1215.Katea

Pop Pilulak fanzinearen azken alean (gugan bego) Antton Iturbek argitaratutako Dancehallari buruzko artikulua aitzaki hartuta Jamaikako musikak eskaintzeko duen guztia pixkatxo bat aztertzen saiatu gara gaurkoan. Dubean, Dancehallean eta beste hainbat generotan murgildu gara, gurean ohikoak diren beste hainbat doinuz gain, irla hartan landutako musika txundigarria noraino iristen den erakutsi nahian. Guk gozatu dugun haina […]

irakurri gehiago →

1215. Katea: Sortu Dira Besteak

abendua 26, 2017 | 0 Komentarioak

Iosu Isuo Sasiia haundia izan dugu gurean Sortu Dira Besteak jaialdiaren berri emateko. Bigarren edizio honetan izango diren artisten musika entzun ahal izateaz gain, egitasmoaren nondik norakoez ere aritu zaigu Iosu. Honakoak saioan entzun ahal diren eta jaialdian izango diren musikariak: Mikel Uraken Eneritz Furyak Hatxe Xendarineko Ahizpak Errime Seitan

irakurri gehiago →

Massive Attack, Bristol soinuaren aitzindariak, trip-hop delakoaren sortzaileak eta askoz gehiago dira. Talde ingelesak merezi duen monografiko bat sortzen saiatu gara gurean eta horrexegatik saio oso bat eskaini diegu. Horrez gain, blog sarrera bat ere landu dugu, entzunaldia oraindik gehiago aberasteko asmotan eta aipatutako hainbat alderditan interes berezia dutenek gaian gehiago sakondu ahal dezaten. HEMEN […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – 2017. urteari errepasoa

azaroa 19, 2017 | 0 Komentarioak

2017 urtea amaitzeko oraindik hilabete baina gehiago geratzen da, badakigu. Baina jada gehiegizko abesti bilduma genuen saioan jartzeko zain, beraz, urteroko best of saio liturgikoa grabatu dugu, kanpoan uzteagatik amorrua eragingo diguten abesti gehiago egon aurretik. Urtean zehar aurtengo abesti pila bat jarri dugunez, saio honetan kanpoan geratu zaizkigun abestiak topatuko dituzu, ez besterik. 2017 urteko […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Garbiñe Ustarroz eta musika blogak

urria 29, 2017 | 0 Komentarioak

1215. Kateatar familia handitzen doa eta nola gainera, gaurkoan Garbiñe Ustarrozek prestatu duen saioa horren seinale. Musika blogak aitzakitzat hartuta, abesti zerrenda polit askoa ekarri digu, ondorengo abestiez osatua: Sparklehorse – Piano Fire Menomena – Trigga Hiccups Young Marble Giant – Salad Days Cinematic Orchestra – Ode to the Big Sea Stereolab – Orgiastic The […]

irakurri gehiago →

Iparraldea deitzen diogun Euskal Herriko txoko horretan musika tradizio handia dago eta horren erakusgarri dira Aritz Ormazabal lagunak ekarri dizkigun talde guztiak. Doinu anitz eta interesgarriak, post-rocketik doinu latinoetara, ordu betez 1215. Katean. Gozatu! Niko Etxart, Paxkal Irigoyen, Falta, Frikun, Zezenaren Taldea, Bilau, Lumi, Zoo eta Aire aizpak taldeak entzun ahal dira irratsaioan

irakurri gehiago →

1215. Katea: Isuo Sasiia gaztea ezagutzen

urria 2, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo adiskide! Dakizuen moduan, aurtengoan 1215. Katean kolaboratzaileak izango ditugu, haiek nahi dutenaz hitz egitera gonbidatuko ditugunak. Lehenengoa Iosu (inoiz kosta barnealdeagatik nahita aldatu duen gizaseme bakarrenetakoa) izan da, irratiko lagun, musikari eta musikazale fina. Bere nerabezaroaz hitz egin nahi izan digu, bere lehen bizipen musikalez, oroitzapenez eta baita orainaz ere. Nahi baina motzagoa geratu […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – 4 denboraldia 0 saioa

iraila 13, 2017 | 0 Komentarioak

Alemania, EEBB, Mexiko, Japonia, Kolonbia, Espainia eta noski, Euskal Herriko musika ere gaur gurean denboraldia hasteko! Honako taldeekin: Can, The Bronx, Mariachi el Bronx, Melt Banana, Sonido Gallo Negro, Meridian Brothers, Doble Capa, Biznaga, Atom Rhumba, RRUCCULLA eta Pelax & Telmo Trenor​ Denboraldi honetan, aurrerantzean kolaboratzaile ezberdinak izango ditugu saio bakoitzean, beraz adi mobilizazioei! Entzunaldi […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Agur

ekaina 25, 2017 | 0 Komentarioak

Denboraldiari agur esango diogu azken 1215. Katean. 16 saio izan dira, tartean hainbat monografikorekin: No Means No, Leonard Cohen, Repetidor, Mojo Working edo Nortec musikari buruzkoak, adibidez. Gaizki dago nik esatea, baina zaila izango zaizue aniztasun handiagoa duen irratsaiorik topatzea! Ba horixe, hemen azkena, beste temako batzuk aloloco erara nahastuak. Segur aski hurrengo denboraldian itzuliko […]

irakurri gehiago →

Azken saioan Repetidor Disc zigiluaren inguruan aritu ginen, urtetan zehar argitaratu dituzten artista desberdinen musika anitz eta bikainean arreta jarriz. Gaurkoan gai berdinari helduko diogu baina horretarako Daniel Ardura elkarrizketatu dugu, Repetidor zigiluaren atzean ezkutatzen den pertsonetako bat (Alado Sincera eta Sonio taldetako kidea ere bada) Ea gustoko duzuen!

irakurri gehiago →