Hertzetan

Hertzetan

HERTZETAN #9 – Eraul

29 ekaina, 2016 | 0 Komentarioak

Hertzetan musika emankizunaren bederatzigarrena aurkezten dauzuegu Kanaldude eta Radiokulturak. Aldi huntan, Donostiako Eraul taldea gonbidatu dugu. Folk, pop eta bluesetik elikatzen diren doinuek dute eraikitzen Eraul, melankoliaren presentzia haundiarekin. Hastapenean Asier Beramendiren proiektua bazen ere, 6 taldekide dira orain taldean. Gitarra, txeloa, pianoa, biolina, baxua eta bateriak dute Eraul osatzen. Bideoa : http://www.kanaldude.tv/Hertzetan-9-Eraul_v4245.html Jatorria : Radiokultura […]

irakurri gehiago →

HERTZETAN #8 – Joseba B. Lenoir & Gakobeltzak

29 ekaina, 2016 | 0 Komentarioak

Hertzetan emankizun berri bat aurkezten dauzuegu, Radiokultura eta Kanaldudek elgarrekin ekoiztua. Aldi huntan Joseba B. Lenoir eta Gakobeltzak gurekin ginituen “Eguzkietara begietara so” disko berria aurkezteko. Joseba Baleztena, Miren Narbaiza eta Ander Mujika, hiru lagunek, haien musika eta umore ona partekatu daukute saio polit huntan. Bideoa : http://www.kanaldude.tv/Hertzetan-8-Joseba-B-Lenoir-eta-Gakobeltzak_v4239.html

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Gaurkoan Urkiri Salaberria gure mikroen gibelean ginuen Eusko Ikaskuntzak “Deskonektatu mundura konektatuta jarraitzeko” lemapean antolatu duen mintzaldiaren aipatzeko. Allande-k Gojira metal taldearen azken diskoa, Magma, aurketu dauku. Mikel aldiz San Juan edo Donimane bestaren aipaldia egin dauku. Musika : Juan Carlos […]

irakurri gehiago →

HERTZETAN #7 – Eskean Kristö

13 ekaina, 2016 | 0 Komentarioak

Kanaldude eta Radiokulturak zazpigarren emankizun rock ‘n’ roll bat aurkezten dauzuegu. Eskean Kristo Bizkaia Aratian sortu den rock bostkotea da. Beraien lehen lana 2013an atera zuten, eta bigarrenaren grabatzeko Niko Etxart-en gana joan ziren 2014an. 70. hamarkadako rocka da lotzen dituen musika, eta influentziak argiki entzuten dira. Hertzetan emankizunera etorri dira beren azken lana aurkezteko, […]

irakurri gehiago →

Hertzetan #6 – BI ZALDI

16 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Bi zaldi, 2014an Zaldibiko Haize Bazterrak sorkuntza espazioan sortu den bikote akustikoa da. Hastapenean gitar batek eta bi ahotsek osatzen bazuten ere, zuzenezkoetan saxofoia gehitzea deliberatu zuten, publikoaren aitzinean hirukote bilakatuz. Atzerriko kantuak moldatzen hasi ziren, hitzak euskarara itzuliz. Eta berriki haien kantuen sortzen ari dira. Beñat, Gartxot eta Eneko emankizun hunen gomitak izan dira […]

irakurri gehiago →

Hertzetan #5 – LUMI

19 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

Lumi pop elektroniko bikotea, Hertzetan emankizunaren bostgarren aleko gomita izan da. Kide bakotxak bere bidea egin du jadanik. Nahia Zubeldia, Unama eta Sohano taldeetan ibili da, Manu Matthys-ek aldiz Odei izeneko elektro proiektu bat eramaiten du hiru lagunekin batera. Bi mundu uztartzen dira beraz proiektu huntan, eta emaitza pop elektroniko atmosferiko bat dugu. LUMIk lehen […]

irakurri gehiago →

Hertzetan #4 – EKIZA

27 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Hor dugu Hertzetan emankizunaren 4. saioa, Kanaldudek eta Radiokulturak elkarlanean ekoizturik. Orain arte taldeak baizik ez ginituen gomitatu, baina aldi huntan bakarlari bati egin dakogu harrera. Willis Drummond taldearen kantari eta gitar jolea, eta azken denboraldi huntan Zura taldean agertzen den Jurgi Ekiza ginuen gurekin momentu intimo bezain polit batentzat. EKIZA izenarekin argitaratu berri duen […]

irakurri gehiago →

HERTZETAN #3 – Aguxtin Alkhat

28 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Radiokulturak eta Kanaldudek beti elkarlanean segitzen dugu Hertzetan musika emankizunaren ekoizten. Hilabete huntan, Aguxtin Alkhat Armendariztarra izan da gure gomita, Xan Bidegain, Julien Labat eta Pierre Sanglak lagundurik. 2013an argitaratu zuten 6 kantuk osatzen duten “Ihes Egin” izeneko EP-a Usopop kolektiboarekin. Aurten aldiz “Haizeen Meneko” diska luzea aurkeztu daukute. Folk/rock ez baina folk eta rock estiloak aipatzen dituzte haien […]

irakurri gehiago →

HERTZETAN #2 – 2ZIO

28 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Radio Kultura eta Kanaldudek elkarlanean, Hertzetan emankizunaren bigarren alea aurkezten dautzuegu. Giranice taldearen rock instrumentaletik landa estiloz arrunt aldatzen dugu, aldi huntan 2zio rap taldea izan baita gure gonbita. Udazken huntan, hirukoteak “Bideak” bere bigarren diska kaleratu du. Sorkuntza fasea, hitzak, zuzenezkoak, autoekoizpena, rapa Euskal Herrian, bertsolaritzarekin harremanak… hainbat gai aipatu ditugu emankizunean zehar, elgarrizketa […]

irakurri gehiago →
no image

HERTZETAN #1 – GIRANICE

4 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Hertzetan musika emankizunaren lehen saioa aurkezten dautzuegu Radiokultura eta Kanaldudek elkarlanean. Hilabetero, musika talde bat gonbidatuko dugu eta hauekin solasaldi bat izanen dugu, zuzenezko musikarekin tartekatuz. Helburua Euskal Herriko musika ekoizpenen aniztasuna erakustea eta musikaz gozatzea izanen da. Lehen emankizunarentzat, Gipuzkoako Orioko rock instrumental talde bat gonbidatu dugu, Giranice taldea. Generikaren musika: Totorro – Chevalier […]

irakurri gehiago →