Antxoen Bertsoa

Antxoen Bertsoa

ANTXOEN BERTSOA (92) – Gipuzkoan barrena

urria 15, 2019 | 0 Komentarioak

Bertso zopa KKinZonako arrainontzian. ANTXOEN BERTSOAn buru-belarri murgilduta gabiltz Gipuzkoako Txapelketan. Aste honetan, Lasarte-Oria eta Elgoibarko final zortzirenenei errepasoa eman diegu. Bertsoaldi batzuk entzun ahala, hitz eta pitz aritu gara. Gozatu ederra guretzat. Espero zuentzat ere hala izatea! Hurrengo astean bertso kantu eta kontu gehiago. glu glu glu glu…

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (91) – bigarren gilda

urria 10, 2019 | 0 Komentarioak

Periferiatik urrun xamar, Gipuzkoako Txapelketa Nagusiaren arrastoan darraigu. Ordizia, Zumaia eta Urretxu-Zumarragako final zortzirenak errepasatu ditugu, bertsoaldi batzuk entzun eta gure iruzkinak osatuz. Elkarrizketaren tartea berreskuratu dugu eta Zumaiako kanporaketa irabazi zuen Gorka Maiz bertsolari gabiriarrarekin hitz egin dugu. Eskerrik asko Paxtel! Ondo bidean, hurrengo astean ekartuko gara KKinZonako irratsaio kitzikagarrienean. ANTXOEN BERTSOA, KKinZona irratiko bertso […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (90) – bizi gera!

iraila 25, 2019 | 0 Komentarioak

Urretxuko festak bukatu berri, ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarriari ekin diogu! Denboraldi berria gogotsu hasi dugu eta bi asteartean behin 18:00tatik aurrera entzungai izango duzue KKinZonako bertso saioa. Han eta hemengo bertso kantu eta kontuak zuentzat gozagarri! Gaurko bertso gilda Gipuzkoako Txapelketa Nagusiari buruz izan da. glu glu glu glu….

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (89) – Gipuzkoa Bertsotan

maiatza 28, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo bertsoxale! KKinZonako arrainontzian elkartu gara bi antxoa bertsolero, musika eta bertsoen erritmoan, bertso gilda kitzikagarri bat osatzeko. Gipuzkoa Bertsotan 2019 sailkapen faseaz aritu gara luze eta zabal. Gure esplikazioez gain, bertsoa.eus ataritik arrantzatu ditugu sailkapen faseko zenbait bertso zuen belarrien gozamenerako, espero. Horrez gain, KKinZona eguneko bertso poteoa, Habana Ta Punto eta kontu gehiago […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (88) – Koplika eta Osinalde

maiatza 4, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo bertsoxale! Bertsolaritzari buruzko irratsaio kitzikagarriena ez da amaitu. ANTXOEN BERTSOAk bizirik dirau! Gaurko bertso zopan hauexek izan dira osagaiak: Koplika: Apirilak 12an Urretxu-Zumarragako GazteleKUn, Korrikaren inguruan ospatu zen kopla saioa. Egin KLIKA eta gozaatu! Osinalde: 48. edizioa ospatu zen Gabiriko bunkerrean. Kronikatxoa eta zenbait bertso entzungai. Aurtengo denboraldian noizbehinkari bihurtu da KKinZonako bertso gilda. […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (87) – Bagare bagera

martxoa 16, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo bersoxale! Aspaldiko partez elkartu gara 3 antxoa  KKinZonako arrainontzian, bertso gilda kitzikagarri bat osatzeko. Irratsaioan zehar gehienbat, Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoiari buruz jardun gara eta aurreko edizioetako bertso paregabe batzuk entzun ditugu. Dena den, orain arte landu ditugun eduki eta sekzioak ere errepasatu ditugu: Habana Ta Punto, Bertso Bihotz, Eitzan Aitzen, BERfonotekaTSOA, Maiatzen Rimatzen […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (86) – Bat-bateko bertso saioa

ekaina 21, 2018 | 0 Komentarioak

Kaixo bersoxale! Hasteko urteko bertso gilden laburpena: BTN17, Habana Ta Punto, BERfonotekaTSOA, Eitzan Aitzen, Labana Ta Koma… Denboraldiari agur esateko saio berezia egin dugu ANTXOEN BERTSOAn. KKinZonako estudioa bertsolariz bete zaigu eta zuzeneko bertso saioa egitea erabaki dugu. Bertsolari eta sasibertsolarien topaketa aprobetxatu eta bertso kantuan aritu gara. Denboraldi amaiera ezin hobea, entzule! Opor edo […]

irakurri gehiago →

Kaixo bertsolarri! Gaurko irratsaioan maiatzak 25era egin dugu salto. Azkoitiko Matadeixen ospatu zen III. Erniarraitz Bertso Kopa eta Kontrako Eztarrixeko lagun Mam handiari eskerrak eskuratu dugu audioa, zuei bertso on batzuk ekaintzeko. Eskerrik asko gaztie! Bertso entzunaldi eta komentarioetarako, KKinZonan bertan izan dugu entzule fidel eta lagun handi bat. Azpeititik zuzenean Xuban jauna. Hurrengoakore atiek […]

irakurri gehiago →

Kaixo bersoxale! Gaurkoan goi mailako bertsolari eta lagun bat izan dugu KKinZonako arrainontzian. Amaia Iturriotz izan da gonbidatua eta bere bihotz-buruko bertsoaldirik gogokoenak ekarri ditu guztiokin konpartitzeko. Era berean, bere bertso ibilbideko momentu batzuetaz ere aritu gara hitz eta pitz. Eskerrik asko guztiagatik Amaia! Habana Ta Puntoko protagonista ere izan zen Amaia baina, gaurkoan puntu […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (83) – Plazatik Gaztetxera

maiatza 24, 2018 | 0 Komentarioak

Kaixo entzule! Osatu dugu bertso gilda berri bat KKinZonako estudioetan. Kantuak kontu, gaurkoa 83. ANTXOEN BERTSOA izan dugu eta kañabera eskuan prest etorri gara bertsoak arrantzatzera. Kontu epelak: Urretxuko bertso saioa, BERfonotekaTSOA, kurtso amaierako irratsaio berezia… Eitzan Aitzen: aktualitatea Doneztebe doktorearen eskutik. Habana Ta Punto: Bittor Altube abadiñoar gaztea barru barrutik kantari. Plazatik Gaztetxerako finalera […]

irakurri gehiago →