Celosamente Gordea

no image

Eta berriro hasierara

ekaina 28, 2015 | 0 Komentarioak

Bilatzeari uzten diogunean ezagutuko dugu lehen aldiz irteten ikusi gintuen lekua. Bitartean denbora izango da gure buruhauste nagusia. Norekin eman gau hau eta beste hura, zenbat izan diren noranzkorik gabe desertuan pasa ditugun egunak, zeren atzetik ibili garen azken urteetan, norantz abiatu ginen azkenean eta lehenean, zerk ekarri gaituen berriro hasierara. Bilatzeari uzten diogunean ezagutuko […]

irakurri gehiago →
no image

Bitan amaitu beharra

ekaina 22, 2015 | 0 Komentarioak

Eta bukaerara heltzean, beraien saria jasoko dute, inork ez ditu izendatuko, anonimoak izango dira, baina ezein hilobik ez du haien kantua gordeko. Atahualpa Yupanqui

irakurri gehiago →
no image

Parabola eta saltoa

ekaina 14, 2015 | 0 Komentarioak

Zoriontasuna horixe da: amaiera hasierarekin lotzen jakitea. Pitagoras

irakurri gehiago →
no image

Gerezi denbora

ekaina 7, 2015 | 0 Komentarioak

Gerezi denbora da, baina auskalo gerezirik ikusiko dugun. Supermerkatuetan kiloka eta merke saltzen dituzte honezkero. Zaporerik gabeko gereziak, helduko ez diren gereziak, txoriek guk baino lehenago jango dituzten gerezi gorristak, hegazkin batean heldu direnak, poltsikoan gordetako hezurrak, bihar zuhaitz izango direnak.

irakurri gehiago →
no image

Ardoa eta Odola (wino i krew)

maiatza 31, 2015 | 0 Komentarioak

Pantaila zurian dago orain. Ez da ezer ikusten. Itsutu egin zaitzake luzaroan begira egonez gero. Begiak ixtea komeni da. Dolare zaharraren mugimenduak sortzen duen zarata entzun daiteke horrela. Orban beltz bat behe lainotan bezain argi. Sei litro ardo. Pantaila zuria. Eta barruan, ontzi bat irakiten.

irakurri gehiago →
no image

Hauta

maiatza 18, 2015 | 0 Komentarioak
no image

Ametsak ere zain

maiatza 10, 2015 | 0 Komentarioak

Mikel Antza idazlea ziegan dago une honetan. Bertan idatzi ditu gaur, Celosamente gordean, irakurriko ditugun hitzak, eta bertara iritsiko zitzaion, jada, seguru asko, bere hitzekin Susa argitaletxeak argitaratutako poema liburua: Ametsak ere zain. Berak idatzia da, liburua aurkezteko prestatutako gutunean, ondorengoa: “Liburuaren osaketa ez da erraza izan, hemengo lubakietan ez dago tiro hotsik, ez granada […]

irakurri gehiago →
no image

Altxatu eta joatea

maiatza 3, 2015 | 0 Komentarioak

Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Pisu horrekin bizi da. Aldean darama, ohitu da dagoeneko aldean eramatera. Mugitzen ez dena ikusezina ere bada, bestalde. Ez du inoren susmorik eragiten. Ez du inor bere lekutik mugitzera behartzen. Protesta egin dezake noizean behin, norbaitek begira diezaion. Baina badaki, gero dena bere onera bueltatuko dela. Eta han […]

irakurri gehiago →
no image

Itsaso bete gorpu

apirila 26, 2015 | 0 Komentarioak

Argudiorik ez daukanak, zarata egiten du. Zaunka ere bai, batzuetan. Bere buruaz lotsatzen denak, halaber, besteak barregarri uzteko eginahalak egiten ditu beti. Jendea kontrolpean eduki nahi duenak, pertsona beldurtuak sortzen ditu, berak babestuko dituela zin egiteko gero. Behin goian dagoela, bizitza poker partida bat bihurtzen da. Galtzaileak behar ditu etengabe, bera irabazle ateratzeko. Gorpu bete […]

irakurri gehiago →
no image

Dabilen hitza

apirila 20, 2015 | 0 Komentarioak

Izendatzen duenak dei egiten du. Eta norbaitek kasu egiten du eta etorri dator, aldez aurreko hitzordurik gabe, azalpenik gabe, etorri dator, bere izena, esanik edo pentsaturik, deika ari zaion lekura. Hori gertatzen denean, norberak eskubidea du sinesteko inor ez dela guztiz joaten, harik eta deiadarretan, garretan, ekartzen duen hitz hori hiltzen ez den arte. Leihoa […]

irakurri gehiago →