HALA BEDI IRRATIA

Muinoko Hotsak, EHZ, Bakarlari Bakartiak, Baserriko Uzta, MusikaZuzenean jaialdi akustikoa… uda gertu daukagu eta ugariak izan dira gaurko agenda oharrak. Honekin batera zenbait nobedade ere entzun ditugu, tartean, Pelax, Eztanda, Capsula, Gorpuzkingz edota Sara Zozaya. Programa borobiltzeko kritika eta umorea doinu ezin dantzagarriagoekin nahasten dituen taldea izan dugu gutizia atalean: Pony Bravo.

irakurri gehiago →

AEBetako 4 emakume musikarik euren jatorri afroamerikarraz harro egoteaz gain, arbasoen soinuak aldarrikatu dituzte Our Native Daughters izeneko supertalde baten bitartez. Euren armak banjoa eta ahotsa. Gainontzeko denbora Italian eta Portugalen emango dugu. Hauek dira erabilitako abestiak: 1) Amythyst Kiah “Darlin Corey”, 2) Our Native Daughters “I knew I could fly”, 3) Our Native Daughters […]

irakurri gehiago →

A DESALAMBRAR | Josep Busquetaren hitzaldia

maiatza 29, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo entzule! Gaurko irratsaioa monografikoa izan da, hitzaldi baten zatiak eskeini baiditugu. Komite Internazionalista eragileak antolatu berri dituen “Kapitala ala bizitza” jardunaldien lehen ekitaldia izan zen aipatu hitzaldia. Bertan, Josep Manel Busqueta, ekonomilari eta idazle katalanak eta baita “Taifa” Ekonomia Kritikoaren Mintegiko kide denak, Europar Batasunari buruzko gako oso interesgarriak eskeini zituen, herriok dugun alternatiben […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 372 – kobazulo argitsua

maiatza 27, 2019 | 0 Komentarioak

Ongi etorriak musika popularren kobazulo argitsu honetara. Gaurko menurako elikagai nahasketa zaporetsuak prestatu dizkizuegu, besteak beste, funk eta rock, doo-wop eta R&B, rockabilly eta R&R, funk eta soul, garage eta psikodelia, country & soul, bakarlari folk, indie eta pop, blues eta soul, roots eta reggae… Dastatu ezazue maitasunez sukaldatu dugun eta arimak elikatzen dituen sesio […]

irakurri gehiago →

Artista afrikarrek eginiko reggae aldarrikatzailearekin hasiko dugu aste honetako saioa. Ondoren Kamerun, Benin, Senegal, Italia, eta Txile bisitatuko ditugu, Santiago Auseronen emanaldia goraipatuz amaitzeko. Erabilitako kantak: 1) Tiken Jah Fakoly “Plus rien ne m’éntonne”, 2) Tiken Jah Fakoly (ft. Soprano) “Le monde est chaud”, 3) Tiken Jah Fakoly “Libya”, 4) Abd Al Malik (ft. Wallen […]

irakurri gehiago →

A DESALAMBRAR | FrayBa, Komites eta Ítaca

maiatza 21, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo entzule! Gaurko irratsaioan 3 elkarrizketa egin ditugu. Hasteko Txiapastik Euskal Herrira etorri den Rosa Estela Rodriguez, Fray Bartolomé de las Casas giza eskubideen behatokiko kidearekin solastu gara, beraien lanaz eta abarrez. Ondoren Komite Internazionalista erakundeak antolatu dituen “Kapitala ala bizitza” jardunaldien inguruan hitzegin dugu bertako kide den Igorrekin. Eta saioa amaitzeko Herrialde Katalanetara joan […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 371 – atsekabeak errausten

maiatza 20, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen osatu dugun kanta berezien bilduma berria. Gure txoko honetan, musika ilunari oihartzuna eskaintzen diogu, ordubeteko abesti kate bat josiz. Gaurkoan ere, musika estilo ezberdinei belarriak jarri dizkiegu, adidibez, pop tradizionala, R&B nahastua, rockabilly mugitua, soul eztia, garage psikodelikoa, funk baikorra, latin-soul jatorra, R&R dantzagarria, glam-a-billy galaktikoa, garage-punk zikina, rocksteady egiazalea eta reggae maitagarria. […]

irakurri gehiago →

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

A DESALAMBRAR | Latinoamerika eta Italia

maiatza 14, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo entzule! Gaurko irratsaioa René Behoteguy Chávez bolibiar jatorriko borrokalari internazionalistarekin hasi dugu. Berarekin Latinoamerikako hainbat herrialdeetako egoera aztertu dugu, dituzten erronka, kontraesan eta aukerez aritu gara solasean. Ondoren Italia aldera joan gara. Marta Collot, Eurostop eta Noi Restiamoko kideak Europar Batasuneko hauteskundeen inguruan eta Italiako jendartearen inguruan hitzegin digu. Amaitzeko, eta bihar Nakba eguna […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 370 – sua hauspotzen

maiatza 13, 2019 | 0 Komentarioak

Azkenaldian estu eta larri gabiltza programa egiten. Konpentsazio moduan, hementxe duzue gure azkenengo sesioa. Gure musika bildumatik aukeratu dugun harribitxi sorta ederra eskaintzen dizuegu gure hutsegiteen ordainetan. Gaurko honetan, latin-jazz, jazz-blues, gospel-blues, rhythm & blues, blues-soul, northern soul, blues-beat, garage-beat, latin-boogaloo, early reggae eta dancehall-reggae bezalako nahastura orekatuak. Biziki gozatzea espero dugu! 0- Manny Corchado […]

irakurri gehiago →