Salda badago

Salda badago

Agur entzule!!! Salda Badago oporretara doa. Azken saioan Alado Sincera, Arrotzak, Capitán Bazofia,  Lumi… eta Rosvita. Gozatu! Ondo pasa udara!!!

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO- Gorka Doneztebe gonbidatu dugu

maiatza 26, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Gorka Doneztebe irrati gizon mitikoa etorri da gurera bere musika-altxor gustokoenak ekarriz. Gozatu!!!

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO- Peru eta Aizpurutxo Anaiak

maiatza 19, 2016 | 0 Komentarioak

Aupa entzule! Emanaldi harrigarria izan dugu gaurko irratsaioan. Peru abeslari usurbildarra, Howie Reeve bakarlari eskoziarrarekin izan genuen Urretxu-Zumarragako GazteleKUan zuzenean maiatzaren 18an. Kontzertuaren ondoren irratira gerturatu zaigu Aritz Ormazabal Barrios, Ogiñi Somar eta Isuo Sasiiarekin batera. Lauen artean kontzertua izan dute hizpide hasieran, loop station tramankuluaren aurkako adierazpen benetan gogorrak egin dituzte jarraian eta azkenik, […]

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO – Viaje a 800

maiatza 12, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur Algeciraseko stoner talde bikain honen diska entzun ahal izan dugu. Diablo roto de… izenekoa. Diska osoa goitik behera entzuteko aukera daukazue hemen, bere berezko ordenean, Bergarako Txapa irratiko “Album bat konfesio bat” irratsaioari bezala eta berauri gorazarre eginez. Aupa Izaro!

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO: Ruper Ordorika eta Moï Moï Records

maiatza 5, 2016 | 0 Komentarioak

Aupa entzule! Gaurkoan Ruper Ordorikaren azken diska, “Lurrean etzanda” eta Moï Moï Records zigilu lapurtarra (eta zigilu horretako zenbait talde interesgarri) ezagutzeko parada izan dugu gurean. Gozatu!! KKINZONA IRRATIA. Urretxu-Zumarraga.

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO: Bide Ertzea eta Picore

apirila 28, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan doinu popero lasaiekin hasi gara. Bide Ertzean talde Tolosarraren Don Inorrez diskako zenbait kanta aitu ditugu, bigarren zatian aurreko astean aitu genuen taldea berriz ekarri dugu zuen belarrietara, izan ere, gaur bertan atera dute diska berria; Si No Olvido Bien. Entzun eta gozatu.

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO: Guerrera eta Kaluse (2016-04-21)

apirila 21, 2016 | 0 Komentarioak

Kaixo entzule! Gaurko Saldak ez du aitzakiarik, Guerrera galiziarrak eta Kaluse azpeitiarrak bi talde gazte, fresko eta gozagarri baitira inolako zalantzarik gabe. Gozatu!! SALDA BADAGO. KKINZONA IRRATIA. 98.0 FM URRETXU-ZUMARRAGA.

irakurri gehiago →

Gaurkoan Salda Badagon Joseba Irazoki entzun dugu, larunbatean Andoaingo Gaztetxean Joko dula ta. Hasi ordea Picorerekin egin gara, zaragozako talde bikaina. Ondo izan!

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO: Madrilgo eszena Garbiñerekin (2.atala)

martxoa 29, 2016 | 0 Komentarioak

Aupa entzule! Oraingoan ere Andoaindik Garbiñe Ustarrozen bisita ohoragarria izan dugu. Garbantx handia Madril aldean ibili zen iaz eta bertako musikari interesgarrienen errepasoa egiten hasi ginen aurreko batean. Oraingoan errematea eman diogu aferari, bakarlariak izan dira batez ere entzungai, baina baita Rosvita handiak ere. Bejondeizula Garbiñe! SALDA BADAGO. Kkinzona Irratia. Urretxu-Zumarraga.

irakurri gehiago →

SALDA BADAGO: Betunizer eta Lou Topet

martxoa 10, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan zaratatxu etorri gea irratira eta Betunizer talde Valentziarrarekin hasi gara egurra partitzen. Lasaitu gara ordea irratsaioaren bigarren erdirako eta Lou Topet entzun dugu lasai lasai. Zuen gozamenerako izan bedi. Salda Badago, KKinzona irratian ostegunero seitan. Gozatu!

irakurri gehiago →