Muffin beltzak

Muffin beltzak programa

no image

Muffin Beltzak 2015-04-30: Denboraldiko perlak

apirila 30, 2015 | 0 Komentarioak

Orain arte irratsaio eder asko egin ditugula iritzita, eta ziurrenik jende asko horiek entzun ezin izan dituela jakinda, aurtengo ikasturteko perlarik ederrenak erreskatatu eta zuei eskaintzea erabaki dugu gaurkoan. Kuba, Tanzania, Txile, Punjab eta Kanbodiako esperientziak berreskuratu ditugu, gurekin izandako Ibai, Iker, Ion, Inder eta Olaiaren eskutik. Ximus eta Ximun gure lagunak ere gurekin izan […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-04-23: Arrazakeria eta elkartasuna

apirila 24, 2015 | 0 Komentarioak

Bi plater nagusiko menua prestatu dugu gaurkoan, Muffinzale guztion gosea asetzeko tamainakoa. Batetik, azken asteetan Mediterraneo itsasoan izandako sarraskiak eta Europako politika arrazistak ezagutu nahi izan ditugu, Gasteizko SOS Arrazakeriako Mariren eskutik. Bestetik, Askapena antolakunde internazionalistaren kontrako prozesu eta ilegalizazio eskaera zein bere jarduna aztertu dugu, bere kide den Lur Gilen eskutik. Goza ezazue! On […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-04-16: Kaliforniatik Mexikora

apirila 16, 2015 | 0 Komentarioak

Kaliforniatik Mexikorako bidea egin dugu gaurkoan, baina ez edonola. Janire eta Aitorren pausuak jarraitu ditugu: Hasieran, Kalifornian eta Idahon euskal etxeei buruzko dokumentala grabatzen biak, eta gero, Janire bakarrik, New Yorken zinea ikasten eta Mexikon pelikula baten errodatzean lanetan. Gaurko Muffin Beltzak, zazpigarren artearen itzalari segika! On egin!

irakurri gehiago →
no image

2015-04-09: Zeelanda Berria

apirila 10, 2015 | 0 Komentarioak

Bi irla ditu Zeelanda Berriak, iparraldekoa —txikia baina populatua— eta hegoaldekoa –handi baino jende gutxiago bizi dena—. Bietan dira ikusgarriak paisaiak, hondartz eta mendiak, laku eta zelaiak. Eta bietan izan da, ia urtebetez lanean, Mikel gure laguna. Estudiora bisitatu gaitu gaur, eta bere eskutik egin dugu jauzi antipodetaraino, herrialde zoragarri hau ezagutzeko. Gaur, merendatzeko, kiwiak!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-03-26: Kanbodia

martxoa 27, 2015 | 0 Komentarioak

Bere historia latzaren tamainakoa da ere Kanbodiako edertasuna eta jendearen berotasuna. Gaur, Asiako Hegoekialdeko bazter hau gertu gertutik ezagutu dugu, bertan ia bi urtez bizitako Olaiaren eskutik. Berarekin batera ibili ditugu Kanbodiako bazter eta bizimoduak. Eta, azken asteetako ohiturari jarraituz, aurreko saioa eta gaurkoa lotzeko erronkari ekin diogu, India eta Kanbodia Euskal Herritik pasata lotuz, […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-03-12: Punjab

martxoa 13, 2015 | 0 Komentarioak

Cristobal Colon Indiara abiatu zen baina Guanahanin hartu zuen lur. Gaurkoan gu Indiara gindoazen, baina azkenean Indiar Estatuaren handitasunean irla bat den Punjab izan dugu hizpide, gure lagun Inderrekin. Ximusek ez digu kale egin, eta sekzio berria estreinatu dugu ere: Txabok Irlanda eta India lotu dizkigu  modu nahiko katramilatuan. Goxatu eta ez galdu gero, Muffin Beltzak […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-03-05: Partizan Bidaiak

martxoa 6, 2015 | 0 Komentarioak

Bidaiak egiteko era ezberdinak maite ditugu Muffin Beltzak-en. Hori du helburu, hain zuzen ere, Partizan Bidaiak agentzia independenteak. Europako herrien bihotzetara egiten dute jauzi, bertako herritarren ikuspegitik eta esperientziatik ezagutzeko. Eskozia, Irlanda, Bretaña, Korsika edo Okzitania dira destinu horietako batzuk. Agentziako kide den Arturoren eskutik ezagutu dugu bidaiatzeko modu berezi hau. Eta AWJ-ko ximun laguna ere […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-02-26: Txile

otsaila 26, 2015 | 0 Komentarioak

Munduko herrialderik luzeena da Txile, Iparretik Hegora 4000km baino gehiago dituelako. Eta gaurkoan gure lagun Jonek Valparaíson egindako egonaldia aprobetxatu dugu herrialde honen inguruan luze eta zabal aritzeko. Santiago eta Valparaíso, musika eta politika, ikasle mugimendua eta Allende… izan dugu hizpide beste askoren artean. Gertuko Historia konprenitzeko ere, Jonek “La Batalla de Chile” eta “El diálogo de América […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-02-19: Txina

otsaila 20, 2015 | 0 Komentarioak

Munduko herrialderik populatuena izanagatik, ezezaguna zaigu Txina eta txinatarren bizimodu eta ohiturak. Ezjakintasuna apur bat murriztearren, haraino egin dugu jauzi gaurkoan. Batetik, Patxi Suarez Qiao-Zubia elkarteko kidearekin mintzatu gara, urte berri txinatarraren aitzakitan. Bestetik, hiru urtez Suzhou hirian bizi eta lanean izandako Luis Izkietak bisitatu gaitu, bertako bizimoduaren berri emateko. Txina mokaduka jango zenukela? Gozatu […]

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-02-12: Tanzania

otsaila 13, 2015 | 0 Komentarioak

Tanzaniaraino. Haraxe egin dugu salto gaurko irratsaioan. Bidaikide ederra ere izan dugu, Mundi laguna. Bere eskutik ezagutu ditugu herrialdeko mendi garaienak —Klimanjaro ospetsua, tartean—, era guztietako animaliek zapaldutako paisai ederrak, Zanzibarko hondartza paradisiakoak eta bertako jende jator eta beso zabalekoa. Plazerra izan da Afrikako txoko hau ezagutzea! On egin!

irakurri gehiago →