KKINZONA IRRATIA

Gaur Egur – Euskara Nafarroan

urria 14, 2019 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur atalean Nafarroako Auzitegian onartutako euskararen aurkako helegitea eta eragin dituen erreakzioak aipatu ditugu. Nazioartean Gaur atalean Ekuadorrera bidaiatu dugu bertako mobilizazioez hitz egiteko. Lenin Morenoren Paquetazoa baloratu dugu. Gaurko egunez atalean Hegoafrikara joan gara. Sare Sozialetan Alvaro Uriberen epaiketa izan dugu hizpide.

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – nahasieraren hasiera

urria 11, 2019 | 0 Komentarioak

Hitzen ibilaldian, denboraldi berri bati eman diogu hasiera. Denbora luzez isilik egon eta gero, gure mingainak deslotu dira. Hauxe musika letren jardun ireki eta zabala. Etenik gabeko korapiloa gehiago estutuko ote dugu ba? Irakurri, entzun, aztertu, lardaxkatu… Bada, hauxe irratiurte berri honetan osatu dugun HITZEN LIHOA-ko lehen zerrenda: Sarrera: Klak!son – Maggot brain. Kontrabandoz, 2018. https://klakson.bandcamp.com/ […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (91) – bigarren gilda

urria 10, 2019 | 0 Komentarioak

Periferiatik urrun xamar, Gipuzkoako Txapelketa Nagusiaren arrastoan darraigu. Ordizia, Zumaia eta Urretxu-Zumarragako final zortzirenak errepasatu ditugu, bertsoaldi batzuk entzun eta gure iruzkinak osatuz. Elkarrizketaren tartea berreskuratu dugu eta Zumaiako kanporaketa irabazi zuen Gorka Maiz bertsolari gabiriarrarekin hitz egin dugu. Eskerrik asko Paxtel! Ondo bidean, hurrengo astean ekartuko gara KKinZonako irratsaio kitzikagarrienean. ANTXOEN BERTSOA, KKinZona irratiko bertso […]

irakurri gehiago →

Gaur Egur – Estreinekoa

urria 7, 2019 | 0 Komentarioak

Denboraldi berriko lehen irratsaioa. Berrikuntzaz josia baina gai berdintsuekin. Gaurkoan errauskailua, Saudi Arabia eta Yemen-en arteko gerra, Katalunia… Eta nola ez gure kolaboratzaile fina den Winston Viracachá!!

irakurri gehiago →

Musika garaikidearen bilakaera ezin uler liteke 90. hamarkadan WARP zigilu ingelesak egindako lana aztertu gabe. Dantzalekuko elektronika bezatu, bihurritu eta eraldatu zuten, emaitza ezin anitzagoak eskainiz. Gaurkoan hamarkada horretan zehar argitaratutako lanik esanguratsuenak entzungo ditugu: LFO, Nightmares on Wax, B12, Autechre, Squarepusher, Boards of Canada, Stereolab, Aphex Twin…

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (90) – bizi gera!

iraila 25, 2019 | 0 Komentarioak

Urretxuko festak bukatu berri, ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarriari ekin diogu! Denboraldi berria gogotsu hasi dugu eta bi asteartean behin 18:00tatik aurrera entzungai izango duzue KKinZonako bertso saioa. Han eta hemengo bertso kantu eta kontuak zuentzat gozagarri! Gaurko bertso gilda Gipuzkoako Txapelketa Nagusiari buruz izan da. glu glu glu glu….

irakurri gehiago →

1215. Katea – Berri Txarrak

iraila 8, 2019 | 0 Komentarioak

Musikazaleak gara, eta euskaldunak. Ondorioz, Berri Txarraken ibilbidearekin gurutzatu izan gara geure bizitzako momentu askotan, ezinbestean. Orain, uztera doazen honetan, beraien ibilbideari errepaso zintzo bat egiten saiatu gara lau lagun. Badakigu beste haimaika ikuspegi ezberdin egon litezkeela, honakoxea geure omenalditxoa besterik ez da. Euskal musikan ez baitago azken hamarkadetan halako markarik utzi duen beste talderik. […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Arrainontzian

abuztua 25, 2019 | 0 Komentarioak

Abuztua da, badakigu. Baina tira, irratia geldi ikusteak ez-dakit-zer arraro bat sortzen digu eta ezin geldirik egon, badakizue. Aspaldian egin nahi genuen saioa da honakoa, In The Fishtank proiektuari eskainitakoa. Izen horren pean hainbat talde interesgarriri 48 orduz estudio baten ateak zabaltzen zizkien Konkurrent zigilu holandarrak eta bertan ekoitzitakoa argitaratzen zuten gero. Edozer zela ere. […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Isuo ta Kezman

uztaila 4, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo musikaxale! Hauxe izan da denboraldi honetako azken HITZEN LIHOA. Beti bezala, saiatu gara korapiloak deslotzen eta lotzen, denon artean hitz eta ideia berriak eraikitzen jarraitzeko. Irratiurteari aio esateko bi gonbidatu berezi izan ditugu KKinZonako estudioan. Isuo ta Kezman artista handiak izan dira protagonista azken liho amaigabe honetan. Beraien, Bihar akaso (Mukuru, 2018) azken diska […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – DJ Sbans eta Ni Naiz Hip Hop

ekaina 25, 2019 | 0 Komentarioak

Urretxu-Zumarragan bada, askotan itzalean geratu izanagatik, pausoz-pauso eta konstantzia handiz garatu izan den hip-hop eszena mardul bat. Agresión Verbal da bertako talde arrakastatsuenetako bat eta beraiena da “Archivos Desclasificados” diska argitaratu berria. Herriotako rap mugimenduaz eta bere musikaz hitz egiteko gonbidatu dugu DJ Sbans, beste inork baina hobe ezagutzen baititu Euskal Herrian genero honek eman […]

irakurri gehiago →