Kirol Leihoa

Kirol Leihoa

Ariane Ochoak asteburuan jokatu den Pro Zarautz txapelketa nola joan den kontatu digu. Bizkaitarra finalerdietaraino iritsi zen. Bertan Pauline Ado hendaiarrak -txapelketako irabazleak- garaitu zuen. Halaber, Pilotako Euskal Selekzioak asteburu honetan egin du debuta ofizialki Valentziaren aurka Azkoitian eta Oiartzunen jokaturiko partidetan. Bertan izan zen Patri Espinar eta egun berezi horiek nola bizitu zituen kontatu […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Idoia Etxeberria elkarrizketatu dugu. Etxeberriak 3 jasoaldi eman dizkio 100 kiloko harriari esku bakarrarekin eta marka berri bat lortu du.Bestalde Esti Alvarezekin softbolaren mundua gertuagotik ezagutu dugu. Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Iraia Iturregi (Athletic), Manuela Lareo (Reala), Araitz Etxabe (Oiartzun), Marta Unzue (Bartzelona), Arantxa Novo (IDK Gipuzkoa EHU), Patri Alvarez […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Maialen Chourraut elkarrizketatu dugu. Lasartearrak asteburu honetan lortu du Olinpiar Jokoetarako txartela eta oso gustura dago. Orain, begirada guztiak Rion jarrita ditu eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina kolkoratu ostean, urrearen bila joango dela kontatu digu. Halaber, Idoia Etxeberria 100 kiloko harria esku bakarrarekin altxatzen saiatuko da hilaren 20an. Prestaketa lanak nola joan […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Patri Espinar elkarrizketatu dugu, Emakumea Cup txapelketa irabazi duen pilotarietako bat, hain zuzen. Emakumea Cup aurreko urtean jarri zen abian emakumeei esku pilotan bidea egitea eta lehiatzea ahalbidetzeko asmoz, eta aurtengoa izan da bigarren edizioa. Beraz, aurrera doa pixkanaka. Naroa Agirrerekin berriz, lortu berri duen pista estaliko Espainiako txapelketako 13.urrrezko domina izan dugu […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Joseba Agirre Athleticeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu. Agirrek estraineko denboraldia du taldearen gidaritzan eta lan aparta egiten ari da. Berarekin denboraldia aztertu dugu, eta Bartzelonaren aurka berdindu ostean liga irabaztea gertuago ikusten duen galdetu diogu. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Sandra Ramajo (Reala), Anne Mugarza (Oiartzun), Aiora Armendariz (Orvina), Maialen Garcia […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Larraitz Lucas Realeko kapitain ohia elkarrizketatu dugu. Lucasek aditu lanetan dihardu egun ETBko futbol emankizunetan eta zeregin berri horretan nola dabilen kontatu digu.

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Ainize Barea Santa Teresako futbol jokalaria elkarrizketatu dugu. Bareak Ugaon erregional mailan jokatzen zuen iragan arazoan Santa Teresaren deia jaso eta Badajozera joatea erabaki zuen arte. Beraz, hilabete gutxiren buruan bizitza erabat aldatu zaio, izan ere, gurasoen etxean bizitzetik eta erregional mailan jokatzetik, bakarrik bizi eta lehenengo mailan jokatzera igaro da. Bizitza berria […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Arrate Orueta elkarrizketatu dugu, Athleticeko jokalari ohia. Berarekin talde zuri-gorria egiten ari den denboraldi aparta aztertu dugu eta futbola utzi ostean bere bizitza berria nola doakion ere kontatu digu. Aitortu du hasieran oso momentu gogorrak igaro zituela, baina, orain, nahiko gustura omen dago. Ospitalean lanean jarraitzen du eta beste kirol batzuk praktikatzen hasi […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Nuria Amezcua arabarra elkarrizketatu dugu. Amezcua hiru urtez egon zen Madrilgo errendimendu altuko zentruan taekwondoa praktikatzen beka bati esker. Espainiako hainbat txapelketa irabazi ditu baina bat-batean beka ez ziotela berrituko esan eta bizitza aldatzea beste erremediorik ez zitzaion geratu. Izan ere, beken laguntzarik gabe oso zaila da goi-mailako kirolean jardutea. Beraz, kirola bigarren […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Irantzu Garcia Curling-eko jokalariak bere anaia Gontzalekin batera irabazi berri duen Espainiako txapelketa mistoaren berri eman digu. Bestalde, hauek izan dira gainerako protagonistak: Ainhoa Tirapu (Athletic), Aintzane Encinas (Reala), Esti Bajo (Oiartzun), Uxue Ezkurdia (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Itzuar Ubillos (Aiala Zarautz), Naiara Diez (Gernika), Arantxa Novo (IDK Gipuzkoa EHU), Maite Zubizarreta […]

irakurri gehiago →