Obabako Testiguak

Info7 Irratia

Denboraldiko azken irratsaioa duzue hau. Jule Goikoetxearekin aritu gara hizketan ‘Tractatus’ poema liburuari buruz, Jon Iraolak Svetlana Alexievitxen ‘La fin de l’homme rouge’ liburuaren komentarioa osatu digu, Lander Arretxeak Peter Ostolaza elkarrizketatu du Obaba Festi buruz eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoek kendu digute mikrofonoa, Ameriketara artzain joandako burkide zahar bat berreskuratuta, gainera. On […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #31 | Lekuak eta ezlekuak

ekaina 14, 2014 | 0 Komentarioak

Lekuez eta ezlekuez aritu gara gaurko saioan. Nolako lotura dute literaturarekin? Zer diote idazleek horiei buruz? Bestetik, Elearazi atariko Garazi Arrulak Jamaica Kincaiden ‘Neska’ ipuina irakurriko digu, Iraitz Ugaldek liburu komentarioa egin digu ‘Zebra efektua’ komikiari buruz, eta ITU bandakoek Harkaitz Canoren “Neguko zirkoa” ipuin bildumako ale bat ekarriko digute. On egin!

irakurri gehiago →

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #29 | Bartleby sindromea

maiatza 25, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan gai bat izango dugu ardatz: Bartleby sindromea, ezer idatziko ote duten galde egitean “aukeran, nahiago ez” erantzuten duten idazleek nozitzen dutena. Horrez gain, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu telefonoz, eta hark emango digu Elearazi atarian hil honetan plazaratu duten autorearen berri: Alejandra Pizarnik du izena. Jon Iraolak liburu komentarioa osatu digu Karmelo Iribarrenen “La […]

irakurri gehiago →

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatur ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #27 | Eduard Limonoven ibilerak

apirila 4, 2014 | 0 Komentarioak

Eduard Limonov idazle errusiarraren bizitza izango dugu gaur hizpide. Emmanuel Carrere idazle frantsesak orain urte bete pasatxo argitaratu zuen liburu puskako protagonista bihurtu zuen Limonov (Jon Iraolak mintzagai izan zuen liburu hura gurean duela hilabete batzuk). Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrularekin hitz egingo dugu, eta hark emango digu Djuna Barnesen berri. Ondoren, Jon Iraolak […]

irakurri gehiago →

Danele Sarriugartek ‘Erraiak’ bere lehen eleberria argitaratu du, eta elkarrizketa egin diogu. Hizketan luze aritu garenez, ezin izan dugu elkarrizketa osorik sartu irratsaioan, eta hemen duzue entzungai, plazer baduzue. Horrez gain, Lander Arretxeak erreportajea osatu digu, hilean behin ohi duenez. Oraingoan literatura irakurterrazari buruz aritu da. Azken ordu laurdenean, berriz, ITU bandako kideak izan ditugu […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #25 | Albert Camus oroituz

martxoa 18, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko saioaren zatirik handiena Albert Camus idazleari eskainiko diogu. Orain hilabete gutxi batzuk ospatu zen bere jaiotzaren mendeurrena, eta berandu samar izanagatik, aitzakia hori baliatuko dugu berari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Iraitz Ugaldek bi liburu izango ditu hizpide, Virginia Woolfen ‘Gela bat norberarena’ batetik, eta Anne Franken Egunkaria, bestetik. Gurekin izango ditugu ITU bandako […]

irakurri gehiago →

Mari Luz Esteban idazle eta antropologoarekin izan gara oraingoan, eta bere estreinako poema liburuaz aritu gara ‘Amaren heriotzak libreago egin ninduen’ izenekoaz. Aldez aurretik, Peter Ostolazak ‘Gabon’ opa dizue, ordea. Ondoren, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, klasiko batena, oraingoan: Alexandre Dumasen ‘Montecristoko Kondea’. Etorri da Lander Arretxea hilero legez, besapean erreportaje bat duela. Midcult […]

irakurri gehiago →

Euskal itzulpengintzari helduko diogu gaurkoan. Ikusiko dugu zer nolako aferak sortzen diren euskal literatura atzerrira itzultzen denean, eta baita atzerriko literatura euskarara ekartzean ere. Horrez gain, Elearazi atariko Danele Sarriugartek bi autore plazaratuko dizkigu (Chus Pato eta Maria Aurelia Capmany), Iraitz Ugaldek bi libururen komentarioa egingo digu (Jim Thompsonen ‘The Grifters’ eta Dolores Redondoren ‘Hezurren […]

irakurri gehiago →