RADIO KULTURA IRRATIA

Radio Kultura Irratia

Aste honetako Kultur Kuboan: -Hazparneko Zinegin festibala heldu zaukula “Kliklap” film labur express lehiaketa iraganen da ere bai. Berritasunak aipagai ukan ditugu Maitanerekin. -Baionako Nautiquettes elkarteko neska pilotariek aurten ere egutegi artistiko eta errebindikatiboa aurkezten daukute… Musika: Prince “Peach”, Choir Noir “Shadow Moses”, Madda Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

« Zaldi Urdina », heroina eta 1980ko hamarkadako oroitzapen txarrenetarat urbiltzen gaituen antzezlan baten izena da (Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antzeztua).Antzezlan honetan, Ametsek, poliziatik ihesean den anaiaren bila dabil …Edurne Azkarate, Oiongo antzerkilari gazteak, bere ibilbide interesgarria aipatzeaz gain, Ametsen rola nola jokatzen duen azaltzen dauku… Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/ Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: Lurrama, laborantxa iraunkorraren besta, beste ikuspegi batekin jorratu dugu Bixente Eyherabiderekin… Musika: The Baboons “At ease”, The Inspector Cluzo “We the people of the soil” Iraupena : 55:06 Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Ipuinak asmatzen, egokitzen eta kondatzen ditu Koldo Amestoy Hazpadarrak azken 35 urte hauetan. Kondalari baten egunerokotasunaz, proiektu desberdinetaz bai eta labirintoekin asmatzen dituen giro berezietaz mintzatu gara berarekin… Xehetasunak : https://koldoamestoy.wordpress.com/ Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Henri Errandonea, Iparraldeko pilota batzordearen idazkari nagusiak, proiektu harrigarri bat aurkezten dauku : euskal pilotaren garatzeaz Guinea-Conakryn (Iparraldeko pilota batzordeak hitzarmen bat sinatu berri du « Avenir Jeunesse Guinée » elkartearekin). Xehetasunak : http://www.aajg.fr/index.html Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Ttitto Aguerrek bere Larreko gelan ikusgai den erakusketa harrigarria aipatzen dauku… -Niko Armendarizek bere Pott serigrafia enpresa eta eramaiten duen lana aurkezten dauzkigu… Musika: Erik Satie “Vexations”, Drake “Energy”, Anoushka Shankar “Pancham se gara” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Zoé Bray margolari-antropologoaren ezagutza gurekin egin bere “Bekoz Beko” erretratu erakusketa Baionako euskal museoan ikusgai dela… -Ainhoa Labeyriek Baionako Oreka zirkoaren aurkezpena egiten dauku aktualitate aberats batekin heldu zaukula elkartea hilabete huntan… Musika: Sungha Jung “Wind Song”, The Roots feat Bilal “It ain’t fair”, Kaskezur feat Miren Narbaiza “Buztinezkoa” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Jakinola elkarteak muntatu duen hizkuntza etxe berriaren aurkezpena egiten dauku Jesus Garate arduradunak. Baionako Santu Ispiritun den lokala hunek hizkuntza klaseak (ingles, frantses, gaztelera, euskara, arabiar…) eskaini nahi ditu bainan baita ere baliabide gune bat nahi duten guzientzat, klasearen hormak “apurtuz”… Musika: Christian Scott “West Of The West” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Telmo Esnal zinegilearekin mintzatu gira “Dantza” filma estreinaldi arrakastatsuak bizitzen dituela. Zinegile-dantzariak obra ezin garaikideagoa eskaini nahi izan du dantza oinarri arrunt tradizional batekin… Musika: Manez eta kobreak Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Francine Urgorrik “Bon Air” Kanboko zaharretxean eramaiten duen lana azaltzen dauku… -Zaldi Urdina antzezlana aktualitatea inarrosten duela, Axut konpainiako Ximun Fuchs eta Edurne Azkarate antzerkilariarekin mintzatu gira… Musika: Alberta Hunter “Nobody knows you when you’re down and out”, The Doors “Mosquito”, Nekfeu “Vinyle” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →