1215.Katea

1215. Katea – Kunbia digitala & global bass

16 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Buenos Airesko Zizek Club eta ZZK Records zigiluan hasi dugu kunbia digitalari eskainitako bidaia. Musika hipnotiko honen barrenera salto egiteak, baina, Brasil, Ekuador, Peru, Kolonbia, Mexiko, EEBB eta Europara gidatu gaitu, doinu hauek birus bat bailiran zabaldu baitira mundu osoan zehar. Gaurkoan erroak laino digitalean dituzten herri musikei buruz aritu gara KKinZona irratian.

irakurri gehiago →

1215. Katea – 2018ko atzerriko diskarik onenak

19 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Onenak ez dakigu, guri asko gustatu zaizkigun batzuk behintzat bai. Ea gustoko duzuen zerbait topatzen duzuen. Hauek jarritako talde eta bakarlariak: Ibon Errazkin, Beak>, Parquet Courts, The Men, Against All Logic, Chancha Via Circuito, Elza Soares, Sons of Kemet, Janelle Monae, Young Fathers eta Daughters.

irakurri gehiago →

1215. Katea – Joseba Irazoki

22 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Urretxu-Zumarragan asko gara Joseba Irazoki miresten dugunak. Merezi duen omenalditxo bat egiteko asmoz elkartu gara bertako lagun batzuk – Iosu Isaias Villanueva, Antton Iturbe García, Gorka Erostarbe Leunda eta Jon Urzelai Urbieta – eta Berako musikariaren ibilbide oparoak eman dizkigunak aztertzen saiatu gara 1215. Kateko azken saio honetan. Ea gustoko duzuen!

irakurri gehiago →

1215. Katea – Europako lurrazpia

25 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Europari ez diogu kasurik egiten. Egitekotan, Britainia Haundiko taldeetara mugatzen gara, gainera. Baina Europa kontinentalean perla asko daude eta horietako batzuk biltzea erabaki dugu 1215. Katean. DIY filosofia XXI. mendeko moldetara egokitu duten taldeak dira, inguruko gaztetxeetan maiz aritu izan direnak eta ohikoak ditugun generoekin jolastu eta dekonstrukzioan maisu bilakatu direnak. Broma gutxi talde hauekin, […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Euskal Uzta Berria

7 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Ez Dok Amairu eta RRV madarikatu hori oso ondo, badakigu, baina 2018an bizi gara. Horrexegatik, diska bakarra kaleratu duten (edo oraindik bat bera ere kaleratu ez duten) taldeak izan ditugu gaurkoan mintzagai. Euskal musikaren osasuna ona baita, talde gazteek jaramon egingo dieten belarriak besterik ez dituzte behar. Lagin txiki bat aurkezten dizuegu hemen, gaur egun […]

irakurri gehiago →

Kaixo lagunok! Badakizue musika aurreiritzirik gabe gozatzen saiatzen garela eta, ondorioz, ez diogula muzinik egiten inongo estilori. Halere, orain arte jorratu gabeko genero bat izan da musika klasikoa eta operarena eta horretarako onena Izaro Aperribai (AKA Elvis Caino DJ) gonbidatu eta bere esanetara jartzea izan da. Hemen emaitza, prestatu brandya eta jarri eroso sofan!

irakurri gehiago →

John Reis eta Rick Froberg izan dira denboraldi berriko lehen saioko protagonistak. Gaztetan ezagututako lagun zahar hauek Drive Like Jehu eta Hot Snakes bezalako taldeetan beraien gitarrekin soinu eta konposizio irudimentsu bezain indartsuak sortu izan dituzte, baita beraien proiektu paraleloetan ere (0bits, Rocket From the Crypt…). Hot Snakes handiak azaroan Jimmy Jazz aretoan izango ditugula […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Brasil gaur

29 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Brasil ez da soilik bossa-nova gozoa. Hori frogatzeko, hamaika adibide bildu ditugu estatu erraldoi hartan azken urteetan jorratu den musika ezagutu dezazuen. Entzun:

irakurri gehiago →

1215. Katea – Funka

25 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Musika beltzaren alderdi ludiko, dibertigarri eta izerditsuenean murgildu gara gaurkoan: funkean. James Brown handitik hasi eta gaur egungo artistetaraino, generoak ia mende erdi honetan emandakoak aztertu ditugu Otano geure lagun eta musikazale handiaren laguntzaz. Euskaraz jarduteko gai ez denez, gaztelera beltzean egin behar izan dugu saioa gaurkoan, barka eragozpenak! Ea gustoko duzuen!  

irakurri gehiago →

1215. Katea – Enablers

11 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Enablers maite ditugu. Horren zergatia azaltzeko ze musikari puskaz osatutako taldea den nabarmetzen hasi gintezke, baita noise, spoken-word, post-rock eta antzekoak aipatu ere. Baina ez gara halakoetan hasi, horretarako baduzue sarea eta. Horren ordez musikari hitz egiten utzi diogu gaurkoan eta Pete Simonelli kantari/hizlariaren poesiak errezitatu (edo) besterik ez dugu egin, horixe zergatik maite ditugun […]

irakurri gehiago →