu, otxoteari zortzi kanta eta filmekin erantzun diogu: Turista bere bakardadean, distantziarik gabeko amildegiak, zentsuratutako zentsura, area txikitzen duen gailua, abortoaren abortoa, soinu bandak sortzen dituen jantokia… denek […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema #53 Dear White People

25 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Dear White People telesaila aitzaki Iraitz Agirre, Ainhoa Narbaiza eta hirurok osatu dugu gaurko saioa. Gure buruak zuritzeko bada ere, Kartzela Zaharreko Txapa irratian aurpegi beltzez, intersekzionalitateez, botereez, harremanez, umoreaz, aktibismoaz, autokritikaz, zapalkuntzez… hitz egiten ausartu gara. Hiru zuri, gizon bat: Txuri maiteok, hemen zure etxeko goxotasunean entzuteko irratsaio posible bat.

irakurri gehiago →

Paradisu zinema #52 Paradisu lihoa iruten

27 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

  Argi epela beroa, hariak finak dira, baina justizia errespetatu egiten da, danborra eta festa, nor salatzea zer salatzea, zure begiak ikusi nituelako, eta zuk ezin ni ikusi?, ahaztu ezazu dena, bankuetxe baten aterpean, potere baten sotintasuna, baina nik kanta bat egingo dizut… Hitzen lihoa iruten irratsaioko Manex eta Ogiñi Paradisuko pezeran izan ditugu gaurkoan. […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema #51 Urtaroen collage kolektiboa

5 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

Hitzik gabe. A.N., A.A., A.O., A.K., B.I., J.T., M.B., M., N.M. eta S.R. A.C., A.L.,  E.O., G.U., I.I., J.U., M. A., M.T. eta X.L. A.C., A. A., A.O., A.M., D.M., J.A., K.E., L.A., R.R., U.B. eta U.A. A.N., A.P., A.K., G.P., I.C., I.A., I.S., I.A., K.M., M.J., M.Z., N.L., O.O. eta U.O.

irakurri gehiago →

Ez da zinema muturik existitzen, zinema mutua deritzogun horretan, pertsonaiek hitz egiten dute, elkarrizketak daude, ikusleok gara gorrak. Euskal musika anitzaren ibilbidearen iruditegia hor dago, amesteko, asmatzeko, irratiz ikusteko. Musika zinema itsua da. Irudikatzen ez den herri bat ezin da existitu. Ez bagara irudikatzen, irudikatuak izango gara. Borroka da bideoa. Euskal zinema itsuaren manifestu bisualerako, […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema – 49 Ametsetako lurra

8 urtarrila, 2017 | 0 Komentarioak

Errealitatearen sabaitik Ametsetako lurrera. Zenbat irudi antzez ditzazke ispilu batek zahar bilakatu aurretik? Nuovo Cinema Iralaren sutearen hurrengo egunean gaude, hiru ikusleak suaren argitan. Muxu zentsuratuak zakarrontzian Hemen dena ikus, sor, filmatu, lor eta idatzi daiteke. Zinez ez dago ezinezkorik. Gidoirik gabeko filma hastera doa, zuzendaririk gabeko bidaian. Gaur Ametsetako Lurrak Zinemaren Paradisua konkistatu du. […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema – 48 Sute kontrolatua

14 azaroa, 2016 | 0 Komentarioak

Kontraesanak eta aldaketak. Gaur egungo ikus-entzunezkoen kontsumo ohituren inguruko 37 galdera izan ditugu abiapuntu bezala, zentzua dauka gaur egun zinemari buruzko ordu beteko irratsaio bat egiteak? Bosgarren denboraldira Paradisu Zinema barrutik immolatzeko asmoekin etorri gara. Kabinako film zatiek sua hartu eta begien aurrean zinema berri bat sortuko da. Hasi dadila ikuskizuna. Gaurko kantak: Anger – […]

irakurri gehiago →

PARADISU ZINEMA – 47 – Azkoina

11 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Politikan ez dago gauza politikan. Eta zineman? Ez dago egirik politikan, bai ordea begirik, eta gure begiradekin sortzen ditugu munduak. Zinema oro politikoa bada, ze da zinema soziala, ze da zinema politikoa? Zinemaren erabilera politikoaz hitz egiteko Fort Apache formatuari heldu, eta Azkoin berezia egin dugu, horretarako KKinzona irratiko Pino Matutino tertulia suni peronistako kide […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema #46 Part of the Weekend Never Dies

16 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Zazpi egunetako asteburuan Soulwax-en “Part Of The Weakend Never Dies” dokumentala izan dugu. Paradisu zinemaren etengabeko remix bat. Irratsaioko kantu zerrenda: Soulwax – E-Taking Soulwax – Miserable girl Soulwax – Any minute now Soulwax – Slowdance Daft Punk – Robot Rock (Soulwax remix) Soulmax – Too many Dj´s Muse – Muscle Museum (Soulwax remix) Soulwax […]

irakurri gehiago →

Paradisu zinema #45 Lau denboraldi

26 urria, 2015 | 0 Komentarioak

Lau urtarotako lau denboraldi luze izan ditugu Paradisu zineman. Aurtengoa horrela hasi dugu. Lau telesail ezberdinen lau denboraldi errepasatzen. Laurek denboraldi bakarra izan dute, laurak sakoneko balore krisi batean eraikiak dira; narko estatuak, mediterraneoko eraikuntza-enpresen burbuila, maitasun erromantikoa eta sistema ekonomiko politikoa. Gure lauburua, gure lautada izan da: Narcos, Crematorio, Dates eta Mr Robot Paradisu […]

irakurri gehiago →