RADIO KULTURA IRRATIA

Radio Kultura Irratia

HERTZETAN #3 – Aguxtin Alkhat

abendua 28, 2015 | 0 Komentarioak

Radiokulturak eta Kanaldudek beti elkarlanean segitzen dugu Hertzetan musika emankizunaren ekoizten. Hilabete huntan, Aguxtin Alkhat Armendariztarra izan da gure gomita, Xan Bidegain, Julien Labat eta Pierre Sanglak lagundurik. 2013an argitaratu zuten 6 kantuk osatzen duten “Ihes Egin” izeneko EP-a Usopop kolektiboarekin. Aurten aldiz “Haizeen Meneko” diska luzea aurkeztu daukute. Folk/rock ez baina folk eta rock estiloak aipatzen dituzte haien […]

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA – Zizpa Gaztetxea

abendua 28, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Emankizun honetan aipagai : Iñarritu-ren The Revenant filma, Leonardo DiCaprio, Jon Arretxe… Unai Arkauz ginuen emankizun honen gomita, urtarrilaren 23an estreinatuko den Baionako Zizpa Gaztetxea aipatzeko. Musika : De Phazz – The Mambo Craze ; Piscine – Natation Synchronisée ; EKIZA – Lohia

irakurri gehiago →

« Loiolako hegiak » liburu arrakastatzua 2010ean argitaratu ondoren, Imanol Murua Uria kazetariak « Ekarri armak, ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika » liburua aurkeztu berri du 2015. abenduan. Honetan, ETAk  behin betiko amaiera iragarri zuenetik gaurarte gertatutakoa kondatzen du. Ikerketa lan hau nola burutu duen azaltzen dauku Imanolek …

irakurri gehiago →

HERTZETAN #2 – 2ZIO

abendua 28, 2015 | 0 Komentarioak

Radio Kultura eta Kanaldudek elkarlanean, Hertzetan emankizunaren bigarren alea aurkezten dautzuegu. Giranice taldearen rock instrumentaletik landa estiloz arrunt aldatzen dugu, aldi huntan 2zio rap taldea izan baita gure gonbita. Udazken huntan, hirukoteak “Bideak” bere bigarren diska kaleratu du. Sorkuntza fasea, hitzak, zuzenezkoak, autoekoizpena, rapa Euskal Herrian, bertsolaritzarekin harremanak… hainbat gai aipatu ditugu emankizunean zehar, elgarrizketa […]

irakurri gehiago →

« Lepo-ondo Gogor » deitutako liburuan Gabi Mouescak bere biziaren ari gorria kontatzen dauku. Presondegiaz, bake prosezuaz, militantziaz eta baitaere etorkizunaz mintzatu zauku beldurrik gabe … Iraupena – 12:50

irakurri gehiago →

40 urte Franco hil ondoren, Mathieu Elgoyhen-ek, Historia erakaslea Baionako Villa Pia lizeoan, Euskal Herriaren garai ilun horietara salto egin du liburu edukatibo baten idazteko, Franco et le Pays Basque, Elkar-en argitaratua izan dena. Irupena – 10:05

irakurri gehiago →

Jakina da azken urte hauetan irudiaren garrantzia gero eta zabalagoa dela. Txalaparta argitaletxeak bere azken eskaintzetan aldaketa hau kondutan hartu duela erraiten dauku Jon Jimenez editoreak.   Exenplu gisa, horra aurkeztean dauzkigun liburuak : – ETA, Historia irudietan. 1951-1978 – Independentzia helburu. – Euskal Herriko historia ilustratua (1 & 2). – Hiri hondakin solidoak. – […]

irakurri gehiago →

Bi diska ateratzea urte berean ez da ohikoa izaten. Are eta arraroago helburu bikoitz hori kasualki suertatzen bada … Jabier Muguruza, Gipuzkoar kantari ta musikariak, « Tonetti Anaiak » eta « Barnasants 2015 » disketan diren ixtoria eta anekdotak azaltzen dizkigu … Iraupena – 15:52

irakurri gehiago →

KULTURKUBOA – Josu Martinez errealizadorea

abendua 21, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.  Emankizun honetan aipagai : Josu Martinez zinegilearen ibilbidea, Behi Bideko Andere Xuriak taldearen Gure Etxean Badira diskoa, Star Wars… Musika : Totorro – Tonton Alain Michel. Iraupena – 58:55  

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA – Gamelan bat Indonesiatik !

abendua 14, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.  Emankizun honetako gai nagusia : Indoseniar « Gamelan » soinu tresna Hazparneko lurraldean ! Marie Bidart, Soinubila elkartearen koordinatzaileak tresna honekin zer helburu duten azaltzen dauku. « Réalité », Quentin Dupieux filma egilearen azken lana. Musika : Belako taldeak heldu den urtarrilan aurkeztuko duen diskaren aurrekantu […]

irakurri gehiago →