Zuria Beltzez

ZURIA BELTZEZ – 387 – zirt eta zart

abendua 2, 2019 | 0 Komentarioak

Egarri musikala asetzeko edari freskagarri berria prestatu dizuegu. Gaurko edabe miragarri honetan, R&R zikina, jazz-funk dotorea, popcorn R&B dramatikoa, garage sorgindua, soul goxo-goxoa, northern soul argitsua, glam-rock lizuna, disco tropikala, samba eroa, reggae elegantea eta ska-reggae pozgarria nahastu dugu. Edan, osatu, eragin, piztu! 0- Ramsey Lewis – Wade in the water 1- Tic & Toc […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 386 – unibertso arraroa

azaroa 25, 2019 | 0 Komentarioak

Soinu ilun distiratsuei eskainitako bilduma berria aurkezten dizuegu. Ajeak uxatzeko eta bihotzak alaitzeko kanta bereziak aukeratzen ditugu gurean. Estilo askotariko abesti sorta bitxi honekin gozatzea espero dugu. Sesio honetan, besteak beste, R&R, R&B, soul, garage, funk, country-soul, psikodelia, glam, garage-rock, boogaloo, guaracha, bossa-nova jazz, rocksteady eta skinhead-reggae doinuak nagusi! Mugitu hanka hoiek arren! 0- Barney […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 385 – abestiekin txortan

azaroa 18, 2019 | 0 Komentarioak

Bihotzez maite ditugun soinu eta doinuei eskainitako kanta sorta berria helarazten dizuegu. Gaurko irratsaioan (ere) abesti bitxiak, inozoak, kitzikagarriak, arraroak, bikainak, sinpleak eta eraginkorrak aukeratu ditugu. R&R, R&B, blue-eyed soul, funk, hard-rock, soul, disco, beat, latin-soul, ska eta reggae bezalako estiloei atea zabalduz. Dantzatu gurekin soinu ilunen berora! 0- The Link Quartet – Strudel Girl […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 384 – irakitasun musikala

azaroa 5, 2019 | 0 Komentarioak

Musikaren itzalak goraipatzeko intentzioarekin, ordubetez, uhinak soinu koloretsuz zipriztintzen ditugu. Gaurko programan aditu ditugunen artean, bluesman itsuen trebezia, rockabilly eroen zuhurtasuna, garagezale etsituen itxaropena, hard-rock fantasiazalea, funk epaitzailea, soul zenbatzaile baikorra eta baita soul salatzailea ere, garage-revival zorrotza, garage-punk astintzailea, garage-rock leun kuttuna, brazil maitagarri maitalea, eta azkenik roots-reggae iaioa. Dastatu ezazue zapore askotariko edari […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 383 – binaka bikoizten

urria 28, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen gure ikerketa musikal ariketa berria. Sesio honetan binaka bikoiztu ditugu kantak eta Maluta eta Kobalski bikote musikero musikazale honen aurkikuntza supersonikoak aurkezten dizkizuegu. Gaurko programan, jazz, blues, R&R, garage, soul, funk, hard-rock, mambo, latin, brazil, jamaikar reggae rastafaria eta skinhead reggae bezalako estiloak nagusi! Aditu eta dantzatu gurekin musika nahasketa miragarri hau! 0- […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 382 – sustraien hegoak

urria 21, 2019 | 0 Komentarioak

Atsegin handiz eskaintzen dizuegu erditu dugun gure kanta berezi aukeraketa berria. Honetan ere soinu sustraidun hegalariak nagusi. Besteak beste, R&B kexularia, rockabilly iraulia, garage bortitza, freakbeat gauzalea, mod-beat dotorea, soul maitagarria, R&R arimaduna, popsike hezea, jazz-funk baikorra, garage-punk eraginkorra, samba arina, ska fededuna, rocksteady mugitua eta ska bertsio bikain bat sesio hau borobiltzeko. Dantzatu ezazue […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 381 – zaraten erresuma

urria 14, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen maite ditugun zarata finei eskainitako sesio berria. Hementxe duzue soinu popularren alde ilunenetik egin dugun azkenengo bidai musikala. Honetan, jazz instrumentala, R&R bizia, R&B popcorn elegantea, country-folk arina, R&B arimaduna, funk dantzagarria, garage proto-punk eraginkorra, blues leuna, soul bortitza, soul goxoa, rock bikaina, garage-punk zikina, mambo sataniko zitala, boogaloo pizgarria, skinhead reggae liraina […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 380 – orekari eutsiz

urria 7, 2019 | 0 Komentarioak

Hementxe uzten dizuegu atsegin handiz jorratu dugun kurtso honetako bigarren alea. Honetan ere musika estilo anitzei eskainitako ordubeteko programa berezia landu dugu. Gaurkoan, doo-woop-R&B-soul-garage-funk-rock-soul-afro-funk-latin-jazz-brazil-boogie-punk-power-pop-reggae party ederra osatu dugu. Denbora gehiago edukiko bagenu abesti gehiago sartuko genituzke baina… Bitartean, arindu aldaka hoiek eta askatu burmuinak! (margolana: Txema Parnaso) 0- Keetie and the Kats – Way Out […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 379 – bueltatu gara!

urria 1, 2019 | 0 Komentarioak

Udako etenaldiaren ostean hementxe gaude berriro zuekin, musika aukeraketa berezi berriak plazaratzeko helburuarekin. Gaurko sesioan sartu ditugunen artean, western hillbilly-a, doo-wop R&B basatia, post-punk iluna, soul-jazz maitagarria, garage-beat dotorea, funk partekatzailea, SOUL miragarria, afro-beat iraultzailea, Iñigo Muguruzari gorazarre xumea, punk power-pop argitsua, eta amaitzeko, reggae dancehall lasaia eta skinhead reggae festazalea. Gora soinu ilun distiratsuen […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 378 – denboraldiko azkena

uztaila 16, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen denboraldi honi agur esateko prestatu dugun azkenengo kanta bitxien aukeraketa. Programa honekin gure 10. denboraldia amaitzen dugu. Datorren kurtsoan 11. bat egin ahal izatea espero dugu. Gaurko sesioan entzun ahal dituzuen artean, funk, R&B, R&R, rockabilly, northern soul, jazz, mod-pop, funk-soul, garage-rock, psikodelia, folk, brazil, eta reggae eta roots-reggae bezalako estilo musikal argitsuak. […]

irakurri gehiago →