Zaharrak Berri

Gaurkoan Zaharrak Berri irratsaioan Dabid Anaut euskal filologo eta euskalgintza munduko kidea elkarrizketatu dugu idatzi duen Euskararen kate hautsiak liburuaz hitz egiteko. Liburuaren bidez euskarak mendez mende jasan izan duen ageriko eta ezkutuko zapalketaz hitz egiteko aukera izan dugu. Irratsaioaren bigarren zatian gure kolaboratzaile Jon izan dugu. Bukatzeko 1971an Larraitzen izan zen “Euskal Woodstock”-ari buruz […]

irakurri gehiago →
no image

Arriaga, Abetxuko eta nobedadeak

martxoa 14, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Zaharrak Berri irratsaioan Jaione Agirre eta Xabi, gure ohiko kolaboratzaileak, izan ditugu. Jaionek hilero leku ez hain ezagunak bisitatzeko propsamenak ekartzen digu, eta gaurkoan, Gasteiz bertako bi herrixken historiaren zertzelada batzuk izango ditu hizpide, Arriaga eta Abetxuko, hain zuzen ere. Bestalde, Xabik gaurko lau liburuen aipamenak ekarri ditu saiora, lau nobedade: Lehenengoa, Ralf Reinders […]

irakurri gehiago →
no image

Lehen Mundu Gerra Zaharrak Berrin

martxoa 7, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Lehen Mundu Gerra izan dugu mintzagai Zaharrak Berrin. Lehenik eta behin Eneko Bidegain kazetaritza irakaslearekin gerra honek ipar Euskal Herrian izan zuen eragina ikusi ahal izan dugu garai horretan argitaratzen zen Euskalduna aldizkariaren jarraipena eginez. Garai hartan ipar euskal herritar gehienak gerraren aldekoak ziren eta gerraren bidez frantzez nazionalismoa asko indartu zen. Irratsaioaren bigarren […]

irakurri gehiago →
no image

Kultura, azpiegitura megalomanoen aitzakia?

otsaila 28, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko Zaharrak Berrin… Unai Fernandez de Betoño arkitektoarekin kulturaren aitzakipean aurrera eramaten diren azpiegitura erraldoien inguruko hausnarketa egin dugu. Donostiako kultur hiriburutzaren gura merkantilista izkutuetatik ,Euskal Hiria kontzeptua bera aztertu arte, luze hitz egin dugu EHU-ko irakaslearekin. Aurrerantzean Unai Zaharrak Berrin izango dugu hirigintzaren inguruan hitz egiten. Hirigintza artearekin uztartu nahi izan dugu eta, Albaren eskutik, […]

irakurri gehiago →
no image

Galiarren Aroa

otsaila 21, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Josune Uriberekin hitz egiteko aukera izan dugu San Telmo Museoak berriki zabaldu duen “Galiarren aroan” erakusketaren inguruan. Erakusketa Maiatzaren 25a arte ikusgai izango dugu Donostiako museoan eta honen inguruko hainbat ekintza ere antolatu dituzte bertan. Bestalde, sagardotegi garaian murgilduta gaudela aprobetxatuta, Gipuzkoako Sagardoaren Elkarteko Unai Agirrerekin hitz egin dugu sagardoa eta bere dastaketaren inguruan, […]

irakurri gehiago →
no image

UEUko udaberriko ikastaroak

otsaila 15, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan UEUko Mari Karmen Menika izan dugu gurean UEUko udaberriko ikastaroen berri emateko, izan ere 12 ikastaroentzako matrikula irekita baitago jada. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko www.ueu.org bisitatu. Bestalde, Jaione Agirrek Gasteizko Oto Goien eta Oto Barren herrixketan barrena bisita kulturala proposatu digu. Benetan paisaia ikusgarria. Bukatzeko. Xabirekin azken liburuen nobedadeen inguruan hitz egiteko aukera […]

irakurri gehiago →
no image

Eskoziako historia mintzagai

otsaila 7, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Independentistak Sareko Txutxi Ariznabarreta elkarrizketatu dugu Zaharrak Berri irratsaioan. Izan ere Eskoziari buruzko liburua argitaratu dute duela gutxi, bertan herrialde honen historiaz eta egungo egoeraz jakiteko aukera izango dugu. Bestetik Eskoziari buruzko hainbat pelikula aipatu ditugu irratsaioaren bigarren zatian. Erdiaroan oinarrituriko Rob Roy eta Brave Heart  pelikulak alde batetik eta bestetik XX. mendean oinarrituriko […]

irakurri gehiago →
no image

Euskal rock erredikala Zaharrak Berrin

urtarrila 31, 2014 | 0 Komentarioak

Zaharrak Berrin Euskal rock erradikalaren inguruko interpretazioa egin digu Aritza Saenz del Castillo historialariak. Gai honen inguruan Sancho el Sabio aldizkarian argitaraturiko artikulua aitzaki, Euskal herriko 80. hamarkadako mugimendu kontrakulturala ezagutu dugu. Etor Telleriak ondarea eta Historiaurrearen inguruko hausnarketa ekarri digu estudioetara. Berriki Altamirako kobazuloetako ateak berriro zabaldu eta bertako margoak bisitatzeko aukera ematea  erabaki […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan Iñigo Bolinaga izango dugu gurean bere           liburuak hizpide duen Napoleonen garaiko Garaten “Fenizia Berria” proiektuaren inguruan luze hitz egiteko. Geroago, kepa Aranburuk Tindaya mendiaren inguruan hitzx egiteko, izan ere horren inguruko dokumentala egiteko proiektua baitu. Honen inguruko informazio gehiagorako www.verkami.com bisitatu. Azkenik, Frankismo garaiko Arabako sozialista zen Antonio Amat-en inguruan solastuko da Jon Martinez […]

irakurri gehiago →
no image

Nazismoa zinean

urtarrila 10, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan “Una esvástica sobre el Bidasoa” dokumentalaren zuzendarietako batekin elkarrizketa egin dugu, Javier Barajasekin. Herber Brieger-en “In Lande der Basken” dokumentalaren bitartez naziak eta euskaldunen arteko erlazio sozial eta politikoak jorratuko dira. Bestalde, nazien gaia jorratzen dituen hiru filma komentatu ditugu luze: “Gaizkiaren inperioa”, “Pianojolea” eta “Nuremberg-eko epaiketak”. Bakoitzaren argilunetaz hitz egiteko aukera izan dugu, […]

irakurri gehiago →