Muffin beltzak

Muffin beltzak programa

no image

Muffin Beltzak 2015-02-05: El Salvador

otsaila 5, 2015 | 0 Komentarioak

Putzu erraldoian alde batetik bestera jauzi eginez, El Salvador Ertamerikako herrialde txikiraino abiatu gara gaur. Elaia lagunak bisitatu gaitu, eta bertan emandako hiru hilabeteak eta han bizitako esperientziak azaldu dizkigu. Ostean, etxe honetako AWJ irratsaioko Ximun etorri zaigu, eta Roque Dalton poeta salvadortarraz mintzatu zaigu, baita bere olerkiak errezitatu ere. Benetan programa borobila gaurkoa…on egin!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-01-29: Grezia (II)

urtarrila 30, 2015 | 0 Komentarioak

Duela ez hainbeste egon ginen Grezian, baina azken gertakariak bultzatuta, Mediterraneoko herri zoragarri honetara itzultzea erabaki dugu. Aurrena, eta aitzinarora salto eginez, Hodei Ruiz Odeitoteles Grezia klasikoko demokraziaz mintzatu zaigu. Bere ostean etorri da estudiora gure lagun Xare eta berarekin solastu gara, luze eta sakon, Greziako egoera politikoaz eta sozialaz. Rembetiko musika generoa ere azaldu digu, […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-01-22: Kuba

urtarrila 23, 2015 | 0 Komentarioak

Azken hilabeteko gertakariek Kubara begira jarri gaituzte. Aitzakiarekin, Ibaitxo lagunak bisitatu gaitu, urria aldera irlan hilabetez egindako bidaiaren nondik norakoak azaltzeko, eta bertan bizitako esperientzia gurekin partekatzeko. Era berean, Kuba eta AEBn harreman diplomatikoen berrezartzearen albisteei so egin nahi izan diegu, benetan gertatzen ari dena ulertu eta kokatzeko. Horretarako, Euskadi-Kuba elkarteko Salva izan dugu gurekin, […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-01-15: Tex-Mex

urtarrila 16, 2015 | 0 Komentarioak

Iepa entzule! Gaurkoan Amerikara joatea otu zaigu. AEBetan, Illinoisen bizitzen dabilen iruñear batekin (Karlos Heisenberg) mintzatu gara bertako bizimoduari buruz. Hegoaldera jota, Iosu Albizurekin hitz egin dugu. Orain Mexikoko Nuevo Leon estatuan dago, baina bost urte darama munduari birak ematen. Hori guztia noski belarriak goxatzeko musika bikainaz lagundurik. Amerika, fuck yea!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-01-08: 2014ko onena

urtarrila 8, 2015 | 0 Komentarioak

2014ak utzi eta 2015ak hartu berri gaitu, eta aitzakia baliatuta, pasa den urteari errepasoa egitea erabaki dugu gaurkoan. 2014an zehar gurekin pasatako lagunen testigantzak berreskuratu eta pasa den urteko unerik eta anekdotarik interesgarrienak hautatu ditugu, zuei eskaintzeko. Datorren urtea pasa berri dena bezain oparoa izan dadin, hemen da, berriz ere, Muffin Beltzak! On egin!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-12-19: Maratoia

abendua 19, 2014 | 0 Komentarioak

Eguzki Irratiak 24 orduko programazio jarraituarekin egindako maratoiaren baitan, ekarpena egin dugu Muffin Beltzak-eko kideok. Gaurkoan, gabon giroan sartuta gaudela baliatuz, munduko hainbat txokotara egin dugu salto, han-hemenka gabonak edo bestelako ospakizunak nola ospatzen diren ezagutzeko. Ximus ere gurean izan da, eta baita Alejandria-Woodstock-Jarautako lagunak ere. Guzti-guztia helburu jakin batekin, Eguzki Irratia irrati libre eta […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-12-18: Grezia

abendua 19, 2014 | 0 Komentarioak

argazkia: argia.eus Kalispera! Greziara joan gara gaur bisitan,  Juan Etxenike “Xare” eta Idoia Sobrinoren laguntzaz. Azken hau erasmus beka batekin joan zen Tesalonikara; Xarek lau urte eman ditu Kretan lanean. Borobiltzeko, Gontzal Agotek zenbait filme gomendatu dizkigu. Errepublika Helenikoari eskaintzen digun lehenbiziko saioa, baina ziur ez dela azkenekoa. Momentuz daztatu mokadutxoa. On egin!!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-12-11: Islandia

abendua 11, 2014 | 0 Komentarioak

Urrunetik dator euskal herritar eta islandiarren arteko harremana. Bi hizkuntzen arteko nahasketa bat ere bada, bi herriek elkar ulertzeko erabiltzen zutena. Orduko arrantzaleen arrastoari jarraika Islandiara egin du bidaia Haritz Rodriguezek, eta esperientzia ekarri digu Eguzki Irratira. Itxaro Borda idazleak ere bere azken poema liburuan tartea eskaini dio Islandiari, eta horren arrazoiak kontatu dizkigu. Gaur, […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-12-04: Aljeriaz

abendua 4, 2014 | 0 Komentarioak

              Gaur Aljeriara goaz! Espazioan bidaia beraz, baina denboran ere bai. Izan ere, Aljeriako independentzia gerraz ariko gara bereziki, 1954 eta 1962 bitartean gertatua. Zortzi urteko gerra zikina (zikina ez den gerrarik balego!), Frantziako armada Aljeriarren aurka. Baina Euskaldun dexentek ere egin edo jasan zuten gerra, armadaren presoner. Horren […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2014-11-27: AEB, beltzak, Ferguson…

azaroa 28, 2014 | 0 Komentarioak

Fergusoneko gertakariengatik AEBak albiste diren honetan, herrialde horretara jauzia egin dugu gaurko saioan. Populazio afroamerikarraren eskubideen aldeko mugimenduaren historiara hurbildu gara horretarako, borroka horretan ikonikoak izan diren bost kanten bitartez. Gero, 1969an hainbat ikasle zurik estatuaren aurka jotzeko osatu zuten The Weather Underground talde armatuaren historia ezagutu dugu, Hedoi Etxarteren eskutik. Azkenik, Oier Aranzabalekin mintzatu gara, […]

irakurri gehiago →