Erraietatik

ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

martxoa 27, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira. Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu […]

irakurri gehiago →

Aste honetan, gure aspaldiko laguna izan dugu ERRAIETATIK irratsaioan, izan ere, Jakue Pascualekin hitz egin dugu kaleratu berri duen ‘Movimiento de resistencia, años 80 en EH. Radios libres, fanzines y okupaciones’ (Txalaparta) liburuaren inguruan. Euskal Herrian 80. hamarkadan garatutako kontrakultura eta erresistentzia mugimenduari buruzko ikerketaren bigarren edizioa da hau, oraingoan irrati libreak, fanzineak eta okupazioak […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 53 | Kateen hotsak

otsaila 5, 2019 | 0 Komentarioak

Kontraesana badirudi ere, kateen hotsa baino soinu askatzaileagorik ez dago. Amerikako esklabu beltzak Tremeko Congo Square plazan biltzen ziren kantatzeko eta dantzatzeko. Bere errealitateari aurre egiteko edota errealitatetik ihes egiteko biltzen ziren. Ezbairik gabe, askatasunaren doinua zen. Esklabuen errealitateak eta Amerikako paisaiak Afrikatik ekarritako doinu horiek eraldatu zituen. Ordutik, musika eta kultura Atlantikoko leku batetik […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 52 | We are the mods!

urtarrila 31, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan, mod mugimendua omendu dugu, Quadrophenia (Franc Roddam, 1979) pelikularen 40. urtemugaren harira. Horretarako, ume basati hauen historia, 80. hamarkadan bizitako berpizkundea, mugimenduaren soinu-banda anitza, The Who taldearen rock opera eta filma bera baliatu ditugu saio monografiko batean. TRACKLIST 01 – THE WHO – My Generation 02 – JAMES BROWN – Night […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 51 | Arrosa hilezkorra

urtarrila 22, 2019 | 0 Komentarioak

1919ko urtarrileko 14ean Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht eta beste dozenaka militante komunista hil zituzten Berlinen. 100 urte ondoren, kapitalismoak Rotten XIIIko baxujole Jabiren bizitza eramandu lan-istripu baten ondorioz. 1919eko eta bai 2019eko iraultzaile, langile eta ume basati hilezkorren omenez ondu dugu aste honetako ERRAIETATIKeko irratsaioa. Aipatu bezala, Sozialdemokraten zuzendaritzapean ziharduten Freikorps talde paramilitarrek bahitu eta […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 50 | Hormetako arrakalen oihua

urtarrila 14, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren 50. edizioa ospatzen dugun honetan, 2019. urte berriari ongi etorria eman nahi izan diogu. Horretarako, askotan hizpide izan ez dugun mundu batean murgildu gara, artearen munduan, alegia, Irantzu Lekue artibista gasteiztarraren eskutik. Izan ere, artea da gure gonbidatuaren bizitza goitik behera zeharkatzen duen ardatza. Eta Irantzuk ez du bere burua soilik artista garaikidetzat […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 49 | Dorre zaharraren sinfonia

abendua 11, 2018 | 0 Komentarioak

Bidezidor berrietan murgildu gara aste honetako irratsaioan ERRAIETATIKeko ume basatiok. Helburua argia da: Gasteizko eszena musikala ondo ezagutzea. Eta, bide batez, ikerketa bera doinu basatiekin ontzea. Irratsaio formatu berri hau estreinatzeko ume basation lagun on bat gonbidatu dugu: Rufo. Elkarrizketa pausatua, sakona eta adiskidetsua izan dugu Old Tower Stuffeko jabearekin. 2018ko Azkena Rock Festival musika […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 48 | Suminduen matxinada

abendua 6, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan bi gai izan ditugu hizpide: alde batetik, Dorleta Mtz. de Aramaionari egindako elkarrizketa sakonaren bigarren zatia ekarri dugu gurera, emakumeak eta musikaren inguruan hausnartzeko; bestalde, Chicagoko greaser eta hillbillyen historia ezagutuko dugu. Esan bezala, aurreko irratsaioan Dorleta Mtz. de Aramaionarekin Rosaren trilogia hizpide izan genuen, eta oraingoan, beste gai bati begira […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 47 | Estoldetan gora egin

azaroa 27, 2018 | 0 Komentarioak

Zaila da azpimundu kulturalean hasi eta hezi denarentzat bere lana argitara ateratzea. Etengabe borrokan ibili behar dira ume basati hauek; munduaren kontra, errealitatearen kontra. Baina irmotasun horrek bere fruituak ematen ditu. Estoldetan bada loratzen denik. Horren eredu dira aste honetan ERRAIETATIK irratsaio landu ditugun bi adibideak. Dorleta Mtz. de Aramaionak Euskal Herriko azpimundu kulturalean bidea […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 46 | ¡Ni una más!

azaroa 20, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioaren lehen zatian. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz. Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino […]

irakurri gehiago →