Kutxa Beltza

Kutxa Beltza Irratia

no image

Kutxabeltza. Jeff Buckley

urtarrila 24, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Kutxa beltzean Jeff Buckley abeslari ipar amerikarraren ibilbide motz baina oparoari begiratuko diogu. Haseran bere ahots bitxiak eman zion ospea, baina egun neurtu ezina da beste musikariengan izan duen eragina.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. PJ Harvey

urtarrila 17, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Kutxa beltzean PJ Harvey abeslari ingelesaren ibilbideari erreparatuko diogu. Rock gordin eta zuzena eginez, sexuaz, maitasunaz hiriko bizitzaz edota erlijioaz aritzen da besteak beste, irudimen eta konposiziorako dohai apartak erakutsiz.  

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Laura Nyro.

urtarrila 10, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko Kutxa beltzetik Laura Nyro abeslariaren musika atera dugu. Beltzen ahotsa zuen neska zuriak, Pop doinuak eta R&B klasikoa maite zituen , eta 60. eta 70. hamarkadetan, abeslari konposatzaileak ugaritu ziren sasoian, bere musika irrati formularako egokitzen ere jakin izan zuen.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Joanna Newsom.

urtarrila 3, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Joanna Newsom abeslari amerikarraren ibilbidea izango dugu izpide. Txikitatik musikarako dohai paregabea duela erakutsi du eta oraingoz ibilbide motza izan arren, arpa jotzen eta eta fantasiazko letrak abestuz, estilo propioa garatu duela esan ahal dugu.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza. Prefab Sprout.

abendua 20, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Prefab Sprout talde ingelesaren  doinuak kutxa beltzean.  Durham-en Ingalaterran 1978an sortutako taldeak pop erromantikoa landu zuen bi hamarkada baino gehiagoz, doinuetan zein abestien hitzetan estilo propoioa sortu zuelarik.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza.Jethro Tull.

abendua 13, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Kutxa beltzetik Jethro Tull talde britaniarraren musika atera dugu. 1967. urtetik lanean hainbat musika estilo jorratu dituzte, gaurko saioan 70.hamarkadan egindakoari erreparatuko diogu, hau da , This was diskatik Stormwatch diska arte, Ian Andersonen taldeak folk-a eta rock progresiboa landu zuen garaia hain zuzen.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza. The Stranglers.

abendua 6, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurkoan kutxa beltzetik The Stranglers talde britaniarraren musika atera dugu. Hiru hamarkadan zehar momentuko musika joeretara egokitzen jakin izan duen taldea, hortaz gaurkoan, punk, rock, pop eta new-wave doinuak entzuteko aukera gurean.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza. Kraftwerk.

azaroa 29, 2012 | 0 Komentarioak

Musika elelktronikoan aintzindari izan zen talde alemaniarra gaurko kutxa beltzean. Musika elektronikoaren tresneria eta oinarriak asmatu eta garatu zituzten 70.hamarkadatik aurrera. Ordurarte rock progresiboa egiten zuten taldeek erabiltzen zituzten sintetizatzaileak, eta batez ere”apaingarri” gisa erabiltzen zituzten, Kraftwerk-ek ordea,  guztiz elektronikoa zen soinua bilatu zuen hasieratik.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza. Willy DeVille.

azaroa 22, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Willy DeVille abeslari amerikarra kutxa beltzean. Dandee latinarraren itxura hartuta musika estilo ezberdinak landu zituen hiru hamarkadatan zehar  , r&b, rock, saltsa edota kajun indiarren musika besteak beste.

irakurri gehiago →
no image

Kutxa beltza. Talking Heads.

azaroa 15, 2012 | 0 Komentarioak

David Byrne, Chris Frank eta Tina Weymouth-ek Rhode Island-go arte eskolan sortutako talde ausart eta berritzailea gaurko Kutxa Beltzean. Pop, Rock, funk  musika eta munduko beste musika batzuk landu eta nahastu zituzten 70. eta 80. hamarkadetan.  

irakurri gehiago →