Reggae Fever

REGGAE FEVER X4: Delroy Wilsonetik Melvin Davisera

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izan dugu Asteko Klasikoa eta hark ireki du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!

irakurri gehiago →

Aste honetako saioa berezia izan da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izan ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

irakurri gehiago →

Azaroaren 9an Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu. Arimen gaua dela ere probestu dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira falta nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!

irakurri gehiago →

RAGGAE FEVER X1: Denboraldi hasiera

urria 25, 2019 | 0 Komentarioak

Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria hasi da. Asteko klasikoak eman dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarri ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko…Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu!!!

irakurri gehiago →