EGUZKI IRRATIA

Ekialde Hurbiletik Hego Amerikara, Hego Amerikatik Kaukasora…. Zatoz Muffin Beltzak-eko lagunekin mugak zeharkatzera! Topo eta Pikarekin saio monografikoa egin dugu, eta Palestinan, Venezuelan, Georgian eta Libanon ibili zirenekoaz hitz egin digute. Txalaparta soinean hartuz eta aitzaki moduan erabiliz egin dituzte bidaiak, eta pasadizo bitxiak kontatu dizkigute. Muffin Beltza naiz eta harro nago, hurrengo astean gehiago!  

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak, 2014-04-09: Mendebaldeko Sahara

apirila 9, 2014 | 0 Komentarioak

Muffin Beltzak saioak Mendebaldeko Sahararaino garamatza gaurkoan. Eta ez nolanahi: bertako gatazkaren bilakaeraz, gaur egungo egoeraz eta Euskal Herritik (eta mundutik) laguntzeko egin dezakegunaz hitz egin digute Goizeder Nazarrek (Berriozarko Sahararen Aldeko Lagunak elkarteko kidea) eta Gurutze Irizar Fatimetuk (Ormaiztegiko euskal sahararra). Amaia Kanbra @zuribostenrisei txiolaria ere egon da gurean, eta sare sozialetako azken pasadizoak […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-04-02: Japonia

apirila 2, 2014 | 0 Komentarioak

Zeinen urrun dagoen Japonia… eta aldi berean zeinen gertu! Ohi bezala, Ximusekin hasi dugu saioa, beti baitu zer esatekorik.. Ostera, gure estudioan izan dira Keiko Suzuki japoniar euskalduna eta Josu Jimenez Maia gaito-kamishibaiya. Aritz Ibañezek berriz, ezinezkoa zirudien lotura egin digu Euskal Herria eta Japoniako tradizioen artean. Daztatu eta gozatu, Muffin Beltzak soja saltsan!  

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak, 2014-03-26: Senegal

martxoa 26, 2014 | 0 Komentarioak

Senegaleraino garamatza gaurkoan gure Muffin Beltzak saioak. Han dago Julen iruindarra, Casamance eskualdeko Kafountine herrian djembea ikasten. Senegalera joan eta etorrian dabilena Amaia Alonso da, azal zuriko baina bihotz beltzeko burlatarra; pasioz kontatu dizkigu bertan bizitakoak, eta bertan martxan dituen proiektuak. Mr. Fru gure gastronautak, Senegalgo plater nagusia den arroza aitzaki hartu eta Munduko Arrozak […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak, 2014-03-12: Colorado (AEB)

martxoa 12, 2014 | 0 Komentarioak

Good evening adiskideak. Muffin Beltzak strikes back! Ipar Atlantikoko itsaslasterra hartu dugu gaur Amerikako Estatu Batuetara heltzeko, Coloradora zehazki. Zarauzko kostaldean abiatu gara, Michael (Mikel) Morris-en laguntzarekin. Mikel Coloradokoa da, baina urte andana darama Euskal Herrian bizitzen. Denverren eta Coloradon murgiltzeko, telefonoaren bestaldean Ibon Izurieta aurkitu dugu, Metropolitan State University of Denver-eko irakasle, eta Coloradoko […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak, 2014-03-05

martxoa 5, 2014 | 0 Komentarioak

Gaur asteazkena da, eta beraz, hemen dator Muffin Beltzak saioaren eskaintza berri bat. Gaurkoan itsasoaren gainetik jauzi egin eta Peruraino goaz. Han dugu zain, telefonoaren bestaldean, Miren laguna, emakumeen eskubideekin lotutako proiektuetan lanean dabilena. Kontrako norabidean, Peruko Amazoniatik Euskal Herrira, Roberto Awa Nari kukumarren etniako laguna datorkigu. Mr.Fru sukaldaria Peruko gastronomiaz mintzatu zaigu, eta umoreari […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak, 2014-02-26

otsaila 26, 2014 | 0 Komentarioak

Beste astebetez, bueltan da Muffin Beltzak Eguzki Irratira. Oraingoan, Berlinera egin dugu jauzi, historia, batez ere historia garaikidea, inon baino ageriago agertzen den hirira. Bertan bizi den Landerren bitartez errepasatu ditugu Berlinek azken mendean bizitako gorabeherak, eta baita gaur egungo bizimodua ere. Aitzakia hartuta, Gontzal Agote etorri zaigu estudiotara, eta Berlinen girotutako zinemaz mintzatu gara […]

irakurri gehiago →