A Desalambrar

no image

ADESALMBRAR 2010/11/27

azaroa 28, 2012 | 0 Komentarioak

Halabediko irratsaio internazionalista, gaurkoan ere, asteak munduan utzi digunaren errepaso laburrarekin hasi dugu, besteak beste Kolonbiako bake prozesua, Greziako murrizketak, Maputxe herria… aipatu ditugu. Ondoren, Martxelo Diaz elkarrizketatu dugu Palestinaren egoeraren inguruan: Gazan adosturiko su-etena, batasun nazionaleranzko prozesua, Egiptorekiko harremana eta NBE-etako estatu ikuskari izateko aurkeztuko  duten proposamena izan ditugu hizketa-gai. Azkenean Asier Askapenako kideak […]

irakurri gehiago →
no image

ADESALAMBRAR 2012/11/20

azaroa 21, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurkoan azkeneko momentuan entzun dugun berriarekin hasi dugu irratsaioa. Hamasek Egiptoren bitartekaritzarekin  su etena  deitu du. Azkeneko egunetan,  Israelek Gazan egindako sarraskia ikaragarria izan da. Palestinar ugari hil dituzte eta Hamas borrokarako prest zegoen. Horrez gain, PKK-ko presoen gose grebaren amaiera edo FARCekoek gobernuarekin hasitako solasaldiaren inguruan aritu gara asteko kronikan. Guillermo Askapenakidea izan dugu […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2012/11/06

azaroa 7, 2012 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan asteko kronikaren ostean, Saharako lurralde okupatuen inguruan aritu zaigu Iñaki . Bera Askapenako brigadetan joan da uda honetan eta bertako errepresio eta militarizazioaz gain, Gdeim Izik kanpamentuei oraindela bi urte egindako erasoa gogoratu du. Ondoren, Fakun Askapenako kidea izan dugu eta hark, azaroak 10ean Altsasun izango den Askapenaren 25 urteurreneko egunaren berri eman […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2012-10-30

urria 30, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko programa asteak munduan zehar utzi dituen berri  esanguratsuenen laburpenarekin hasi dugu. Ondoren, Guilermo Askapenako kidearen kolaborazioa jaso dugu. Venezuelako hauteskundeak  oinarri harturik eta prozesu bolibariarra ardatza harturik egoeraren azterketa txukuna egin du, ikuspuntu internazionalistatik beti ere. Azkenik, udan Bolibian brigadista ibilitako Uxuek, herrialdeak sozialismoranzko bidean lortutako lorpen eta erronkak azaldu dizkigu. Agenda aipamenekin agurtu […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar.2012/10/23

urria 26, 2012 | 0 Komentarioak

Astearte honetako irratsaioa berezia izan da. Oraindela gutxi, gure irratsaioak 25 urte betetzen dituela jakin dugu. Urte hauetan guztietan, irratsaio honetatik hainbat lagun pasa da. Horietako asko, gaur, Adesalambrar berezi honetan aritu da. Esan bezala, esatari eta kolaboratzaile asko izan ditu irratsaioak eta horien ahotsak entzuteko aukera izan dugu gaurkoan. Bloke ezberdinetan banatu ditugu 25 […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2012-10-16

urria 16, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko saioa asteko kronikarekin hasi dugu, munduko azken berrien errepaso laburra eginez. Ondoren, Europan ematen ari diren independentzia prozesu ezberdinen inguruko testuak irakurri eta hausnarketak plazaratu ditugu. Irekitako bideari jarraitu dio Martxelo Diezek bere kolaborazioan, herrion independentzia eta Europar Batasunaren inguruko hausnarketa plazaratu du. Gogoratu datorren astean irratsaioaren 25. urteurrena ospatzeko programa berezia izango dugula: […]

irakurri gehiago →
no image

ADESALAMBRAR 2012/10/9

urria 9, 2012 | 0 Komentarioak

Adesalambrar 2012ko Urriaren 9a Gaurko irratsaio internazionalistan ohiko astearen errepasoa egin dugu asteko kronikan. Gaurko programan pisu berezia izan dute joan den igandean Venezuelan egin ziren hauteskundeek.  Venezuelan dagoen Askapenako kide bat elkarrizketatu dugu, laburki, arazo tekniko batzuk izan ditugu eta. Ondoren, Txente Rekondoren kolaborazioa izan dugu, udak utzi digunaren errepaso laburra egin digularik, kurtso […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2012/10/02

urria 2, 2012 | 0 Komentarioak

Ikasturte berri on! gaurko irratsaioak ohiko egitura izan du. Hasieran, asteko kronikarekin ekin diogu. Ondoren, elkarrizketaren txanda izan da. Aurreko astean, Martxa Patriotikoko kideak Euskal Herritik ibili ziren eta gurekin solasaldia izan dute. Kolaborazioan, berriz, Herrialde Katalanetatik ibili berri den Asier eta bere kideen hausnarketa jaso dugu. Gaurko elkarrizketa eta kolaborazioaren zati handi bat gaztelaniaz […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-120626

ekaina 26, 2012 | 0 Komentarioak

Uda aurretik izango dugun azkeneko saioa izan da gaurkoa. Asteko kronikarekin hasi gara beti bezala eta ondoren, Luismi Uhartek Paraguayko egoeraren hausnarketa egin digu. Igor Urrutikoetxeak, berriz, aurreko astean LABek izandako 8. biltzarrean landu zen nazioarteko tartearen inguruan aritu zaigu. 37 herrialde ezberdinetako kideek parte hartu zuten bertan. Azkenik Argiatik hartutako eta Pello Zubiriak idatzitako […]

irakurri gehiago →
no image

ADESLAMBRAR 2012ko Ekainaren 12a

ekaina 13, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaio internazionalista asteak utzi digunaren errepaso laburrarekin hasi dugu. Ondoren Argia aldizkariko bi testu irakurri ditugu. Lehen testua Pello Zubiriaren “Txernobylen ikasiak Fukushimarako gogoratuz Genevan” izan da. Bi hondamendi nuklear hautan ikasiak partekatzeko hainbat adituren iritzia azaltzen da, zalantzan jartzen dutenak energia nuklearraren segurtasuna. Bigarren testuak Democracia Real Ya (Benetako demokrazia orain) mugimenduak Espainiar […]

irakurri gehiago →