Muffin beltzak

Muffin beltzak programa

GAGARINEN ESKAFANDRA. Paris.

abendua 14, 2015 | 0 Komentarioak
no image

GAGARINEN ESKAFANDRA. 1985.

azaroa 23, 2015 | 0 Komentarioak
no image

2015-11-13 GAGARINEN ESKAFANDRA. Utopia.

azaroa 16, 2015 | 0 Komentarioak

  Eduardo Galeanok ere hala zioen. Pausu bat eman, eta pausu bat atzera egiten du utopiak. Beste pauso bat ibili eta are urrunago doa utopia, beste pauso batean atzeruntz. Orduan, zertarako balio du utopiak? Horretarako hain justu, ibili ahal izateko. Gaur, Gagarinen Eskafandran, Utopiak.

irakurri gehiago →
no image

2015-11-06 Gagarinen Eskafandra: Kolonizazioa

azaroa 6, 2015 | 0 Komentarioak

Lur zatiek lur zati huts izateari utzi zioten aspaldi, kolonoen goxoki bihurtzeko.Gaur, kolonizazioari buruz mintzatu gara gurean, sekula amaitzen ez den fenomeno honen gertakari, kanta eta pertsonai hainbat berreskuratuz. Aitor Txarterina kolaboratzailea ere izan da gurekin, kolonizazioari buruzko bere ikuspuntu propioa plazaratuz. Eguzki Irratiko orbitatik mundu osora, Gagarinen Eskafandra.

irakurri gehiago →
no image

2015-10-30 Gagarinen eskafandra. Bikoteak.

azaroa 2, 2015 | 0 Komentarioak

Munduan badira era guztietako bikoteak, maitasunezkoak batzuk, gorrotozkoak besteak, zinema edota literaturakoak beste hainbat, musikakoak hainbeste, eta baita elkarri aurre egiten dioten herrialde edo pertsonaienak ere. Horietako batzuk jaso ditugu gaurkoan, eta azaldu, eta musikari bikoteen doinuekin girotu dugu saioa. Gaurkoan, aurrenekoz, Garazi lagun eta kolaboratzailea etorri zaigu. Eta Goizane Landabasok Pop Pilulak fanzinean idatzitako […]

irakurri gehiago →
no image

2015-10-23 Gagarinen Eskafandra – Gerra bitxiek

urria 26, 2015 | 0 Komentarioak

Gagarinen Eskafandraren bigarren saio honetan, gure historian zehar izandako gerra bitxi eta ezezagunenak errepasatu ditu, eta baita musikan haien isla aurkitu ere. Gainera, aurten aurrenekoz, Aitor Txarterina kolaboratzailea gerturatu zaigu, bere predikua botatzeko. Eta ‘herribitxi’ bat ere ezagutu dugu gaurkoan. Hauxe da Gagarinen Eskafandra!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-06-11: Birmania

ekaina 11, 2015 | 0 Komentarioak

Nondik begiratzen zaion, herrialde bitxia da Birmania – ofizialki Myanmareko Batasunaren Errepublika. Olaia Aldazek Asia Hego-Ekialdearen hainbat hilabeteko zeharkaldia bertan bukatu zuen eta pasarte bitxiak ekarri dizkigu gaurkoan. On egin!!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-06-04: Ekuador

ekaina 4, 2015 | 0 Komentarioak

Denboraldi amaierara iristen ari gara gutxika, baina badugu oraindik zer kontatua. Gaur, kasurako, Alba laguna etorri zaigu bisitan, pasa den urtean Ekuadorren egindako egonaldia kontatzera. Berarekin ezagutu dugu Esmeraldas hiriaren ingurua, eta baita Galapagos uharteak, Amazonia edo Cuencako ingurua ere. Hori guztia afro-marimbaren erritmoan! On egin!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-05-21: Maroko

maiatza 21, 2015 | 0 Komentarioak

3 hilabete, 2 gurpil eta 4954 kilometro. Gaurkoan gure lagun Izai etorri zaigu -txirrindulari urbanita bera- Marokori buelta eman zionekoaz aritzeko. Atlasaren magaletan  zein basamortuan, bero zein hotz,  jende jator eta ezatseginarekin dozenaka komeria. Goxatu gaurkoa!

irakurri gehiago →
no image

Muffin Beltzak 2015-05-07: Nepal

maiatza 8, 2015 | 0 Komentarioak

Aktualidadeak agintzen du eta, Nepalez ari garen honetan, ezin alde batera utzi aurreko asteko lurrikara. Mikel Laurenz iruindarra Kathmandun zegoen une horretan, eta gaur gure estudioan egon da bertan bizitakoaz aritzeko. Aukera aprobetxatuz, Nepaleko historian sartu-irtena egin dugu ere, zenbait pasarte gogoangarri ezagutuz. Himalayatik fresko-fresko, goxatu gure saioa!

irakurri gehiago →