Zuria Beltzez

ZURIA BELTZEZ – 361 – atzamarretan hautsa

otsaila 25, 2019 | 0 Komentarioak

Diskoz beteriko kutxetan sakontzeak liluratzen gaitu. Eskuak hautsez zipriztindu eta diskoen usaina barruraino sartzean dugun sentsazioa maite dugu. Unibertso musikal ezberdinak entzuteko musika beltzaren bazter batzuk eskaintzen dizkizuegu hemen. Gaurko programan, R&B, blues, R&R, beat, blue eyed soul, garage, blues-rock, funk, soul, psikodelia eta rocksteady estiloak entzungai. Dantzatu ahal duzuen bitartean, uste baino beranduago baita! […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 360 – amalgama berezia

otsaila 18, 2019 | 0 Komentarioak

Munduko txoko eta garai ezberdinetara belarriekin denboran bidaiatzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Gaurko programan, 1930ko blues sustraidun ilunetik hasi eta XX. mendeko hainbat adar entzungo ditugu, gaurdaino doazen soinu garaikideagoak barne. Jarri ditugunen artean, hillbily, rockabilly, R&B, garage, psikodelia, freakbeat, R&R, boogaloo eta reggae fina topa dezakezue. Estilo anitzen bidez aberastasun handiko sesioa osatu dugula esan […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 359 – zulo distiratsuak

otsaila 11, 2019 | 0 Komentarioak

Kolore ugariz osatutako aukeraketa berezi berri bat prestatu dugu. Musika estilo ezberdinetatik berreskuratutako abesti bereziak hartu eta ordubeteko programan aletzen ditugu. Gure gaurko saioan, jazz-funk instrumentaletik hasi eta western hillbily, blues, R&B, garage, psikodelia, folk-rock, garage-rock, latin-soul, rocksteady, roots reggae eta two-tone reggae garaikidea izan ditugu entzungai. Amaieran, The Specials taldearen azkenengo lanetik Vote for […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ -358 – soinuak zamalkatzen

otsaila 4, 2019 | 0 Komentarioak

Abesti batek zioen moduan, entzutea da sekretua, beti istorio berdina kontatu ez dezagun. Azken finean, entzuten duguna gara eta entzutea da ikasteko modu bakarra. Horretarako, gure irratsaioan musika estilo anitz berreskuratzen ditugu. Gaurko programan, blues, swing, rockabilly, R&B, garage, psikodelia, blues rock, hard rock, soul, boogaloo, rocksteady eta ska-reggae soinuak aldarrikatu ditugu. Ea gorputz hoiek […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 357 – gau argitsuak

urtarrila 28, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen josi dugun azkenengo abesti bitxien bilduma. Entzutea merezi duten musikariekin bihotzez gozatzen dugu. Gaurko programan R&R, R&B, soul, garage, psikodelia, blues rock, boogaloo, salsa, bossanova, rocksteady eta roots reggae bezalako estiloekin aldakak mugiarazi ditugu. Daukagun irizpide finena erabiliz aukeratutako kanta bikain hauekin zuek ere disfrutatzea espero dugu. Segi gogor! Segi itzaletik! 0- Edgar […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 356 – malapartatuak batzen

urtarrila 21, 2019 | 0 Komentarioak

Hemengo eta hango abesti paregabez osaturiko bilduma berri bat aurkezten dizuegu. Gure programan, artista ezberdin, estilo ugari eta garai anitzetako soinuetatik edatea gogoko dugu. Dastamen zorrotzenak asetzeko moduko aukeraketak egiten saiatzen gara. Sesio honetan, R&B liraina, R&R bizia, soul argitsua, funk osasuntsua, pop melodiko bitxia, garage gordina, latin soul dotorea, boogaloo baikorra, rocksteady elektrizatzailea, eta […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 355 – itzalaren berotasunean

urtarrila 14, 2019 | 0 Komentarioak

Soinu beltzen berora egindako sesio berri batekin gatoz. Gaurko programan. afrobeat, R&B, garage-soul, funk, power-pop, garage revival, garage-rock, psikodelia, eta rocksteady estiloak dantzatu ditugu, besteak beste. Doinu popularren bidetik joanda, entzutea eta aldarrikatzea merezi duten kantak helaraziz! Espero dugu gaurko aukeraketa zuen gustokoa izatea! 0- Jungle Fire – Firewalker 1- Cosmo & the Counts – […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 354 – sugar zuriak

abendua 28, 2018 | 0 Komentarioak

Hona hemen jorratu dugun kanta berezien bilduma berria. Gaurkorako berreskuratu ditugun estiloen artean, sitar funk instrumentala, R&B aparta, crooner pop gartsua, soul elegante leuna, funk indartsua, rockabilly bitxia, neopsikodelia introspektiboa, garage hiltzailea, bossanova koloretsua, son kubatar epela, salsa kolonbiar salatzailea, eta azkenik, reggae harribitxi pare bat. Guzti hori ordubeteko amalgama heterogeneoan bilduta. Belarri zein aldakentzako […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 353 – iraultza txikiak

abendua 21, 2018 | 0 Komentarioak

13 kanta borobilez osatutako ordubeteko bilduma osatu dugu. Hemengo eta hango, iraganeko eta oraingo soinuak uztartu ditugu sesio honetan. Musika estilo aniztasuna bermatu nahi izan dugu gaurko programan. Hasteko, Chicago-ko blues-etik british-blues-era bidaiatuz, garage-tik soul-era eginez, psikodelia-tik blues-rockera, funk-soul-etik neopsikodelia-ra, eta latin-funk-etik rocksteady-ra. Bertsioren bat ere sartu dugu erdian, filmeetako hitz esanguratsuak tartekatuz eta abestien […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 352 – bidexka hertsiak

abendua 4, 2018 | 0 Komentarioak

Bai. Berriro egin dugu. Mundu zabaleko musika popularren bazterretatik berreskuratutako abesti sorta eder berri bat aukeratu, lotu eta, bereziki zuentzako, hementxe aurkezten dizuegu. Gustoko dugun moduan, gaurko sesioan ere, R&B, jump blues, soul, funk, mod-jazz, R&R, garage, psikodelia, country, blues-rock, folk, eta azkenik, ska-punk bezalako estilo ilun argitsuak izan ditugu dantzagai. Guk esatea itsusia bada […]

irakurri gehiago →