Kuskus doinuak

no image

kus kus doinuak_140115

urtarrila 18, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko kus kus-a 90. hamarkado lau gazte Kaliforniarrek sukaldatuko dute. Beren amorrua sistemaren makinariaren aurka jarri zutenak. Horrela, beren hizki ezkertiarrak funk, hip hop eta rap-a crossover doinuekin nahastu eta sekulako indarra eman zutenak, nahiz eta sistemak beren aurka indar guztiak ibili zentsuraren bitartez hauek ixilarazi nahian. Gaur Rage Against The Machine kus kus doinuetan […]

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak_131212

abendua 13, 2013 | 0 Komentarioak

Hemen gatoz berriz ere, gure kus kus-a sukaldatzen. Oraingo honetan, aurtengo Entzun aldizkariari jarri diogu arreta nagusiki. Bertako bildumak gure belarri eta zentzumenak gozatzen dituen bitartean aldizkariko erreportaiak eta elkarrizketak aipatuz. EH-ko musikazaleentzat derrigorrezko erosketa Durangoko azokan. Gozatu

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak (13-11-21)

azaroa 22, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko bidaia lorez eta irrifarrez betetako zelai berde amaigabean egingo dugu eguzki dizdiratsu baten argipean. Izan ere, azkeneko saioak nahiko ilunak izan omen dira eta gaur kolore kutsu berezi bat eman diogu. Zoriontasuna, alaitasuna edota momentu gogorretan aupada ematen diguten doinuak nagusi gaurkoan. Izan ere, musika melodia eta erritmo hutsetatik aratago dago eta sentimendu asko […]

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak_(13-11-14)

azaroa 15, 2013 | 0 Komentarioak

Ongi etorri efektuen, reverb edota delay kontzeptuen eta kolore difuminatuen ordura. Gaurko honetan, gaur egungo psikodelia taldeei begira egon gara, bortitz zein lasaixeagoak. Pena bakarra psikodelia kontzeptuan sartuz gero ordubete eskas geratzen zaigula. Noizean behin itzuliko gara horrelako doinuekin.

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak_(13-10-31)

azaroa 2, 2013 | 0 Komentarioak

Pixkat berandu baina hemen duzue Esan Ozenkiri buruz egindako bigarren zatia

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak (13-10-24)

urria 25, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko honetan experimentu txiki bat egitea bururatu zaigu gure kus kus errezetan.  Izan ere, ordubeteko saioetan ez da erreza iraupen luzeko abestien tartea topatzea. Hala ere, abesti hauen xarma ikaragarria dela pentsaturik, 52 minutuko abesti baten bidaian murgilduko gara. Agian batzuentzat bidaia astuna izango da, baino besteentzat bidaia ederra izatea espero dugu. Horretarako, “Sleep” taldearen […]

irakurri gehiago →
no image

kuskusdoinuak_31_(13-10-17)

urria 18, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko bidaia gure nerabezarora izango da. Izan ere, gaurko omenaldia 90. hamarkadan euskal musika eta euskaraz abestutako musikari izugarrizko bultzada eman zion Esan Ozenki zigiluari eskeiniko diogu.  Autoedizioan eta autogestioan sustatzen zen zigiluari, AEB-tako Dischord eta antzerako beste zigiluen eredua jarraituz. Ordubete eskas geratzen zaigunez hurrungo astean jarraituko dugu garai hartako musikari gure omenalditxoa eginez. […]

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak (13-10-10)

urria 11, 2013 | 0 Komentarioak

Tamalez, aste honetan grabazio arazoak izan ditugu eta ezingo dugu aste honetako saioa igo webgunera. Pena bat. Barkatu eragozpenak eta hurrungo asterarte Kus kus doinuak

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak_30_(2013-10-03)

urria 4, 2013 | 0 Komentarioak

Heldu da azkenean kus kus doinuen 2. denboraldiaren hasiera. Kurtso berri honi hasiera emateko, parentesi txiki batzuen baimenarekin, jarri dugun musikarekin Euskal Herri mailan musika eta kultur ekintzen antolakuntzan jarduten duen jendea omendu nahi izan dugu: Sotoko Hotsak, Bebarruko jardunek, kafea eta galletak etab… Nola ez, EH osoko gaztetxe eta bestelakoak ahaztu gabe. Pozgarria da […]

irakurri gehiago →
no image

kus kus doinuak_29_(13-06-13)

ekaina 14, 2013 | 0 Komentarioak

Astebukaera honetan sekulako bi jaialdi dauzkagu eskura gure herrialdean. Urtero Andoain-en ospatzen den Bastero-rock jaialdia alde batetik eta bestetik Bilbon ospatuko den Kristonfest jaialdia. Aukeratzeko zaila dugu kontzertu zaleok. Alde batetik dantzan egin edota gerria mugitzeko aukera eta bestetik burua astintzeko aukera. Bi jaialdi hauetan izango diren taldeak aurkeztu ditugu gaurkoan, zuek ere dantzan edota […]

irakurri gehiago →