Zientzialari

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilbo Hiria irratiak Zientzialari deritzan irratsaio dibulgatiboa prestatzen dute astean-astean. Irratsaioaren xedea ez da besterik gure ikertzaileen iritzi eta haienvemaitzen berri modu atsegin eta ulergarri batean ematea baino. Hots, zientziaren ekarpenak edozein herritarrek ulertzeko eran eskaintzea. Aldian-aldian, zientzia guztietako adituak pasatzen dira irratsaiotik eta ordu laurdenean-edo eremu bakoitzeko gauza jakingarrienak eta ikerlanik interesgarrienak azaltzen dizkigute, zientziaren ekarpenak aditua ez den entzuleari hurbilaraziz.

ZIENTZIALARI: Loteria eta matematika

martxoa 31, 2017 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan Javier Duoandikoetxea matematikariak agerian uzten dizkigu loteriak matematikarekin duen erlazio zuzena. Elkarrizketaren hasieran matematikan probabilitateen teoria nola sortu zen adierazten digu eta geroko minutuetan zehatz-mehatz aztertzen du zenbaterainoko probabilitateak ditugun zorizko jokoetan garaile suertatzeko. Azkenik, matematika arloan esperantza terminoak duen esanahia argitzen du hitz errazez. (Argazkia: Sean Mac Entee).

irakurri gehiago →

ZIENTZIALARI: Artizarra

urria 27, 2016 | 0 Komentarioak

Merkurio eta Lurraren artean kokaturik dagoela, Artizarra gurearen planeta haurridea dela esan izan dute zientzialariek, zenbait ezaugarritan antzekotasun nabariak dituztelako, nahiz eta beste askotan zeharo ezberdinak diren. Adibidez, berotegi efektu handi eta luze baten ondorioz, bertako atmosfera jasanezina bilakatu da, benetako infernua, nolabait esan. Gaurko irratsaioan, Artizarra hobeto ezagutze aldera, Itziar Garate astrofisikariarengana jo dugu, […]

irakurri gehiago →

ZIENTZIALARI: Animalia aniztasuna

uztaila 1, 2016 | 0 Komentarioak

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte bat eskaini dio, geroztik animalien […]

irakurri gehiago →

ZIENTZIALARI: Charles Darwinen ekarpena

ekaina 9, 2016 | 0 Komentarioak

Kepa Altonaga biologo eta zoologoarekin Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesaren ekarpena gogoratu dugu Zientzialari saioko lehen emanaldi honetan. Altonagak berak idatzitako Darwin geurean (2010, Pamiela) liburuan bildu zuen Darwinen inguruko informazio mordoa. Kontatu digunez, Darwinek ekarri zigun eboluzioaren teoria, hautespen naturalaren bahetik pasatu ostean espezieak eraldatzen doazela zioen teoria plazaratu baitzuen ikerlariak Egun zientzian […]

irakurri gehiago →